Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluaikastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      kultura eta elkartasuneko unibertsitate titulua

      Programari buruz

      Kultura eta gizarte mailan aberastu nahi baduzu, zure autonomia, sormena eta komunikazioa garatzeko interesa baduzu eta zure interes edo kezka berdintsuak (edo osagarriak) dituzten pertsonen elkarteko partaide izan nahi baduzu, programa honetan zeuri egokituko zaizun prestakuntza malgua aurkituko duzu.

      null

      Honelako pertsonentzat pentsatua:

      Unibertsitateko esperientzia bizi eta ezaupideak eta kultura zabaltzeko 3 urtetarako konpromisoa hartu nahi dutenentzat

       

      null

      Programaren iraupena

      3 ikasturtekoa da eta ikasturte bakoitzean astean 2 arratsalde behintzat eskaini beharko dizkiozu.

      null

      Sarrera eskaera

      Ohiko epea: 2021eko ekainaren 22tik uztailaren 6ra.

      Ezohiko epea: 2021eko irailaren 14tik 22ra.

      Matrikula inprimakiak
      Non jaso: Aisiako Ikaskuntzen Institutuan

      null

      Ordutegia

      16:45 - 20:00

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

      • Hizkuntza

        Espainieraz

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Gizarte eta Giza Zientziak
      • Partekatu:

      Joseba Doistua

      Ezaupideez gain, garapen pertsonala sustatzen du programak, emozioekin lotua bereziki. Jakiteagatiko gogoa ikusten da horretan, ez egin beharragatikoa.

      Joseba Doistua

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluko zuzendaria

      Miren Abasolo

      Ezaupideetatik haratagokoa lortu dut. Oso garrantzi handikoa: ondo pasatzea eta oso jende interesgarria ezagutzea eta haiekin gela, bidaiak, topaketak partekatzea. Dena izan da, zalantzarik gabe, oso asebetegarria.

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate tituluduna

      Mª Jesús Nájera

      Nire bizitzaren zati handi bat familiari eta lanari eskaini ondoren, heldu da neugan pentsatzeko unea.

      Mª Jesús Nájera

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate tituluduna

      Pilar Pagola

      Programa egin ondoren, musika entzuteko, liburuak irakurtzeko, filmez gozatzeko edo koadro bat ikusteko modua aldatu egin dut.

      Pilar Pagola

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate tituluduna

      Roberto San Salvador del Valle

      Gero eta jende gehiagok erabiltzen du denboraren zati bat ikasten, ezagutzeko, jakiteko, hazteko plazer hutsez eta munduko arazoetan elkartasun handiagoa erakusteko.

      Roberto San Salvador del Valle

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluko irakaslea

      Ismael Malillos

      Unibertsitateko giroa bizitzea interesgarria da; sekula ez nuen pentsatuko unibertsitatean tokia izango nuenik.

      Ismael Malillos

      Tituluduna

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

      Zertan datza?

      Buruan izan duzu “zerbait egiteko gogoa”, orain zeure momentua heldu dela eta?

      Orain asti gehiago duzula, jakin-mina baduzu, giza zientziak badira gainditu gabeko gaia, ikuspegi berriak zabaldu nahi badituzu ikasten zenbiltzan garaian interesgarriak iruditu ez zitzaizkizun gaien inguruan, baina heldutasun eta bizi esperientziaren aldetik bestela ikusten badituzu... Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluan aurkituko duzu jakin-min horiei guztiei emateko erantzuna.

      1. Kultura arloko jakin-minak asetzea, bizimoduetan sakonduz, oinarrizko eskubideak, balioak, tradizioak edo artea bezalako gaietan, besteak beste.

      2. Espiritu kritikoa garatzea, eztabaida foroetako partaide izanik, entzuten ikasiz eta besteen iritziak errespetatuz.

      3. Aldaketa akademikoa eta pertsonala sumatuko duzu, ikaskideekin izango dituzun bizipenei esker, elkartasuna egunerokoan bizi izango duzularik.

