Zuzenbideko Gradua+ EKONOMIA ESPEZIALITATEA
+ Legal Tech
+ Skills for International Lawyers
+ Nazioarteko programa bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Prestakuntza globala eta zeharkakoa

    Graduari buruz

    Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 130 urte baino gehiago daramatza Zuzenbideko legelari profesionalak prestatzen, helburu unibertsal bat duen zientzia honetan: gizarte bidezkoago eta ordenatuagoa eraikitzea.

    Zuzenbidea ikastea bizi garen gizartea ulertzea da. 4 mailetan zehar, gizarte mailako bizitza zelan antolatzen den ikasiko duzu. Zientzia honek diosku zer egin dezakegun eta zer ez. 

    Gauzen zergatia ulertzeko interesa baduzu eta zeure burua gatazkak konpontzeko lanean ikusten baduzu, gizarte bidezkoagoa sortzeko borrokan, Zuzenbidea da zuretzako moduko gradua.

    null

    Zer ikasiko duzu?

    Gradu honekin ikasiko duzu zelan antolatzen diren herritarren, administrazioen eta erakunde publikoen eta estatuen arteko harremanak. Gizarte bizitza arautzen duten arau juridikoak zelan sortzen, interpretatzen eta aplikatzen diren ikasiko duzu.

    null

    Norentzat?

    Pertsona eraikitzaileentzat, lideratzeko eta arazoak konpontzeko eta justiziaren aldeko bokazioa dutenentzat, antolaketa juridikoak jakin-mina sortzen dienentzat, oinarrizko eskubideekiko konpromisoa dutenentzat, ikasteko ohitura dutenentzat eta argudiatzeko eta haien ideiak jendaurrean defenditzeko trebetasunak dituztenentzat.

    null

    Bilboko campusean

    Gradua eta harekin egiten diren konbinazioak (Ekonomia Espezialitatea, IKTen Espezialitatea, Skills for International Lawyers eta Nazioarteko Programa Bikoitza) ikasi ahal izango dituzu Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.

    null

    Donostiako campusean

    Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean ere ikasi ahal izango duzu Zuzenbideko Gradua, Nazioarteko Programa Bikoitza egiteko aukerarekin.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Zuzenbidea

    • Iraupena/kredituak

      4 urte - 240 ECTS

    • Titulu propioak:

      Ekonomia espezialitatea

      Legal Tech

      Skills for International Lawyers

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      210 (Gradua eta Espezialitateak)

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Zuzenbidea
    • Partekatu:

    Ezagutu gure berezko tituluak

    Osatu zure gradua hauekin...

    Ekonomia Espezialitatea

    Fakultatea 70 urte baino gehiago eskaintzen ari den espezialitatea, enpresa arloan legelari espezialistak prestatzeko.

    Informazio gehiago


    Legal Tech

    Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, gorantz doan sektorea: eskuratu egungo lan-inguruneak eskatzen dituen gaitasun digitalak.

    Informazio gehiago

    Skills for International Lawyers

    Zuzenbideko Graduarekin, Ekonomia Espezialitatearekin eta IKT Espezialitatearekin bateratu daitekeen programa. 

    Informazio gehiago

    Nazioarteko programa bikoitza

    Graduko 4. mailan zehar (espezialitatearekin edo espezialitaterik gabe), titulua eskatu ahal izango duzu eta Estatu Batuetako unibertsitate batean ikasi, Master of Laws bat egiteko.

    Informazio gehiago

    METODOLOGIA

    IKUSPEGI PRAKTIKOA

    Deustuko Unibertsitateko ikasleak Arrupe zubian

    METODOLOGIA

    IKUSPEGI PRAKTIKOA

    Ikaskuntza modu honek teoria eta praktika konbinatzen ditu, eta ikasgelan lortutako ezagutzak hainbat ariketa dinamikoren bidez probarazten ditu.

    Gatazkak konpontzeko tailer eta rol-jokoetan parte hartuko duzu, eta epaiketa simulatuak eginez benetako kasuen adibideak defendatuko dituzu, ikasgelara eramanez egungo gizartean diren harremanak eta arazoak.

    Jarduerak Eginez ikastea

    Judizio simulazioak

    Zure praktikak barne hartuko du demanda idatzi eta erantzuten den unetik bista egin arte.

    Kanpusetik kanpo

    Txangoak egingo dituzu ikasgelatik kanpora, hala nola burtsa, epaitegi nahiz auzitegiak, enpresak eta erakundeak bisitatzera.

    Ahozko aurkezpenak

    Jendaurrean hitz egiten eta legelari profesional gisa komunikatzen ikasiko duzu.

    Foroak eta webinarrak

    Ekitaldietara joateko eta sektoreko profesional erreferenteak ezagutzeko aukera izango duzu, eta, gainera, online hitzaldiak zuzenean ikusi ahal izango dituzu.

    Irakurri ikuspegi juridikotik

    Irakurketa-tailer honetan, ikaskideekin partekatuko duzu literaturaren eta Zuzenbidearen arteko harremana, hainbat obra aztertuz.

