Leku kopurua mugatua da (gehienez, 50 pertsona), eta lehentasuna izango dute Basaurin erroldatuta daudenak. Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 7tik 15era bitartean. Eskabidea betetzean, kontu zenbakia eman beharko da: zenbakirik eman ezean, ez da zozketan parte hartuko. Ikastaroran 50 eskabide baino gehiago badaude, zozketa egingo da otsailaren 18an, eta, onartuak izan zein ez, posta elektronikoz bakarrik jakinaraziko zaie interesdunei (helbide elektronikorik ematen ez dutenek, bulegoetara deitu, edo bertara hurbildu beharko dute). Zozketaren emaitzekin itxaron-zerrenda ere egingo da, tokirik lortu ez dutenekin. Tokia lortu dutenek, berriz, otsailaren 23tik 25era arteko epea izango dute, lekuari berariaz uko egiteko. Uko egin ezean, ikastaroaren zenbatekoa kobratuko zaie, banku-helbideratzearen bidez; ordainagiria martxoaren 4an bidaliko da.
Gomendatzen dizuegu izena online ematea, www. basauri.net webgunean dagoen lineako inprimakia erabilita: bete, eta bidali.