      1. Programak 3 ikasturte irauten du eta ikasturtez ikasturte emango duzu izena.

      2. Ikasturte bakoitzean, astean 2 arratsalde behintzat eskaini beharko dizkiozu, baina 5 arratsalde ere eskaini ahal izango dizkiozu.

      null

      KULTURA ETA ELKARTASUNEKO UNIBERTSITATE TITULUA

      Kultura eta Elkartasuneko Elkartea

      1. ZER DA “KULTURA ETA ELKARTASUNEKO ELKARTEA”?

      Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2002an eratua, Eusko Legebiltzarrak onartutako 3/1988ko Legeak ezarritakoari lotua.

      2. ZEIN DA ELKARTEAREN HELBURUA?

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Programan matrikulatutako ikasleen eta ikasle ohi graduatuen arteko harremana sustatzea eta hobetzea, kultura, jolas eta elkartasun jarduerak antolatuz eta eginez, hartara Unibertsitateak egiten duen eskaintza optimizatzen eta osatzen laguntzeko.

      3. ZEIN LURRALDETAN DIHARDU ETA ZELAN FINANTZATZEN DA?

      Elkarteak Bizkaiko Lurralde Historikoan burutzen du bere egitekoa. Finantzazioa bazkideen kuoten ekarpenetatik eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz lortzen du.

      4. ZELAN ANTOLATZEN DITU JARDUERAK?

      Berariazko jarduerak garatzeko osatzen diren lan-taldeen bidez. Zortzi kidek osatutako Zuzendaritza Batzordea du, ikasle eta ikasle ohiek osatua. Hilean behin elkartzen dira jardueren garapena bultzatzeko. Era berean, badu Batzar Nagusia ere. Hark onartzen ditu kontuak eta urteko proiektuak.

      5. ZENBAT BAZKIDE DITU?

      Elkarteak ia berrehun bazkide ditu: batzuk Unibertsitateko Titulua amaitu dutenak dira (ikasle ohiak) eta gainerakoak Tituluko hiru mailetako ikasleak.

      6. ZELAN IZAN BAZKIDE?

      Elkarteko Idazkaritzan izena ematea eskatuta. Ezinbestekoa da Deustuko Unibertsitateko Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua amaituta izatea edo ikasten aritzea.

      7. ZEINTZUK DIRA HELBURUAK? 

      • Loturak sustatzea Unibertsitateko Tituluko ikasleen eta ikasle ohien artean, Unibertsitateko bertako beste elkarte batzuekin eta Estatuko gainerakoekin, gizartean belaunaldien arteko harremanak hobetzen laguntzeko.
      • Tituluko ikasleak eta ikasle ohiak ordezkatzea unibertsitateko ekitaldi akademikoetan eta haien parte hartzea eskatzen den foro guztietan.
      • Programako promozioen artean dauden harremanak mantentzera eta gizarte solidarioagoa, prestatuagoa eta gizatiarragoa eratzera bideratutako jarduerak egitea.

      8. ZELAKO JARDUERA MOTAK EGITEN DITU?

      • Hitzaldiak. Elkarteak kultura aldetik interesgarriak diren hitzaldiak, solasaldiak eta irakurraldiak antolatzen ditu, jende guztiarentzat eta, bereziki, bazkideentzat. Gaiak irakasgaien osagarriak izaten dira, baita ibilaldiak eta berariazko erakusketetara egindako bisitaldiak ere.
      • Kontzertuak. Bazkideen topaketa batean, eta bazkari edo afari baten atariko, kontzertuak antolatzen dira, artista amateurrek musika lanak ezagutzeko gonbitea egiten digutelarik.
      • Elkartasunaren txokoa. Txoko horren bidez, bazkideei interes bereziko elkartasuneko ekimenak ezagutzera ematen zaizkie, bazkideen eta erakunde horien arteko elkarlana sustatzeko. 
      •  Ibilaldiak. Urtean birritan behintzat, ibilaldiak antolatzen dira, egunekoak edo asteburukoak, kultura interesekoak eta bazkideen arteko bizikidetza lantzekoak.