Kultura eta Gizarteko Tituluaikastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ziklo akademikoak

    Nola dago egituratuta ikasketa plana?

    Bi ikasturteko bi ziklotan dago banatuta ikasketa plana. Kultura eta Gizarteko programa osoak 4 ikasturtekoiraupena izango du. 

    Lehenengo zikloan hasierako gako teorikoak lortuko dituzu. Prestakuntza integralaz gozatzen jarraitu nahi baduzu, bizipenen esperimentazioarekin osatuz, bigarren zikloarekin jarrai dezakezu.

    Filosofia, Historia, Artea, Psikologia, Adimen Artifiziala edo Ekonomia bezalako irakasgaietako jakintzen oinarriak eraikitzea eta finkatzea du helburu.  

    Gainera, Bizkaiko museo batzuen kultura-ondarea eta sarea hurbiletik ezagutuko dituzu, hautazko irakasgai askoren artean aukera egin ahal izango duzu, baita DUren kirol-instalazioetan tailerretan parte hartu ere. 

    Kultura eta Gizarteko ikasketa plana programa malgua da, ikasturte bakoitzean 10-12 irakasgai egiteko aukera emango dizuna. Irakasgaiak 4 ikasturteetan landuko diren oinarri tematiko handiekin lotuta daude.

    Izaera teorikoko irakasgaiak eskaintzen jarraitzen du (politika, zientzia, nazioarteko harremanak), baina izaera praktikoagoa eta esperientzialagoa duten beste batzuk gehitzen dira, hala nola musika, literatura, osasuna, etab., baita graduko ikasleekin partekatutako irakasgai bat ere, belaunaldien arteko gizarte harremanen sarea sustatzeko. 

    4. mailan, estatuko beste unibertsitate batekin astebeteko trukeaegiteko aukera eskaintzen da, baita tituluaren amaierako proiektu bat diseinatzekoa ere.

    null

    Kultura eta Gizarteko Titulua

    Jakintzaren zutabeak

    01

    Artea eta Kultura

    Artearen historian, artearen diziplinetan (arte plastikoak, musika, zinema, literatura), euskal kulturan eta tokiko ondarean oinarritutako irakasgaiak. Sorkuntza kulturala gozatzeko, aztertzeko eta ulertzeko aukera.

    & nbsp;

    02

    Nazioarteko Harremanak, Politika eta Ekonomia

    Egungo testuinguru globala, herrialdeen arteko harremanak eta gai sozial garrantzitsuak aztertzen dituzten irakasgaiak. Justizia, bakea, demokrazia eta nazioarteko lankidetza bezalako balioak sustatzen dira.

    & nbsp;

    03

    Filosofia eta Historia

    Ideia filosofikoen eta prozesu historikoen inguruan hausnartzeko bidea eskaintzen duten irakasgaiak, antzinarotik gaur egunera arte. Pentsamendu kritikoa sustatzen da, oraina eta haren erronkak ulertzeko.

    04

    Zientzia eta Teknologia

    Aurrerapen zientifikoei eta teknologikoei, eguneroko bizitzan duten eraginari eta ongizatea hobetzeko duten potentzialari buruzko irakasgaiak sartzen dira. Jakin-mina, berrikuntza eta pentsamendu kritikoa sustatzen dira.

    05

    Balioei buruzko giza prestakuntza

    Giza Eskubideetan, bakean eta demokrazian, berdintasunean eta etikan oinarritutako irakasgaiak. Beste unibertsitateko titulazio batzuetako graduko ikasleekin batera ikasten dira, eta belaunaldien arteko elkarrizketa eta esperientziaren eta ezagutzaren trukea sustatzen dituzte.

    06

    Osasuna eta Giza Garapena

    Osasun prebentibora, psikologiara eta aisialdira bideratutako irakasgaiak, ongizatearen eta hazkunde pertsonalaren eragile gisa. Bizitza oso eta kontzienterako tresnak lantzen dira.

    07

    Hautazko irakasgaiak

    Aurreko arloak osatzen dituzte, gai kulturalak, sozialak, ekonomikoak edo filosofikoak aztertzeko askotariko proposamenekin, ikasleen interesen arabera.

    08

    Tituluaren amaierako proiektua

    Honako helburu hau du: ikasleek titulazioari lotutako gaitasunak eskuratu dituztela frogatuko duen hausnarketa eta aplikazio praktikoko lan bat egitea.

    Unibertsitateko mugikortasuna

    Egizu zure esperientzia paregabe

    Noiz?

    Laugarren mailako lehenengo seihilekoan

    Non?

    Adinekoentzako unibertsitate-programen Estatuko Elkarteko (AEPUM) kide diren Espainiako unibertsitateetako bat aukeratu ahal izango duzu. Tutore bat esleituko zaizu, xehetasun guztiak eman eta prozesu osoaren jarraipena egiteko.

    Titulu amaierako proiektua

    null

    Titulu amaierako proiektua

    Honako helburu hau du: ikasleek titulazioari lotutako gaitasunak eskuratu dituztela frogatuko duen hausnarketa eta aplikazio praktikoko lan bat egitea. Titulu amaierako proiektua egiteko, ikasleek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute: 
    - lehenengoa, mugikortasun akademikoko esperientzia bati lotua (trukea).
    - bigarrena, kultura edo gizarte boluntariotza esperientzia bat egitea Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena duen erakunderen batekin eta DeustoBide lehentasunezko jardueratzat hartuta duten batekin.

    Egutegia eta ordutegiak

    null

    Egutegia

    Ikusi egutegia

    null

    Ordutegia