Kultura eta Gizarteko Tituluaikastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programa

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Kultura eta Gizarteko Titulua - Ikasturte berria!

    Programari

    Zergatik ikasi Kultura eta Gizartea?

    Ikasteak ez du adinik, eta Deustuko Unibertsitateak programa berri bat diseinatu du unibertsitateko esperientzia bizi edo berriro bizi nahi dutenentzat. DeustoBidek 90eko hamarkadatik daramatza helduentzako prestakuntza-programak sustatzen eta ezartzen, beren onura pertsonalak eta komunitariokoak maximizatzen laguntzeko.

    Ikasteko espazio aberasgarria da, eta bertan adituekin elkarreraginean aritzeko, ideiak eztabaidatzeko eta hainbat gairi buruz eguneratzeko aukera egongo da: filosofia, historia, nazioarteko harremanak, artea, kultura, zientzia, osasuna... Erronka akademiko eta pertsonal handia da, eta asebetetze gehigarri asko eskaintzen ditu, hala nola interesak eta kezkak partekatzeko talde baten kide izatea.

    Ikasteko gogorik al duzu? Hau da zure unea. Plaza mugatuak!

    Eman izena datorren ekainaren 9an 18:00etan Bilboko CRAI Liburutegiko Ellacuría Aretoan izango den informazio-saioan.

     
    null

    Esperientzia eta tradizioa

    30 urte baino gehiagoko esperientzia herritarrei unibertsitateko programak eskaintzen.

     

    null

    Neurrira egindako ikasketa plana

    Urtez urte, norberari gehien interesatzen zaizkion hautazko irakasgaiak aukeratu ahal izango dira. 

    null

    Metodologia berritzailea

    Ikasteko modu desberdina, ikasgai bakoitzaz gozatzeko eta modu aktiboan ikasteko.

    null

    Unibertsitateko trukea

    Helduentzako prestakuntzako unibertsitateko titulua ematen duen Estatuko beste unibertsitate batekin trukea egiteko aukera dago.

    null

    Belaunaldien arteko esperientzia

    Irakasgairen batean, graduko ikasleekin partekatuko da klasea eta belaunaldien arteko elkarrizketa sendotuko da.

    null

    Gelatik kanpoko jarduerak

    Kultur zentroekin ditugun hitzarmenei esker, gure inguruko kultur erakundeetan jarduerak egingo ditugu.

    • Tokia:

      Bilbao

    • Titulazioa:

      Kultura eta Gizarteko Titulua

    • Iraupena/kredituak

      108 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Sarrera prozesua:

      2026eko ekainaren 15tik uztailaren 6ra.
      - Toki librerik balego, bigarren epe bat zabalduko litzateke irailaren 7tik 17era.

    • Informazio gehigarria:

      4 urte -2 ziklo 2 urte
      30 ECTS

    • Fakultatea:

      Gizarte eta Giza Zientziak
    • Partekatu:

    Irene Gantxegi

    Kultura eta Gizarteko Tituluko zuzendaria

    nullIcono para el play del video

    Irene Gantxegi

    Kultura eta Gizarteko Tituluko zuzendaria

    Kultura eta Gizarteko programa berrian, ikastea eta gozatzea uztartzen dira. Irene Gantxegi Kultura eta Gizarteko Tituluaren zuzendariak Tituluaren jarraibideak emango dizkigu eta belaunaldi ugariko programa baten egitura xehatuko digu, egungo gizartea ulertzeko.

    Gozatu Kultura eta Gizartea ikasten

    Programaren gakoak

    Orain asti gehiago baduzu, jakin-mina baduzu, giza zientziak badituzu landu gabeko gaia, ikuspegi berriak zabaldu nahi badituzu ikasten zenbiltzan garaian interesgarriak iruditu ez zitzaizkizun gaien inguruan, baina heldutasun eta bizi esperientziaren aldetik bestela ikusten badituzu... Kultura eta Gizarteko Tituluan aurkituko duzu jakin-min horiei guztiei emateko erantzuna.

    4. mailako irakasgaietako bat AEPUM (Adinekoentzako unibertsitate-programen estatuko elkartea) sarea osatzen duten Espainiako unibertsitateetako bateko ikasleekin trukea diseinatzera zuzenduta egongo da.

    Informazio gehiago

    3. mailako ikasleek graduko 2. mailako ikasleekin irakasgaiak egiteko aukera izango dute. Irakasgai hori goizez egingo da, eta, horrela, unibertsitateko esperientzia beste ikuspegi batetik bizitzeko aukera izango da, belaunaldien arteko elkarrizketa sustatuz.

