EuskaraBilboko campusa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikastaroak

Euskaltegi homologatua

Aukeratu zure ikastaroa

Euskal Irakaslegoa HABEk (Eusko Jaurlaritza) homologatutako euskaltegia da eta esperientzia zabala du euskararen irakaskuntzan. Zentro konprometitua gara ikasleen ikaskuntzarekin. Gainera, hala behar baduzu, era ofizialean ziurtatu dezakezu euskara maila.

Zure euskara ikasi eta hobetzeko aukera ematen dizugu. Horretarako, hainbat ikastaro mota eskaintzen dizkizugu, zure beharrizanetara egokitzeko.

null

ESPERIENTZIA ZABALA

40 urte baino gehiago Bilbo euskalduntzeko lanean

null

HOMOLOGATUA

Euskaltegi homologatua gara

null

Mailako proba

Mailako proba egingo dizugu doan

null

HABE

HABEko azterketak prestatzen laguntzen dizugu

Ikasleentzako dirulaguntzak

A1-A2, diruz lagundutako matrikula.
Dohakotasuna B2 mailara arte. 

C1 mailan 16-18 urtekoentzat (hortik gorakoentzat ere badira dirulaguntzak).

Euskara Deustuko Unibertsitateko euskaltegian

Izena eman!

mailak


Maila hau amaitzean, ikaslea gai izango da eguneroko harremanetako hitz eta esamolde errazak ulertzeko eta erabiltzeko, berehalako beharrizanei aurre egin ahal izateko (bere burua eta beste batzuk aurkezteko, helbidea adierazteko, objektu eta pertsona ezagunei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzeko).

A1 erabiltzaile hasberriaren maila lortzeko, guztira 125 eskola-ordu behar direla aurreikusten da, ikaslearen hasierako maila zein den kontuan hartuta, eta 75 ordu inguru beharko ditu ikasleak ikaskuntza pertsonal eta hizkuntzaren erabilera autonomoa lantzeko.

Maila hau amaitzean, objektuen eta pertsonen deskribapenak egin eta ulertuko ditu ikasleak, eta azalpen laburrak egin ahal izango ditu beste hiztun batzuekin (lagunak, senideak, lankideak etab.) zuzenean harremanetan jartzean, bizipen pertsonalei buruzko informazioa trukatzen bada: norberari, familiari, erosketei, toki interesgarriei, lanbideei buruzko oinarrizko informazioa.

A2 oinarrizko erabiltzailearen maila lortzeko, guztira 200 eskola-ordu behar direla aurreikusten da, beti ere A1 mailatik hasita, eta 100 ordu inguru beharko ditu ikasleak ikaskuntza pertsonal eta hizkuntzaren erabilera autonomoa lantzeko. 

Maila hau amaitzean, ikaslea gai izango da hizkuntza maila bereko hiztunekin solasaldiak izateko testuinguru ezagunetan, beti ere gai orokor eta ohikoei buruz, eta helburua informazioa trukatzea izango da. Berdintsu, gai izango da lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei instrukzioak emateko; objektuen deskripzio txikiak ere egin ahal izango ditu, baita gertakariak labur-labur kontatu ere. Iritzi eta asmoen berri ere eman ahal izango du labur.

B1 erabiltzaile independentearen maila lortzeko, guztira 250 eskola-ordu behar direla aurreikusten da, beti ere A2 mailatik hasita, eta 150 ordu inguru beharko ditu ikasleak ikaskuntza pertsonal eta hizkuntzaren erabilera autonomoa lantzeko. 

Maila honen amaieran, ikaslea gai izango da gai orokor eta abstraktuei buruzko testurik gehienak ulertzeko, bai elkarreragin zuzenetan, bai komunikabideen bitartekoetan, eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizi ahal izango ditu. Era berean, eguneroko testuinguruetan, gai izango da adiskideekin, lankideekin eta euskaldunekin jarioz hitz egiteko, informazioa emateko, iritzia eskatzeko, ikuspuntua defenditzeko, etab. Erraztasunez eta eraginkortasunez arituko da, transmititu nahi den informazioaren alderdi esanguratsuak eta xehetasunak desberdinduz.

B2 erabiltzaile aurreratuaren maila lortzeko, guztira 350 eskola-ordu behar direla aurreikusten da, beti ere B1 mailatik hasita, eta 250 ordu inguru beharko ditu ikasleak ikaskuntza pertsonal eta hizkuntzaren erabilera autonomoa lantzeko. 

