Arteak gozatuIkastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Zure prestakuntza

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Arteak gozatu

    Zer da?

    Bilboko arte ikuspegiari etekinik handiena atera nahi badiozu; antzerkia, opera, zinema eta artea biziki maite badituzu; Bilboko kultura eskaintzara beste era batera hurbildu nahi baduzu irakasle adituekin, Arteak Gozatu duzu zuretzako aukera.

    • Solasaldiez gozatuko duzu modulu bakoitzeko irakasle adituekin eta jarduera artistikoak egunean-egunean biziko dituzu gelatik kanpo.
    • Euskaldunaren backstage-a edo Arte Ederren Museoko biltegiak bisitatuko dituzu.
    • Bertatik bertara ezagutuko duzu idazle baten lana edo artista baten tailerra.
    • BOSeko musikariekin solas egingo duzu.

    ArteazArteazArteaz duzun ikuspegia ez da berdina izango!

    Kontsultatu arteei estetikaren aldetik eskainitako moduluak eta sortzaile garaikideekiko topaketei eskainitako zikloa

    Modulu orokorra

    Gako estetikoak eta topaketak sortzaileekin

    • Ordutegia: astearteetan, 18:00etatik 19:00era.
    • Irakasleak Iñaki Moreno, Jaime Cuenca eta Nerea Ayerbe.
    • Deskribapena: Artearen teoriari buruzko prestakuntza, gainerako 5 ikasturteetarako oinarriak ezartzen dituena. Gainera, unibertsitatetik igarotako sortzaile hauekin topaketak egiten dira: Joaquín Achúcarro (Musikako Sari Nazionala), Juan Mayorga (Literatura Dramatikoko Sari Nazionala), Begoña Zubero artista, Antonio López (Arteen Asturiasko Printzearen Saria), Kirmen Uribe (Literaturako Sari Nazionala), Blanca Portillo (Antzerkiko Sari Nazionala), Eneko Sagardoy (Goya Saria Errebelazioko Aktorearen Saria) eta Miriam Ocariz diseinatzailea, besteak beste.

    Azken urteetan, egungo kulturako izen handiak pasatu dira: Joaquín Achúcarro (Musikako Sari Nazionala), Juan Mayorga (Literatura Dramatikoko Sari Nazionala), Begoña Zubero artista, Antonio López (Arteen arloko Asturiasko Printzea Saria), Kirmen Uribe (Literaturako Sari Nazionala), Blanca Portillo (Antzerkiko Sari Nazionala), Eneko Sagardoy (Aktore gazterik onenaren Goya Saria) eta Miriam Ocariz diseinatzailea, besteak beste.

    • Jaime Cuenca. Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzetako doktorea eta Filosofiako lizentziatua. Bi monografiaren eta aldizkari espezializatuetako hogei artikulu baino gehiagoren autorea, Arbor, World Leisure, Pensamiento, Journal of Leisure Research edo Estudios Filosóficos aldizkarietan. Artisten zenbait katalogotan ekarpenak egin ditu eta arte kritikari lanetan dihardu prentsa idatziko zenbait agerkaritan.
    • Nerea Ayerbe. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako doktorea eta Giza Zientziak - Enpresako lizentziatua. Artearen merkatuko eta horrekin lotutako enpresen kudeaketako Masterra egin zuen Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean. Gaur egun, arte garaikidearen eta ikusleen inguruan dihardu ikerketan. Arte garaikidearen merkatuaren eta artearen historiako zenbait gairen inguruko irakasgaiak eskaintzen ditu.
    • Iñaki Moreno. Deustuko Unibertsitateko Filosofiako doktorea. Ikastaro askotan lagundu du Aisiako Ikaskuntzen Institutuan azken urteotan zehar eta hasieratik bertatik aritu da Arteak gozatu programan. 2006 eta 2009 bitartean, Bilboko Koral Elkartearen zuzendari artistiko eta titularra izan zen, zuzendariorde eta Euskeria gazte abesbatzaren zuzendari hamabi urte aurretik izan ondoren. Deustuko Unibertsitateko Abesbatza eta Orkestra zuzendu zituen 19 urtez eta, gaur egun, Areetako Ondarreta Abesbatzaren zuzendari musikala da. Filosofia eta Etikako irakaslea da Colegio Vizcaya ikastetxean.
    • Mercedes Albaina Hernández. Aisia eta giza garapeneko doktorea, Musikako goi tituluduna eta Psikologian lizentziatua. Musikeneko (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) Entzumenaren Hezkuntzako irakasle titularra. Aisiako Ikaskuntzen Institutuan laguntzen du 1996tik hainbat programatan. Musikaren zabalkundean laguntzen du hitzaldi, idatzi eta proiektu didaktikoen bidez, Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Bilbao700 Fundazioak, BilbaoMusikak, Kursaal Fundazioak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak eskatuta, besteak beste.
    null
    null

    Eskola egutegia

    Hasiera: irailean

    Amaiera: maiatzean

    null

    LEKUA

    Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa

     

    null

    ORDUTEGIA

    Asteko egunak: Astelehen, astearte eta asteazkenetan

    • 16:45 - 17:45 - Musika sinfonikoa, Literatura eta Arte plastikoak
    • 18:00 - 19:00 - Zinema, Gako estetikoak. Topaketak sortzaileekin eta Opera

    null

    Toki kopurua

    Modulu bakoitzeko, 65 pertsona izango dira gehienez. Arte Plastikoetako moduluan 25 pertsona dira, museoetako araudia dela eta.