    Loiolako Klinika Juridikoa

    Zure irakasleen laguntzarekin, elkartasunezko praktika juridikoak egin ahal izango dituzu gure inguruko GKEekin lankidetzan.

    Zuzenbidea

    Zure nazioarteko profila 7 gakotan

    1

    Nazioarteko irakasleak

    Zuzenbide Fakultateak atzerriko 80 irakasle bisitari baino gehiago ditu.





     

    2

    Ingelesezko irakasgaiak

    Ikasketa-planeko irakasgaien % 25 ingelesez egin ahal izango dituzu.

    3

    Jessup Moot Court Competition

    Lehiaketa akademiko horretan ehun herrialde baino gehiagotako 680 zuzenbide-fakultatek parte hartzen dute, eta ikasle-taldeen arteko lehia Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Gortearen (Haga) aurrean Nazioarteko
    Zuzenbide Publikoaren arloko epaiketa bat simulatuz gauzatzen da.

    4

    Bridge Programa

    Bikaintasun-programa horri esker, bi astez, in company ikasteko esperientzia izango duzu, praktikak eginez nazioarteko ezarpena duen bulego edo erakunde baten nazio mailako bulego batean (national week) eta nazioarteko bulego batean (internacional week).

    5

    Nazioarteko praktikak

    Atzerriko enbaxadetan eta ERASMUS praktiken programarekin.

    6

    Nazioarteko mugikortasuna

    Ikusi zer den zuzenbide-ikaslea izatea beste herrialde batean.

    7

    Jean Monnet ekintzak

    Zuzenbide Fakultateko irakasleek hainbat jarduera antolatzen dituzte Europako gaiei buruz.

    Nazioarteko bokazioa

    Law in a global context: markatu zure nazioarteko ibilbide akademikoa jurista global bihurtuz

    Munduko edozein tokitan jarduteko prestatuko zara

    Lehenengo pertsonan

    irudi bat

    Nire irakasleen laguntzarik eta aholkurik gabe ez nukeen lortuko aitorpen hori

    Juan Antonio Mancilla

    Zuzenbidea, 2019

    Jurista Gazteen Saria (Centro de estudios Garrigues)
    irudi bat

    Teknologia berriekin arazoak sortzen dira eta Zuzenbidea arazo horiei irtenbidea bilatzen saiatzen da. Txio polemikoak, adierazpen askatasunaren mugak gizarte sareetan, ahaztua izateko eskubidea Interneten, etab.

    Carmen Urtasun

    Zuzenbidea + IKTen espezialitatea, 2018

    Aholkularia Dayntic Legal-en
    irudi bat

    Nire praktikak Ernst &Young-en egin nituen, non bat gehiago sentiarazi nauten, eta datuen babesean prestatu naiz.

    Jorge Taubmann

    Zuzenbidea, 2019

    Abokatua Ernst & Youngen
    irudi bat

    Deustu aukeratu nuen bere bikaintasun, balio eta etika sendoagatik, eta horrek bereizi egiten zaitu lan-merkatuan

    Ainhoa Barrutia

    Zuzenbidea, 2017

    Cuatrecasas-eko bazkide juniorra

    Zuk aukeratu

    Zergatik Zuzenbidea Deustun?

    % 89koLaneratze-tasa

    130 urtetik gorako esperientzia

    250 irakasle profesionaletik gora jardunean

    4.Titulazio eskatuena enpresetan

    irudi batIcono para el play del video

    Zuzenbide Fakultateak ehun urtetik gora ditu, eta aro berrietara egokituz joan da

    Zuzenbide Fakultateko dekanoaGema Tomás

    Abalatzen gaituzten datuak

    % 98Okupazio-tasa

    4.titulaziorik eskatuena enpresetan

    Non lan egingo duzu?

    Lan-irteerak

    ABOKATUTZAN ARITZEA
    Abokatutzan sartzeko Masterra gainditu ondoren, abokatu aritu ahal izango duzu bulegoetan edo aholkularitzetan, Zuzenbidearen edozein arlotan.

    NAZIOARTEAN
    Abokatu aritu ahal izango duzu hainbat erakundetan: giza eskubideen arlokoak, garapenerako lankidetzakoak, gatazken ebazpenean ari direnak edo nazioartekoak.

    ADMINISTRAZIORAKO OPOSIZIOAK EGITEA
    Bai justizia-administrazioan, bai administrazio publikoetan (estatukoa, autonomikoa, forala edo tokikoa).

    ENPRESAN LAN EGITEA
    Enpresako hainbat departamentutan jardun ahal izango duzu...

    Informazio gehiago

    4 urtetan

    AUKERATU ZURE ESPEZIALITATEA

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure beka-programaz balia zaitezke. Baldintzen berri emango dizugu, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    null

    Sarrerako eta amaierako profila

    IKUSI SARRERAKO ETA AMAIERAKO PROFILA

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Zuzenbidea

    Erlazionatutako titulazioak