FIRST (B2)
Cambridge English: First, First Certificate in English (FCE) izenez ere ezaguna, tarteko maila altuko titulua da (B2). Titulu honek frogatzen du eguneroko ingelesa idatziz zein ahoz erabil dezakezula, lanerako zein hezkuntzarako. Unibertsitate titulu askok maila hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztea eskatzen dute, eta erakunde ofizialek aitortutako egiaztagiria da.
ADVANCED (C1)
Ingeleseko maila aurreratuko hizkuntza trebetasunen eskaria hazten ari da mundu osoan. Cambridge English: Advanced (CAE) tituluak ingelesaren ezagutza aurreratuak ziurtatzen ditu (C1) eta erakusten du ingelesez naturaltasunez moldatu zaitezkeela lan, ikasketa eta eguneroko testuinguruetan.
Cambridge English: Advanced egiaztagiria mundu osoko hezkuntza erakundeek onartzen dute, eta Erresuma Batuko eta Australiako ikasle visa eskaeretan erabil daiteke.
Asko dira C1 mailako ziurtagiria aurkeztea eskatzen duten graduko eta graduondoko ikasketak. Era berean, ingeleseko C1 maila ezinbestekoa da, sarri askotan, nazioarteko mugikortasuneko eskaeretan, ikasteko ez ezik, laneko praktiketako beka bat lortzeko ere.
Azterketak 4 atal ditu: Reading & Use of English, Writing, Listening and Speaking.
6 hautagai egon behar dira gure egoitzan azterketa egin ahal izateko.