Arteak gozatuikastaroak eta mintegiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Arteak gozatu

    Programari buruz

    Bilboko kultura eskaintzari ahalik eta probetxurik handiena atera nahi diozu? Sarritan, kulturarekiko grina ezagutzaren bidez iristen da. Programa honetan izena ematea erabakitzen baduzu, bi aldiz gehiago gozatuko duzu operaz, zinemaz, pinturaz, literaturaz edo musika sinfonikoaz. Irakasle adituekin izango dituzun solasaldi eta klaseen ondoren, aldea ikusiko duzu edozein arte adierazpeni ‘begiratzeko’ orduan. Gainera, kulturaren atzealdea eta zirrikituak ezagutuko dituzu, Euskaldunako backstage-ra bisitak eginez, artistekin topaketak eginez, BOSeko musikariekin solasaldiak eginez eta argitaletxeen munduari begirada pribilegiatua emanez. Eta sarrera eta deskontu bereziak izango dituzu DeustoBiderekin duela 10 urtetik gora lanean diharduten erakunde hauetan sartzeko.

    null

    Bost ikastaro aukeratzeko

    • Opera
    • Musika sinfonikoa
    • Zinema
    • Arte plastikoak 
    • Literatura

    Kontsultatu programak

    null

    Prestakuntza eta jarduerak

    Sortzaileekin topaketak izateaz gain, gako estetikoen ikastaro bat eskaintzen dizugu, gainerako bost ikasturteetarako oinarriak finkatzeko.

     

    Kontsultatu programa

    null

    Izena emateko epea

    null

    Iraupena

    Ikastaro bakoitzeko arratsalde bat astean; ikastaro batean, bitan, hirutan edo programa osoan eman ahal izango duzu izena.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Arteak gozatu

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      65

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      - 2025eko ekainaren 18tik uztailaren 3ra (ohikoa)
      - 2025eko irailaren 4tik 18ra (ezohikoa)

    • Fakultatea:

      Gizarte eta Giza Zientziak
    • Partekatu:

    Arteak Gozatu

    Izena emateko epea - 2025-2026 ikasturtea

     
    Matrikula epea zabalik 2025eko ekainaren 18tik uztailaren 3ra
    Jaime Cuenca - Deustobideko irakasleaIcono para el play del video

    Lehenengo pertsonan

    Hurbilen duzun kultura-eskaintza ahalik eta gehien aprobetxatu nahi baduzu... hauxe da zure programa!

    Jaime CuencaDeustobideko irakaslea
    lekukotasuna

    Lehenengo pertsonan

    Aisia eta kultura aurkituko dituzu. Gainera, kulturan zer dagoen berri ikusiko duzu eta artelanak interpretatuko dituzu.

    José Luis Urquiza - Ikaslea

    Deustobidek, duela 10 urte baino gehiagotik, toki batzuetara sartzeko erraztasunak eta deskontuak eskaintzen ditu

    Erakunde laguntzaileak

    Argi duzu

    Aurrerapausoa eman nahi duzu?

    null

    Egutegia

    Irailetik maiatzera,

    Asteko egunak: astelehen, astearte eta asteazkenetan

    - 16:45 - 17:45 - Musika sinfonikoa, Literatura eta Arte plastikoak

    - 18:00 - 19:00 - Zinema, Gako estetikoak. Topaketak sortzaileekin eta Opera

     

    null

    Kontaktua

    Unibertsitate etorbidea , 24. 48007 Bilbao
    944 139 075 deustobide@deusto.es

    null

    Matrikula

    - Bete eskaera zure datuekin.

    - Erantsi indarrean dagoen NANaren fotokopia. Egin matrikula online.
    Tokiak esleitzea.

    Eskabideak jaso ahala egingo da, moduluko 65 plaza arte.

    Epeak

    - 2025eko ekainaren 18tik uztailaren 3ra (ohikoa)

    - 2025eko irailaren 4tik 18ra (ezohikoa)

    null

    Baldintza ekonomikoak

    Programa osoa: 2.327 €

    - 1. maila: 858 €
    - 2 ikastaro: 1.348 €
    - 3 ikastaro:  1.838 €

    1. ordainketa: ikasturtearen hasieran
    2. ordainketa: urtarrilaren 20a baino lehen

    % 10eko deskontuak erakunde laguntzaileetako abonatuentzat.

    ONLINE MATRIKULA egiteko jarraibideak

    nullIcono para el play del video

    ONLINE MATRIKULA egiteko jarraibideak

    Bideo honetan urratsez urrats azalduko dizugu nola egin online matrikula idazkaritza birtualean.

    idazkaritza birtualerako sarbidea

    Garrantzitsua: 

    - Aurretik online matrikulatu bazara: egin matrikula NIU/A erabiltzailea (esleituta duzun identifikazio unibertsitario/akademikoaren zenbakia) eta ikaslearen pasahitza erabiliz.
    - Zure lehen online matrikula bada: erregistro prozesua hasieratik egingo duzu, aplikazioak adierazten dituen urratsak jarraituz.

    Arteaz duzun ikuspegia ez da berdina izango!

    Aukeratu gehien interesatzen zaizkizun ikastaroak

    Modulu orokorra

    null

    Modulu orokorra

    Gako estetikoak eta topaketak sortzaileekin

    • Ordutegia: astearteetan, 18:00etatik 19:00era.
    • Irakasleak: Jaime Cuenca.
    • Deskribapena: Artearen teoriari buruzko prestakuntza, gainerako 5 ikastaroetarako oinarriak ezartzen dituena. Gainera, sortzaileekin topaketen ziklo bat egiten da. Hainbat figura igaro dira bertatik, hala nola: Joaquín Achúcarro (Musikako Sari Nazionala), Juan Mayorga (Literatura Dramatikoko Sari Nazionala), Begoña Zubero artista, Antonio López (Arteen Asturiasko Printzearen Saria), Kirmen Uribe (Literaturako Sari Nazionala), Blanca Portillo (Antzerkiko Sari Nazionala), Eneko Sagardoy (Goya Saria Errebelazioko Aktorearen Saria) eta Miriam Ocariz diseinatzailea.