Deusto SIP
Ikastaroari buruz
Deusto SIP: Social Innovation Program berrikuntza eta gizarte ekintzailetzako arlo guztietan profesionalak prestatu beharretik sortu da, gure inguruan eragin handiko proiektuak bultzatzeko.
Prestakuntza horrek ez du kosturik parte hartzaileentzat, Eusko Jaurlaritzak eta Banco Santanderrek finantzatzen dute, Santander Universidades erakundearen bitartez.
Programa gaztelaniaz eskainiko da eta hauei zuzenduta dago:
- Deustuko Unibertsitateko edozein adarretako ikasleei, gizarte berrikuntzan interesa dutenei, Garapen Jasangarrirako helburuetan eta negozio eredu jasangarrien garapenean interesa dutenei.
- Gizarte eragineko proiektuak diseinatu eta martxan jartzean interesa dutenei (proiektu ideia izan zein ez izan).
- Gaur egun gizarte ekintzailetzako proiektuetan interesa dutenei, haien garapena sustatu, Euskadiko ekosistema sakon ezagutu nahi izan eta proiektuen eskalagarritasuna eta finantzazioa aztertu nahi dituztenei.

ASTEROKO TAILERRAK
Aurrez aurreko tailerrak eta inspirazio saioak astean behin, ostiralero.

PRESTAKUNTZA TEORIKO-PRAKTIKOA
15 orduko eta 5 asteko iraupena duen programa