Irakaslea: Ana Elosegi Serna
25 urte baino gehiagoko lan esperientzia du hezkuntzaren eta klinikaren arloan, eta HARREMANAKeko zuzendaritza taldeko eta Harremanak osasun zentroko kidea da. Hitzaldiak eta ponentziak eskaintzen ditu. Gainera, kontsulta klinikoan lan egiten du haur, nerabe eta helduekin.
Ikastaro honen helburua bizitza osoagoa bizi ahal izateko tresnak eta jarraibideak eskaintzea izango da. Osasun mentala lantzeaz ari garenean, harreman eta lotura osasuntsuek gure bizitzan duten garrantziaz ari gara. Horretarako, garrantzitsua da komunikazioa eta pertsonen eboluzio-unearen ezaugarriak lantzea. Beste gai bat doluak izango dira.
Gure egunerokoa modu osasungarriagoan eta pozgarriagoan kudeatzen lagun diezaguketen jarraibideak ikasteko gunea da.
Metodologia teoriko-praktikoa izango da, hau da, metodologia aktiboa, gure emozioen adierazpena erraztuko duena. Taldearen erritmoa errespetatuko duen metodologia bat, dinamika desberdinak integratuko dituena.
Ikastaroa amaitzean, parte-hartzaileek ongizate emozionala eta mentala hobetzeko gakoak eta baliabideak eskuratzea espero da.
Ordutegia: Astelehenetan, 17:00etatik 18:30era.
Egutegia: otsailak 16 eta 23; martxoak 2, 9, 16 eta 23; apirilak 13, 20 eta 27; eta maiatzak 4.