Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / HABEren azterketak

Deustuko Unibertsitateko ikasleak

null

Deustuko Unibertsitateko ikasleak

Deustuko Unibertsitateko euskaltegiko (HABEk homologatua) ikaslea bazara, zure maila unibertsitatean bertan egiaztatu ahal izango duzu. Kontsultatu gure mailak, egutegia eta matrikula.

A1 eta A2 MAILAK

Maila horietan etengabeko ebaluazioa egiten da Deustuko Unibertsitateko Euskaltegian (Egiaztapena, euskaltegiko ebaluazio jardueren bidez).

Egiaztapen prozesuan sartzeko baldintzak:

  • Euskaltegian matrikulatuta egotea
  • Gutxieneko eskola orduak egitea eta gutxieneko asistentzia betetzea
  • Egiaztatu nahi den mailaren ebaluazioa gainditzea.

Ikasturte batean, lau aldi finkatuko dira mailako ziurtagiriak lortzeko.

Indarrean dagoen ikasturteko euskaltegietako ikasleei zuzendutako egiaztapen prozedurak HABEko zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez arautzen dira.

Egin HABEko azterketa Deustuko Unibertsitatearekin

B1, B2, C1 mailak

Egutegia eta matrikula euskaltegiko ikasleentzat

Jarri harremanetan Hizkuntza Zentroarekin