Zuzenbideko Gradua+ EKONOMIA ESPEZIALITATEA
+ Legal Tech
+ Skills for International Lawyers
+ Nazioarteko programa bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Nazioarteko Programa Bikoitza

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Gradua + Nazioarteko Masterra (4 urte)

    Nazioarteko Programa Bikoitza

    Graduko 4. mailan, nazioarteko programa hau egin ahal izango duzu, eta Nazioarteko Master bat lortuko duzu Estatu Batuetako unibertsitate batean urtebeteko egonaldian.

     

     

    null

    Prestakuntza osoa

    4 urtean bi titulazio lortzen dira: Zuzenbideko Gradua eta LLM bat (Master of Laws). Lehen hiru urteak Deustun ematen dira (Bilboko Campusa), eta laugarren ikasturte osoa Estatu Batuetako unibertsitate batean.

    null

    Zer da LLM bat?

    LLM (Master of Laws) esaten zaie Zuzenbideko graduondoko programei mundu anglosaxoian. Ez da Master ofiziala eta ez du abokatutzarako sarbidea akreditatzen; hala ere, abokatutzan sartzen laguntzeko balio du AEBko Estatu batzuetan.

    Master of Laws

    Murgiltze juridiko orokorra

    null

    Master of Laws

    Murgiltze juridiko orokorra

    LLM bat egiteak nazioarteko prestakuntza akademiko intentsibo bikaina ematen du. Estatu Batuetako unibertsitaterik entzutetsuenetako batean egin ahal izango duzu; esate baterako: Tulane Law School (New Orleans), Fordham Law School (New York) eta Brooklyn Law School (New York).

    Nazioarteko Programa BikoitzaZer baldintza bete behar dituzu?

    SARRERA-BALDINTZAK

    • Espediente akademiko bikaina (promozioko top 30)
    • Ingeles-maila altua, destinoko unibertsitateak zehaztua (adibidez: Tulane Law Schoolek IELTS 6,5 edo TOEFL (IBT) 88 eskatzen du).

    ONARPEN-PROZESUA:

    • Ikasleak 3. mailan hartzen du LLM egiteko erabakia.
    • Destinoko AEBko unibertsitate bakoitzeko plazak mugatuak dira.

    HAUEKIN BATERAGARRIA:

    • Zuzenbidea
    • Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea
    • Zuzenbidea + IKT Espezialitatea
    • Skills for International Lawyers (SIL) (18 ECTS ingelesez). Titulu hau egitea gomendatzen da.

    Ez da bateragarria Gradu Bikoitzekin. 

    Nazioarteko Programa Bikoitza

    Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, Zuzenbideko prestakuntzak nazioartera zabaldu beharra dauka

    Zuzenbide Fakultateko irakasleaFelipe Gómez