Zuzenbideko Gradua+ EKONOMIA ESPEZIALITATEA
+ IKT Espezialitatea
+ Skills for International Lawyers
+ Nazioarteko programa bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan-irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Zure lehenbiziko urratsa lanaren mundurantz

    Lanean erraz eta konfiantzaz moldatuko zara etorkizunean, praktikei esker: enpresa, bulego edo erakunde batean ikasiko duzu, eta aholkatuko zaitu Zuzenbide Fakultateko Lanerako Orientazio Zerbitzuak.

    +300Entitate laguntzaile

    8,2Ikasleen asebetetze-maila

    Kudeaketa eta bidelaguntza

    Praktikak

    Zuzenbide Fakultateak departamentu bat jartzen du modu esklusiboan kanpoko praktiken kudeaketaren zerbitzura. 

    Gure sarean 300etik gora bulego, enpresa eta erakunde laguntzaile ditugu.

    Zuzenbidea, Zuzenbidea + ekonomia espezialitatea, Zuzenbidea + IKT espezialitatea eta/edo Skills for International Lawyers ikasten ari diren ikasleek 3.º ikasturteko udan hasi ahal izango dituzte praktikak (curriculumetik kanpokoak) edo 4.º ikasturtean (curriculum barrukoak nahiz kanpokoak).

    Praktikak erakundeko profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz egiten dira.

    null

    Hasi zure praktikak egiten

    Gure sarean 300dik gora bulego, enpresa eta erakunde laguntzaile ditugu

    Non egingo dituzu praktikak?

    Erakunde laguntzaileak

    Zuzenbideko + Ekonomia espezialitateko ikaslea

    Red Network Lawyers bulegoan nire lankideengandik ikasi dut eta nire etorkizun profesionalaz hausnartu dut.

    Zuzenbideko + Ekonomia espezialitateko ikaslea 4. mailaMarina Nido

    Non lan egingo duzu?

    Lan irteerak

    Abokatutzan aritzea

    Abokatutzan Sartzeko Masterra gainditu ondoren, abokatutza edo aholkularitza bulegoetan abokatu aritzeko aukera izango duzu, Zuzenbidearen edozein arlotan:

    • Aholkularitza fiskala, merkataritzakoa, lanekoa
    • Zuzenbidearen arlo tradizionalak, hala nola penala, zibila, administratiboa, familia…
    • Zuzenbidearen arlo berriak: kirol zuzenbidea, itsas zuzenbidea, ingurumen zuzenbidea, zuzenbidea eta teknologia berriak…
    • Hirigintza
    • Bioetika
    • Arbitrajea eta Bitartekaritza

    Nazioarteko eremuan:

    Abokatutzan jarduteko aukera izango duzu, baita ere, giza eskubideen arloan, garapenerako lankidetzan edo gatazka ebazpenean ari diren erakundeetan, edo erakunde hauetan:

    • Europako Batasuna
    • Nazio Batuen Erakundea (NBE)
    • Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE)
    • Nazioarteko Itsas Erakundea...

    Administrazioan jarduteko oposizioak egitea

    Bai justizia-administrazioan, bai administrazio publikoetan (estatukoa, autonomikoa, forala edo tokikoa).

    • Justizia (epaile, fiskal, idazkari judiziala…)

    • Ogasuna (ikuskatzailea, inspektore-ordea, zerga-likidatzailea…)

    • Erregistroa eta notariotza

    • Lana eta Gizarte Segurantza

    • Administrazioko teknikariak

    • Diplomazia

    Enpresan lan egitea

    Enpresako hainbat departamentutan jardun ahal izango duzu, hala nola:

    • Aholkularitza juridikoa

    • Kalitatea

    • Kontabilitatea

    • Giza baliabideak

    • Laneko segurtasuna eta higienea...

    UNIBERTSITATEKO ORIENTAZIO ZERBITZUA

    "Etorkizunerako prestakuntzarik onena oraingo unean ahalik eta gehien saiatzea da"

    1. ikasturtetikº hasita, lana bilatzeko bidean lagunduko dizun zerbitzua izango duzu eskura. Tailerretan landu ahal izango dituzu zure curriculuma egitea, lan-elkarrizketarako prestakuntza, bulegoetako profesionalekin jardunaldiak, oposizioei buruzko aholkularitza...

    LOZIcono para el play del video

    Lanbide Orientazioko Zerbitzuak zuen lan-etorkizuna kudeatzen lagunduko dizue 1. mailatik 4.era

    Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta LOZko koordinatzaileaEba Gaminde

    Zuzenbideko ikasleak munduaren inguruan

    Arrakasta profesionala

    irudi bat

    Lorenzo Esteban

    Zuzenbidea

    Uría Menéndez - Bilboko auzi-saileko bazkide juniorra
    irudi bat

    Javier Cabezudo

    Zuzenbidea

    Europako hegoalderako eta Afrikarako zuzendari juridikoa Siemens Gamesa Renewable Energy-n
    irudi bat

    Natalia Basterretxea

    Zuzenbidea

    BAT Iberiako External Affairs-eko zuzendaria eta Facebooken Espainiako eta Portugaleko Politika Publikoko zuzendari ohia
    irudi bat

    Irati Martínez

    Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea

    BH Bikes-eko esportazio-arduraduna
    irudi bat

    Julen Fernández

    Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea

    Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko ordezkaria Bruselan
    irudi bat

    Leire Crespo

    Zuzenbidea

    Bnext Bankuko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria