Creaction!Ikastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Sobre el curso

Creaction!

Ikastaroari buruz

Creaction! etengabeko prestakuntza gisa eskainitako eta ziurtatutako entrenamendua da, gradu guztietako ikasleentzat. Online plataforma da, portaera berritzaile ekintzailea entrenatzen hastekoa.

Bidaia baten metaforaren azpian, ikastaro hau bost lekutan (gaikako moduluak) egindako entrenamendu eta hausnarketa bidaia da.

Reflexia, Inspiria, Innovania, Oportunia eta Futúrica. Gune horietan, portaera ekintzailea entrenatzeko jarduerak proposatzen dira.

Plataformako jardueren bidez, parte hartzaileei baliabideak eta esperientziak eman nahi zaizkie, aukerak aprobetxatzeko eta erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren ekintzailetza gaitasunak entrenatzeko.

Creaction! -en, beraz, gure helburua da parte hartzaileengan ekintzailetza piztea eta entrenatzea. Pertsona bakoitzaren abiapuntua edozein dela ere, zerbait sortzeko eta eraikitzeko beharrezkoak diren gaitasunak lantzen dira: proiektu bat, gizarte ekimena, enpresa bat...

null

Diziplinarteko taldea

Unibertsitateko maila guztietako pertsonek osatutako taldeetan lan egingo duzu.

null

Ekintzailearen profila

Zeure gaitasunak, baloreak, ikasteko era, interesak , ametsak eta sormena ezagutuko dituzu.

null

Programa erdipresentziala

Aurrez aurreko 6 saiotan parte hartuko dugu, eta prestakuntzaren gainerakoa www.creaction.esplataformaren bidez.

null

Entrenamendu praktikoa eta dibertigarria

Aldaketarako proiektuei ekiteko gai izango zara,16 aste iraungo duen entrenamenduarekin.

Ikaslearen profila

Ikastaro hau zuretzat da, baldin eta...

Programa hau Deustuko Unibertsitateko ikasle guztiei zuzenduta dago, mundua aldatzeko, aztarnak uzteko eta alderik ekintzaileena ezagutzeko gogoa badute.

Ezagutu zure ekintzaile profila eta eman lehen urratsa ekintzailetza trebetasunak garatzeko bidean

Partekatu hausnarketak eta esperientziak gradu guztietako pertsonekin

Probatu, osatu zure ikasketa adarra eta prestatu ikaskuntza agenda

Modu atsegin eta dibertigarrian ikasiko duzu

null

Creaction! bidaiarekin bat egin nahi duzu?

Izena eman eta eskuragarri dauden 110 beketako baterako hautagai izango zara eta creaction! bidaian bekadun gisa parte hartuko duzu!

Ezagutu nahi duzu programari buruzko informazio gehiago?

Ezagutu creaction!

Zer ikasiko duzu?

Ikastaroaren programa

01

REFLEXIA

Ezagutza pertsonala.
Ezagutu zure gaitasunak, baloreak, ikasteko era, interesak eta ametsak.

02

Inspiria

Sormena.
Has zaitez zure gaitasun sortzailea entrenatzen

03

Innovania

Berrikuntza.
Ulertu zein diren berrikuntzaren oinarriak eta horrek zer suposatzen duen.

04

Oportunia

Proiektu joerak eta aukerak.
Aktibatu ezazu behaketa aktiboa eta identifikatu hobetzeko eta berritzeko aukerak

05

Futúrica

Proiektu erreala.
Design for change o Reto social.
Jardun eta egin aldaketa proiektua zeure inguruan.

Programa erdipresentziala

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK

null

Egutegia

Creaction! ekimenaren seigarren edizioa 2025eko otsailean hasiko da.

null

Saio presentzialak

Nahitaezko aurrez aurreko saioak egutegian adierazitako egunetan egingo dira, eta 3 orduko iraupena izango dute.

null

Saio ez presentzialak

Lan ez-presentziala plataformaren bidez egingo da www.creaction.es

null

Iraupena

Guztira 50 orduko iraupena izango du, horietatik 30 online izango dira eta 20 aurrez aurre.

 

Kontaktua