Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluaikastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

    Programari buruz

    Kultura eta gizarte mailan aberastu nahi baduzu, zure autonomia, sormena eta komunikazioa garatzeko interesa baduzu eta zure interes edo kezka berdintsuak (edo osagarriak) dituzten pertsonen elkarteko partaide izan nahi baduzu, programa honetan zeuri egokituko zaizun prestakuntza malgua aurkituko duzu.

    null

    Ezaupideak eta kultura

    Ezaupideak eta kultura zabaldu ahal izango dituzu giza zientzietan, aisian, elkartasunean, ingurumenean eta informazioaren teknologietan, eta zure jakin-mina ase.

     

    null

    Bana-banako jarraipena

    Deustuko Unibertsitateko irakasle eta tutoreek ezaupide akademikoak transmitituko dizkizute eta behar duzun guztian orientazioa emango dizute, programak irauten duen hiru urteetan zehar.

    null

    Sarrera eskaera

    null

    Ordutegia

    16:45 - 20:00

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Sarrera prozesua:

      Ezohiko epea: irailaren 11tik 22ra

    • Fakultatea:

      Gizarte eta Giza Zientziak
    • Partekatu:

    Ezohiko matrikula epea

    2023ko irailaren 11tik 22ra

    Zalantzaren bat izanez gero, deitu944.139.075zenbakira.

    Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Titulua

    Zertan datza?

    Orain asti gehiago izanik, jakin-mina baduzu, giza zientziak badira gainditu gabeko gaia, ikuspegi berriak zabaldu nahi badituzu ikasten zenbiltzan garaian interesgarriak iruditu ez zitzaizkizun gaien inguruan, baina heldutasun eta bizi esperientziaren aldetik bestela ikusten badituzu... Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluan aurkituko duzu jakin-min horiei guztiei emateko erantzuna.

    1. Kultura arloko jakin-minak asetzea, bizimoduetan sakonduz, oinarrizko eskubideak, balioak, tradizioak edo artea bezalako gaietan, besteak beste.

    2. Espiritu kritikoa garatzea, eztabaida foroetako partaide izanik, entzuten ikasiz eta besteen iritziak errespetatuz.

    3. Aldaketa akademikoa eta pertsonala sumatuko duzu, ikaskideekin izango dituzun bizipenei esker, elkartasuna egunerokoan bizi izango duzularik.

    1. Programak 3 ikasturte irauten du. Lehenengo ikasturtean emango duzu izena eta gero, urtero, erabakiko duzu matrikula berritu nahi duzun.

    2. Ikasturte bakoitzean egin ditzakezun irakasgaiak 16 dira, astelehenetik ostegunera. Horrez gain, aukerakoren bat hautatzeko modua ere izango duzu. Ostiraletan eskainiko da.

    Tituluaren idazkaritzan lagunduko dizute programa antolatzen.

    • Ikasturtea irailetik maiatzera egiten da.
    • Klaseak Bilboko campusean izaten dira, 16:45etik 20:00etara.
    • Asteko programa:

      - Astelehenetan -(nahitaezkoa joatea). 4 irakasgai (2 seihileko bakoitzean)
      - Astearte eta asteazkenetan.-  4 hautazko (2 seihileko bakoitzean)
      - Astearte, asteazken eta ostegunetan.- 8 berariazko (4 seihileko bakoitzean) .
      - Ostiraletan, jarduera osagarriak

    Ikasturte bakoitzean eskatzen den gutxieneko irakasgai kopurua betetzeko, hau da, guztira 8 izateko (honela banatuta: 4 nahitaezko/ 2 hautazko/ 2 berariazko), irakaskuntza bi arratsalde osotan pilatzeko aukera duzu, irailetik maiatzera, astelehen eta astearteetan edo astelehen eta asteazkenetan.

    Programari denbora gehiago eskaini nahi badiozu, zeure ikasketa plana antolatu dezakezu, irakasgaiak hautatzeko aukera gehiago dituzula asteartetik ostegunera eskaintzen diren hautazkoen eta berariazkoen artean.

    null

    Lehenengo pertsonan

    KULTURA ETA ELKARTASUNEKO UNIBERTSITATE TITULUA

    Ikasketa plana - XXV. edizioa

    Gaitasun eta jarrera pertsonalak garatzera bideratuak, baita, ikuspegi eta jarrera aniztasuna sustatzera ere.

    Ikusi irakasgaiak

    Kulturagatiko gustua eta ezagutza hobetzera eta egungo gizarte mailako gaien inguruko kezka sortzera bideratutako irakasgaiak.

    Ikusi irakasgaiak

    Kultura, gizarte eta zientziarekin lotutako gaietan sakontzeko pentsatuak.

    Ikusi irakasgaiak

    Psikologia, fabrikazio digital, nutrizio edo informatikako ezagutzei buruzko jarduerak, besteak beste.

    null

    Argi duzu

    Urratsa eman nahi duzu?

    null

    Matrikula

    - Erantsi NANaren fotokopia bat eta txartelerako bat argazki.
    - Ekarri eskaera Deustobidera

    Sarrera eskaera eta matrikula egiteko argibideak
    ESKATU INPRIMATZEA EMAIL BIDEZ
    Tokiak esleitzea

    Eskaerak jaso ahala egingo da.

    Epeak

    - Ezohikoa: 2023ko irailaren 11tik 22ra

    null

    Baldintza ekonomikoak

    2022-2023 ikasturtea

    Matrikula: 262,60€

    Irakaskuntzako kuota:  262,60€ (4 ordainketa)

    Guztira: 1.313€ 

    % 10eko deskontuak Deustuko enplegatuen eta graduko ikasleen gurasoentzat eta Deustuko Alumnientzat

    null

    Kontaktua

    Unibertsitate etorbidea , 24. 48007 - Bilbao
    944 139 075 deustobide@deusto.es

    Parte hartu nahi duzu?

    Kultura eta Elkartasuneko Elkartea

    Elkarteak jarduera kulturalak, ludikoak eta elkartasunekoak antolatzen ditu, Deustuko Unibertsitateko eskaintzaren osagarriak, eta gaur egungo ikasleen eta beste promozio batzuetakoen arteko harremanak sustatzen ditu. Helburua gizarte solidarioagoa, prestatuagoa eta gizatiarragoa eraikitzea da.

    ZER EGITEN DU ELKARTEAK?

    01

    Hitzaldiak

    Kultura arloko hitzaldiak, solasaldiak eta irakurketa interesgarriak antolatzen dira Deustuko Unibertsitatean, jende guztiarentzat eta bazkideentzat. Gaiek irakasgaietan eskaintzen den prestakuntza osatzen dute.

    02

    BIDAIAK ETA IBILALDIAK

    Urtean bitan, behintzat, eguneko edo asteburuko ibilaldiak antolatzen dira, kulturaz eta bazkideen arteko bizikidetzaz gozatzeko.

    03

    Kontzertuak

    Artista amateurren kontzertuak antolatzen dira. Ondoren bazkaria edo afaria egoten da bazkideen artean elkartzeko.

    04

    Elkartasunaren txokoa

    Elkarteko kideen eta elkarte solidarioen arteko lankidetza sustatzen du.

    05

    Loturak beste elkarte batzuekin

    Kultura eta Elkartasuneko ikasleen eta estatu mailako beste elkarte batzuen arteko loturak sustatzen ditu, belaunaldien arteko harremanak hobetzen laguntzeko.

    06

    Ordezkaritza lanak

    Ordezkaritza funtzioak betetzen ditu unibertsitateko ekitaldi akademikoetan eta Elkartearen partaidetza eskatzen duten foro guztietan .