    Deustuko Unibertsitatean ikastea esperientzia akademiko bat baino askoz gehiago da, unibertsitatea ingurune pribilegiatu batean bizitzea da. Ikaskuntza prozesuak berak, ezagutza eskuratzeak, unibertsitateko bizipenak eta taldean integratzeko prozesuak eragindako garapen pertsonala biziko duzu.

     

    Bi ikasturteko bi ziklotan banatutako programa da. Kultura eta Gizarteko programa osoak 4 ikasturtekoiraupena izango du. 

    - Ikasturte bakoitzean 10 edo 12 irakasgai egin ahal izango dituzu.
    - Astelehenetik asteazkenera izango dituzu eskolak
    - Ostegunetan aukerako tailerrak

    Tituluaren idazkaritzan zure ikasketa plan pertsonalizatua antolatzen lagunduko dizute.

    - Ikastaroa irailetik maiatzera egiten da.
    - Eskolak Bilboko campusean izango dira, 16:30etik 19:45era.

    Informazio gehiago

    null

    30 urte baino gehiagoko esperientzia

    null

    30 urte baino gehiagoko esperientzia

    Kultura eta Gizartea Deustuko Unibertsitateko DeustoBide - Herritartasun Eskolaren programa bat da, ikaskuntza eta hausnarketa kritikoa interesatzen zaizkienei zuzendua. 30 urte baino gehiagoko esperientzia du Bilboko campusean eta duela gutxi hasi da Donostian. Edozein pertsonari irekitako hezkuntza-gunea da, adina, titulazioa edo aurretiko prestakuntza edozein dela ere, eta 2008tik aurrera "la Caixa" Fundazioarekin lankidetzan eskaintzen da.

    Zer eskaintzen dit Kultura eta Gizarteko Tituluak?

    null

    Zer eskaintzen dit Kultura eta Gizarteko Tituluak?

    Kultura eta Gizarteko programa berria egungo eskaeretara eta gizartean interes gehien sortzen duten gaietara egokitu da. Kultura arloko jakin-minak ase nahi badituzu, bizimoduetan eta kulturetan sakonduz, oinarrizko eskubideak, balioak, tradizioak edo artea bezalako gaietan. 

    Bizi unibertsitateko esperientzia

    Argi daukazu

    Pausoa eman nahi duzu?

    Matrikula epea

    2026eko ekainaren 15tik uztailaren 6ra
    Toki librerik balego, bigarren epe bat zabalduko litzateke irailaren 7tik 17era.

    Sarrera eskaera

    - Online: Sartu deusto.es/deustobide helbidean eta bete zure eskaera.

    - Aurrez aurre: Eskatu hitzordua 944 139 075 telefonora deituta edo deustobide@deusto.es helbide elektronikora idatzita.

    Plazak esleitzea

    - Izen-emateak jaso ahala egingo da, 35 plazak bete arte. Plaza bat ere ez da behin betikoa izango Kudeaketa Akademikoko Zerbitzuak hala jakinarazi arte.

    Deskargatu matrikula-orriak hemen

    2026-2027 ikasturtea

    Matrikula: 289,4 €
    Irakaskuntza-kuota:  289,4 €
    Guztira*: 1.447 € 

    Matrikula izen-ematea egitean kobratuko da. Irakaskuntzari dagozkion ordainagiriak lau epetan kobratuko dira: azaroaren 15ean, urtarrilaren 15ean, martxoaren 15ean eta maiatzaren 15ean.

    Deskontuak* 
    Hurrengo kolektiboek prezio osoaren gaineko % 10eko deskontua izango dute, matrikula egiteko unean beren izaera egiaztatzen badute. Deskontuak ezin dira metatu.
    - Deustuko Unibertsitatean lan egiten dutenen gurasoek.
    - Graduko ikasleen gurasoek.
    - DeustoAlumniek.

     

    Lehenengo pertsonan

    Itziar Zubieta Deustobideko idazkaria eta ikastaroen antolatzailea daIcono para el play del video

    Deustobideko idazkaria eta harremanetarako pertsona

    Itziar Zubietak ikasleen kezkak eta Deustobide nori zuzenduta dagoen azaltzen digu

    Itziar ZubietaDeustobideko idazkaria eta antolatzailea

    DEUSTOBIDE Herritartasun Eskola

    Kontaktua

    null

    DEUSTOBIDE Herritartasun Eskola

    Kontaktua

    Idazkaritza – Itziar Zubieta Aguirre
    Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea         
    Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao


    Kontaktua:
    Tel.: 944 139 075
    emaila: deustobide@deusto.es
    webgunea: deusto.es/deustobide


    Ekaineko eta uztailako ordutegia:
    Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara.