Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluaikastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Zure prestakuntza

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      KULTURA ETA ELKARTASUNEKO UNIBERTSITATE TITULUA

      Ikasketa plana

      Nahitaezko irakasgaiak

      Gaitasun eta jarrera pertsonalak garatzera bideratuak, baita, ikuspegi eta jarrera aniztasuna sustatzera ere.
      Astelehenetan (nahitaezkoa joatea): 4 irakasgai maila bakoitzeko

      Kulturagatiko gustua eta ezagutza hobetzera eta egungo gizarte mailako gaien inguruko kezka sortzera bideratutako irakasgaiak.
      Astearte edo asteazkenetan (aukeran): gutxienez 2 irakasgai ikasturte bakoitzeko, baina 4 ere egin daitezke kostu gehiagorik gabe.

      Ikusi irakasgaiak

      Kultura, gizarte eta zientziarekin lotutako gaietan sakontzeko pentsatuak.
      Astearte, asteazken edo ostegunetan (aukeran): gutxienez 2 irakasgai ikasturte bakoitzeko, baina 8 ere egin daitezke kostu gehiagorik gabe.

      Ikusi irakasgaiak

      Psikologia, fabrikazio digital, nutrizio edo informatikako ezagutzei buruzko jarduerak, besteak beste.
      Ostiraletan (borondatezkoa): kostu gehiagorik gabe. 

      null

      2021-2022 ikasturtea

      Hautazko irakasgaiak

      Europar herritartasuna

      Ikastaro honek egungo ikuspegia erakusten du Europaren integrazio prozesutik sortzen den “Europar herritartasun” kontzeptua. Kontinentean bizi dugun krisi ekonomikoko egoera larria dela eta, ikuspegi kritiko eta sakonaren beharra dago Europar Batasunaren helburuak, estatu kideen abantaila eta desabantailak, europar herritartasunaren eskubideak eta betebeharrak eta inoiz baino premiazkoagoa den “europar elkartasunaren” beharra gogoan hartuta.

      Ikastaroaren helburua da gertakari erlijiosoaren aurkezpen orokorra egitea, gaur egun gizaterian indarrean dauden tradizio erlijioso handien adierazpenak kontuan hartuta. Horretarako, erlijio kontzeptua argitzetik hasiko gara, gero tradizio handiak aurkezteko: animismoa, hinduismoa, budismoa, konfuzionismoa, taoismoa, islama eta judaismoa.

      Ikastaro honetan, musika generoak aztertuko ditugu (sinfonia, kontzertua, ganbera-musika, erlijiosoa, eszenikoa…) eta “estilo” aldetik gertatzen diren aldaketak entzungo ditugu, lanak zein ziklo historikotan konposatu ziren kontuan hartuta.

      Munduko bilakaera historikoa jorratzen du gai honek, garai bakoitzari zaporea, autokontzientzia eta ulertzeko ikuskera ematen dioten gertakari, ideia, kultura, artea adierazteko erak gogoan hartuta.

      TITULUA - Hautazko irakasgaiak 2021-2022
      null

      2021-2022 ikasturteko egutegia

      Ikusi egutegia

      null

      LEKUA

      Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa

       

      null

      ORDUTEGIA

      Asteko egunak: Astelehenetik ostegunera. Ostiraletan tailer osagarriak egingo dira. Nahitaezkoa da astelehen eta/edo astearte edo asteazkenetan klasera joatea, arratsaldeko ordutegi osoan.

      Ordutegia:  16:45etik 20:00etara.