Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Gero eta mundu globalizatuago honetan, garrantzitsua da nazioarteko esparru juridikoan lan egiteko konpetentziak eskuratzea. Skills for International Lawyers ingelesezko programak horretarako gaitzen zaitu.
Zuzenbideko edo Zuzenbideko + espezialitateetako kurtso bakoitzari irakasgai bat gehituz, 4 urtean nazioarteko prestakuntzarekin osatuko dituzu ikasketak.
Espezialitate osoa ingelesez da, hizkuntza juridikoa bigarren hizkuntza batean mendera dezazun.
Ezohiko epea irekita plazak dituzten titulazioetan sarrera-eskaera egiteko.
Titulu honetako irakasgaien % 100 ingelesezematen dira eta, horrekin ikasiko duzunazioarteko eremu juridikoanmoldatzen.
Barne hartzen du TOLES (Test of legal English Skills)prestatzea; aukerako proba da, kostu gehigarria duena eta unibertsitatean bertan egin daitekeena.
Nazioarteko esparrua, atzerrian edo erakunde nazionalen nazioarteko sailetan lan egitea eta bidaiatzea. Eta, gainera, ingelesezko ahozko eta idatzizko ezagutza ona baduzu, titulu hau zuretzat da.
Hemen eskuratuko dituzu arazoak eta gatazkak epaitegitik kanpo negoziatzeko eta konpontzeko gaitasunak, gaitasun horiek, batez ere, nazioarteko eremuan jardunez gauzatzen baitira.
Hainbat trebetasun garatuko dituzu, hala nola eztabaida juridikoa, argudioen garapena, bitartekotza eta gatazken ebazpena.
Ezagutu gure gradu eta gradu bikoitzak 2027-2028 ikasturterako
Negoziazio-metodoak, hala nola “Harvard Method: Getting to Yes” eta gatazkak konpontzeko nazioarteko negoziazio errealak nola aztertu. Zuzenbide pribatuaren esparruan ere, nazioarteko kontratuak nola negoziatzen diren ikasiko duzu.
Zuzenbide anglosaxoiaren printzipioak eta dokumentuak nola idatzi, hala nola demanda bat,
irizpen bat eta kontratuak.
Nola prestatu idazki prozesalak eta nola aurkeztu ahozko alegatuak
epaiketa-simulazio batean Nazioarteko Justizia Gortearen aurrean,
nazioarteko Jessops Moot Court unibertsitate-lehiaketan parte hartzeko aukerarekin.