Irakaslea: Jorge Barrio.
Gaur egun Deustobiderako eta Gasteizko Udalerako ematen ditu eskolak (2013az geroztik). Jolaseta Klubarentzat zinema ikastaroa ematen du urtero. 2006an Kinema Zinema Eskola sortu zuen, eta han ere eman zituen eskolak. Imval-eko (9 urtez) eta ECPVko (4 urtez) irakasle ere izan da. Zinegilea da: haren "La Tercera Ley de Newton" filma Filminen ikus daiteke. Fas zine-klubeko idazkaritza eta komunikazioa daramatza.
Genero zinematografikoen azterketaren lehen zati honetan genero nagusiak edo primarioak ezagutuko ditugu: Tragedia, Drama, Melodrama, Komedia eta Epopeia. Gidoi-egitura desberdinetatik genero bakoitzaren gakoak, tonuak eta lengoaia zinematografikoaren berariazko erabilera emango ditugu. Gai guztiei heltzeko, film handien adibide jakin batzuk aztertuko dira, genero bakoitzeko adibideak, teoria errealitatera ekartzeko. Horrela, generoak eta haien ezaugarriak ezagutzeko gai izango gara. Genero primarioetarako, Aristotelesen Poetika izango dugu gidari.
Astelehenetan, 12:00etatik 13:30era.
Egutegia: urriak 19 eta 26; azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30; abenduak 14; urtarrilak 11 eta 18.