Lan-trebakuntzarako Diploma: LANERATZENDiploma

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Diplomari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    LAGUNTZA BIDEZKO ENPLEGUAN ARITZEKO LAN TREBAKUNTZA

    Diplomari buruz

    Deustuko Unibertsitateak eta GAUDE elkarteak batera diseinatu, kudeatu eta eskaintzen dute adimen desgaitasuna duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzendutako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate mailako lehenengo titulu propio hau, Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma.

    Programaren helburu nagusia hau da: prestakuntza akademiko eta bokaziozkoarekin jarraitu nahi duten eta adimen desgaitasuna duten gazteei enplegurako eta gizarteratzeko eta unibertsitatean txertatzeko goitik beherako prestakuntza eskaintzea, helduarora pasatzea erraztuko dien enplegua bilatzeko, bizi kalitatea eta enplegagarritasuna hobetzeko. Hartara, aukerak zabalduko zaizkie eta bizitza proiektu oso, independente eta asegarria izan ahal izango dute.

    PDFa programari buruzko informazio garrantzitsua duena, irakurketa erraztuan

    null

    Lankidetza hitzarmena

    Diploma hau adimen desgaitasunen bat duten pertsonak gaitasunez eta trebetasun funtzionalez hornitzeko sortu da eta, horrela, lan munduan txertatzeko. Titulua garatzeko eta praktikan jartzeko, Hezkuntza eta Kirol Fakultateak GAUDE elkartearekin batera egiten du lan.

    null

    Sarrerako profila

    Adimen desgaitasuna duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzendutako diploma da, derrigorrezko hezkuntzako etapa egin ondoren, langabezian egon eta prestatzen jarraitu nahi dutenentzat, lan merkatuan sartzeko. 

    null

    Irakaskuntzaren kalitatea

    Unibertsitate mailako eta desgaitasunak dituzten pertsonen arreta zuzeneko irakasleak. Esperientzia eta trebakuntza zabala dute adimen desgaitasuna duten pertsonek bizi-zikloan izan ditzaketen beharrizanei erantzuteko.  

    null

    Orientazio praktikoa

    Praktikak enpresetan eta Deustuko Unibertsitateko barruko zerbitzuetan, ikasleek jasotako ezagutza teoriko-praktikoak praktikan jarri ditzaten laneko ohiko testuinguruetan. 

    • Tokia:

      Bilbao

    • Titulazioa:

      Lan-trebakuntzarako Diploma: LANERATZEN

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      20

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Informazio gehigarria:

      Hurrengo edizioa: 2023-24

    • Fakultatea:

      Hezkuntza eta Kirola
    • Partekatu:

    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

    Lankidetza hitzarmenak

    Irakurketa erraza

    Zergatik programa hau?

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonek irisgarritasun unibertsaleko eta kognitiboko printzipioak errespetatuko dituen prestakuntza jasotzeko eskubidea dute, bai eta trebatu eta enplegua baldintza berdinetan lortzeko eskubidea ere, haien gizarteratzearen, bizi-kalitatearen hobekuntzaren eta eskubideen erabateko erabileraren funtsezko alderdi den aldetik. 

    Eskubide hori aitortuta dago Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan (2006), zeinak 24. eta 27. artikuluetan bermatzen baitu hezkuntza inklusiborako eta askatasunez aukeratutako lan duinerako sarbidea, beharrezko babesekin. Estatuan, Konstituzioak lanerako eta berdintasunerako eskubidea aitortzen du, eta edozein diskriminazio mota debekatzen du.  Era berean, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrak berariazko neurriak ezartzen ditu desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza, enplegagarritasuna eta partaidetza osoa sustatzeko lan-merkatuan.
     

     

    Araudi eta eskubide esparru horretan, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsarekin eta haien beharrizanei beren bizi-ziklo osoan erantzutearekin konprometitutako hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan,  Lan-trebakuntzarako Diploma: LANERATZEN prestatzen du, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako prestakuntza irisgarria eta inklusiboa bermatzera bideratutako titulu propioa. 

    null

    Gizarte konpromisoa

    2026-2027 ikasturtean, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren eta BBK Banku Fundazioaren laguntza eta finantzaketa izango dugu.

    Ikaslearen profila

    18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago,  % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala, indarrean dagoen araudiaren arabera erakunde eskudunek ofizialki aitortua egiaztatzen dutenei, eta eskolatze-prozesu arautua eta nahitaezkoa amaituta, prestakuntzarekin eta trebakuntzarekin jarraitu nahi dutenei, enplegua lortzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko.
     

    • 18 urte beteta izatea edo ikasturtean zehar beteta izatea eta ikasturtearen hasieran 30 urte baino gutxiago izatea.
    • % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala egiaztatzea, dagokion Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko organo eskudunak ofizialki aitortuta eta ziurtatuta, indarrean dagoen araudiaren arabera.
    • Gazte Bermeko Sistema Nazionalaren onuradun izatea prestakuntza hasi aurretik.
    • Irakurtzeko eta idazteko oinarrizko gaitasunak izatea. Gaitasun horiek profesional eskudun batek emandako txostenaren bidez egiaztatuko dira. Txosten horretan, irakurritakoa ulertzeko eta idazketa funtzionaleko oinarrizko gaitasunak eta gaitasun funtzionalak zehaztu eta ziurtatuko dira.
    • Matematikako oinarrizko gaitasunak izatea. Gaitasun horiek profesional eskudun batek emandako txostenaren bidez egiaztatuko dira. Txosten horretan, matematikako kalkuluko oinarrizko gaitasunak eta gaitasun funtzionalak zehaztu eta ziurtatuko dira.
    • Oinarrizko gizarte-trebetasunak eta autonomia pertsonaleko trebetasunak izatea, langile profesional eskudunek emandako txostenaren bidez egiaztatuta.
    • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabileran oinarrizko gaitasunak izatea eta ordenagailu eramangarri pertsonala izatea prestakuntzako ekintza garatzen den bitartean.
    • Aldez aurretik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egokitua edo Helduarora Igarotzeko Programa edo Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasi izana.
    • Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Zuzendaritza Akademikoak hautagaiaren egokitasunari buruzko zalantzak baldin baditu, elkarrizketa pertsonala eskatu ahal izango du, hautagaiaren gaitasunak eta profila programara egokitzen diren baloratzeko. Elkarrizketa horretara, hautagaia senide batekin edo bere bizitzan konfiantzazkoa eta esanguratsua den profesional batekin joan ahal izango da, hala eskatzen duten gaietan behar duen laguntza emateko.
       
    null

    Jarri gurekin harremanetan

    null

    Jarri gurekin harremanetan

    Bilboko campusa

    Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea

    Unibertsitate etorbidea, 24 48007 Bilbao
    Tel.: 944 139 203
    laneratzen@deusto.es