Izena emateko epea: otsailaren 3tik 16ra
Plaza kopurua mugatua da (gehienez, 63 pertsona), eta lehentasuna izango dute Basaurin erroldatuta daudenek. Ikastaroan 63 eskabide baino gehiago badaude, zozketa egingo da otsailaren 19an, eta, onartuak izan zein ez, posta elektronikoz jakinaraziko zaie interesdunei.
Zozketaren emaitzekin itxaron-zerrenda egingo da plazarik lortu ez dutenekin.
Ez da inolako ezeztapenik onartuko.
Ikastaro bakoitzean, gutxienez 45 parte-hartzaile beharko dira taldea sortzeko. Hala ez bada, Basauriko Udaleko Kultura Sailak beretzat gordetzen du ikastaroren bat bertan behera utzi ahal izateko eskubidea.
Izen-ematea elektronikoki egingo da. Horretarako, www.basauri.eus webgunean online inprimakia egongo da eskura. Jarraitu beharreko pausuak:
1. Aipatutako inprimakia bete baino lehen, ordainketa egin behar duzu autolikidazio sistemaren bidez Zerga Bulego Birtualean.
Bulego Birtualera sartzeko, baimendutako sistemekin identifikatu behar zara (BAK, BAKQ, ziurtagiri elektronikoa), eta autolikidazioen atalean sartu. Hemen, «Likidazio berria sortu» aukera hautatu behar da, eta Autolikidazioa estekan sartu: «PPCKP - CURSO OCIOBIDE / OCIOBIDE IKASTARO».
Bi ikastaroetan izena eman baduzu, bitan aukeratu beharko duzu tarifa. Adibidez: bi ikastaroetara joango bazara, honako hauek ordaindu beharko dituzu:
- 1.go kurtsoari dagokion tarifa (astelehena): 42,00 €
- 2. kurtsoari dagokion tarifa (asteazkena): 42,00 €
- Ordaindu beharrekoa, guztira: 84,00 €
2. Ordainketa egin ondoren, inskripzioarekin jarraitu beharko duzu. Zure datu pertsonalak sartu beharko dituzu eta zein ikastarotan izena eman duzun adierazi beharko duzu.
3. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren klausula onartu beharko duzu.
4. Ordainagiria erantsi beharko duzu.
5. Azkenik, laburpena agertuko da izen-emateari buruzko informazio guztiarekin. Gomendagarria da laburpen hori inprimatzea/gordetzea, egiaztagiri gisa. Ez ahaztu «Amaitu» botoia sakatzea prozesua amaitzeko eta zure eskaera gordetzeko.
6. Izen-ematea egin ondoren, ikastaroren batetik kanpo geratu bazara plazen kopurua gainditu delako (63 plaza), dagokion diru-itzulketa egingo zaizu.
7. Behin izen-ematea eginda, ez da inolako ezeztapenik onartuko, partehartzaileak istripuren bat izan ez badu edo gaixorik ez badago, eta betiere mediku-agiriz justifikatuta.
Ziurtagiri digitalik ez baduzu, Basauriko Udalaren beheko solairuan eta San Migelen (Pagasarri kalean) dauden Herritarren Arretarako Zerbitzuan —HAZ— eman dezakezu izena. Kasu horretan, bankuko txartelarekin joan beharko duzu ordainketa egiteko.
Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, 94.466.63.00 telefonoaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan —HAZ— irteeran instalatutako makina automatikoen bidez edo esteka honetan: https://sede.basauri.eus/es/citaprevia.
Prezioa
42 euro ikastaro bakoitzeko
Argibide gehiagorako, deitu telefono hauetara:
944 66 63 11 (Basauriko Udala)
944 13 90 75 (Deustuko Unibertsitatea)
Ikastaroen egoitza
Basozelai Gizarte Etxea
Basozelai, 11 - 48970 Basauri