Maila honen amaieran, ikaslea gai izango da era guztietako testuak ulertzeko: esparru hurbileko, laneko edo komunikabideetako elkarrizketak, eztabaidak eta azalpenak, baita inguruko euskalkian adierazitakoak ere. Ekoizpen mailan, hizkera arrunteko eta lan esparrukoetan, erraz eta eraginkortasunez adierazi ahal izango ditu ideiak eta iritziak, luze eta zehatz; bere ikuspuntua emateko gai izango da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez; ondo egituratutako testuak idazteko, argi eta zehatz, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziz eta hizkuntza baliabide egokiak aukeratuz, aurreikusitako helburua lortzeko.

C1 erabiltzaile aurreratuaren maila lortzeko, guztira 400 eskola-ordu behar direla aurreikusten da, beti ere B2 mailatik hasita, eta 350 ordu inguru beharko ditu ikasleak ikaskuntza pertsonal eta hizkuntzaren erabilera autonomoa lantzeko.

null

Urte osoko ikastaro baten bila?

Hainbat modalitate eta maila eskaintzen ditugu urte osorako.

null

MATRIKULA EPEA

2025eko irailaren 23ra arte. Epe hori igarota, kontsultatu plazarik dagoen helbide honetan:

euskal.irakaslegoa@deusto.es

Online matrikula!

null

DESKONTUAK

HABEk diruz lagundutako ikastaroak.

Gainera, % 5eko deskontua egongo da aurreko ikasturtean Euskal Irakaslegoan matrikulatuta egonez gero.

 

Udako ikastaroa

null

Udako ikastaroa

2025eko iraila
B2 / C1 azterketa prestatzea*.

- Eguna: 2025eko irailaren 2tik 30era

- Ordutegia: astelehenetik ostegunera 16:00etatik 18:00etara.

- Ordu kopurua: 34 ordu

- Prezioa: 187 € HABEk diruz lagunduta.

*2024ko ekainean hasita dagokien maila prestatzen ari direnentzat.
Izena emateko azken eguna: 2025eko uztailaren 24a

Euskarazko mintzamena hobetu nahi duzu?

Landu mintzamena euskaraz mintzabonoaz baliaturik.

Mintzabonoa B2-C1

null

Mintzabonoa B2-C1

Tarteko euskara maila baduzu, baina ahozkoa praktikatu beharra baduzu, bai azterketaren atal hori gainditzeko bai eguneroko bizitzan jarioa lortzeko, hauxe da behar duzun ikastaroa.  Mintzabonoa 40 ordukoa da:

  • Urria-azaroa: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
null

MATRIKULA EPEA

2025eko irailaren 23ra arte

 

 

 

 

 

null

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Prezioa: 228€

DUko ikaslea zara?

Unibertsitateko ikasleentzat bereziki diseinatutako programak eskaintzen ditugu.

DUko GRADUKO IKASLEENTZAKO BERARIAZKO PRESTAKUNTZA

DUko IKASLEENTZAKO IKASTAROAK

null

DUko GRADUKO IKASLEENTZAKO BERARIAZKO PRESTAKUNTZA

DUko IKASLEENTZAKO IKASTAROAK

C1 MAILATIK SALBUESTEKO IKASTARO OSAGARRIA

Ikastaro osagarriak eskaintzen ditugu (6 ECTS + 6 ECTS), euskarako C1 maila egiaztatzetik salbuesteko, hizkuntza horretan egindako irakasgaietako kredituko kopurua nahikoa ez bada. 

  • Prezioa (6 ECTS): 459€ 
  • Iraupena: seihileko bat
  • Matrikula: Hizkuntza Zentroko Idazkaritzan

MODALITATE GUZTIETAN

ARAUDIA

Zentroak ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea du, baldin eta ikastaroa eskaintzeko gutxieneko ikasle kopurura heltzen ez bada. Kasu horretan, matrikulatuei alternatiba eskainiko zaie eta, bestela, ordaindutako kopuru guztia itzuliko zaie.

Matrikula deuseztatzea

Matrikula deuseztatu eta haren zati bat itzultzea onartuko da, baldin eta gaixotasun larria izan eta behar bezala justifikatuta badago.

 

Inola ere ez da itzuliko helbideratutako lehenengo epearen zenbatekoa.

Ezin izango da matrikula deuseztatu, ezta zenbatekorik itzuli ere, kasu hauetan:

  • graduko / graduondoko ikasketak bertan behera utziz gero.
  • ordutegiak bateratu ezinak badira.
  • beste zentro batean gerora plaza lortuz gero.