Zuzenbideko Gradua+ EKONOMIA ESPEZIALITATEA
+ IKT Espezialitatea
+ Skills for International Lawyers
+ Nazioarteko programa bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ekonomia espezialitatea

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Gradua + titulu propioa (4 urtetan)

    Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea

    Osatu Zuzenbideko Gradua Bilboko campusean eskaintzen den espezialitate honekin. Bi modulutan dago antolatuta:

     

     

     

    null

    Kudeaketa

    Trebatuta egongo zara enpresa edo erakunde baten eta bertako sailen kudeaketa egiteko (pertsonen zuzendaritza, finantza zuzendaritza, zuzendaritza estrategikoa), egoeraren analisia egiteko, baita finantza operazio eta inbertsioen errentagarritasuna bezalakoak egiteko ere.

    null

    Ingurune ekonomikoa

    Estatuko, Europako eta mundu globaleko ingurune ekonomikoa interpretatu ahal izango duzu, zer erronka eta eragin dituen, erabakiak hartzeko orduan (nazioarteko merkataritza, inbertsioak, klima aldaketa, etab.). Enpresan, fiskalitatean eta tributuetan edo nazioarteko esparruan espezializatutako abokatuen bulegoek preziatzen dute Ekonomia Espezialitatearen balio erantsia.

    Espezialitateari buruz

    Zertan datza?

    Eskola-ordu gehixeago eginda (48 ECTS graduaren lau ikasturteetan banatuak), ekonomiaren eta enpresaren eremuan espezializatuko zara, eta eremu hori oso lotuta dago zuzenbidearekin. Espezialitate ekonomikoaren titulu propio hau ikasle eta enpresa ugarik eskatzen duten prestakuntza da, profil juridiko-ekonomiko mistoa duten profesionalak eskatzen baitituzte.

    Nola funtzionatzen duten erakundeek, enpresek eta nazioarteko ingurune ekonomikoak, eta zure burua abokatu ez ezik, enpresaburu, gobernuz kanpoko erakunde politiko edo ekonomiko bateko zuzendari gisa ere ikusten baduzu.

    Espezialitate honek enpresako hainbat arlotan sartzeko prestatzen zaitu: giza baliabideakfinantza-arloakontabilitate-arloaaholkularitza juridikoakalitate sailamarketin sailalogistika sailaaholkularitza etab.

    Hori guztia  zuzendaritza-profil batekin (pertsonen zuzendaritza, zuzendaritza estrategikoa, finantza-zuzendaritza... ikasi dituen abokatua), eta ezagutza juridikoak eta ingurune ekonomikoaren eta enpresaren ulermena konbinatuta.

    null

    Zer ikasiko duzu?

    Datu ekonomikoak interpretatzea

    Datu garrantzitsuak bereizten eta interpretatzen ikasiko duzu, hori funtsezkoa baita erabakiak hartzeko orduan. Adibidez, prozedura judizial batean zer datu erabili behar ditugun jakitea, enpresa baten egoera aztertzeko edo inbertsio edo merkatu finantzarioei buruzko erabakiak hartzeko.

    Enpresaren egitura ezagutzea

    Konpetentzia honek enpresen munduan moldatzeko gaitasuna emango dizu, zein arlotara jo eta nola funtzionatzen duen jakinda, baina, batez ere, enpresa baten barruan zereginak ordenatzera eta lantaldeak antolatzera bideratuta dago.

    Zuzentzea eta lideratzea

    Zuzendaritzaren arloko konpetentziek gai egingo zaituzte bai enpresako arlo funtzionalak lideratzeko, bai erakundeetako taldeak, abokatu-bulego bat edo zeure negozioa zuzentzeko.

    75 urte abokatu ekonomistak prestatzen

    Deustuko “abokatu ekonomistak” esaten zaienak abokatuen bulego handi eta txikietan eta enpresetan, gizarte ekonomiako erakundeetan, bankuetan, Estatuko Gobernuko erakundeetan, Eusko Jaurlaritzan, Europar Batasunean eta nazioarteko GKEetan aritu dira lanean.

    Titulazio horretako tituludunek sare profesional koalifikatua osatzen dute eta Zuzenbidearekin, Ekonomiarekin eta Enpresarekin lotutako zenbait lanbide betetzen dituzte, irtenbiderik zabalenak eta sortzaileenak emateko jasotzen duten diziplina ugariko prestakuntzaren potentzialaz baliaturik.

    Duela 75 urte titulazio aitzindaria izan zen. Eta gaur egun ere berritzailea da irakaskuntzaren metodologian eta edukietan, Zuzenbidearen eta Ekonomiaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko profesionalak prestatzera bideratuta baitago. Hona hemen erronka horietako bi: gure enpresetako eraldaketa berdea eta digitala eta gizarte inklusiboagoa.

    1946tik gaur egun arte

    75.urteurrenaren ospakizuna

    null

    75.urteurrenaren ospakizuna

    Zuzenbide Fakultateko Ekonomia Espezialitateko ikasleak, irakasleak eta ikasleak azaroaren 25ean bildu ziren Diploma ikoniko horren 75. urteurrena ospatzeko. 

    Ekitaldian izango ditugu, Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Emilio Olabarria, Eusko Jaurlaritzako aholkularia eta José Manuel Albares, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa.

    Informazio gehiago

     

    Ekonomia Espezialitateko Ikasle Ohiak

    Ikasle ohiak

    Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea

    Ekonomiatik hobeto ulertzen dira arau askoren helburua eta beharrak

    Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta Ekonomia Espezialitateko zuzendariaLaura Gómez
    Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatea

    Espezialitate honi esker, karrera profesionalak egin daitezke goi-zuzendaritzako lanpostuetan

    Zuzenbide Fakultateko irakasleaIñaki Azua

    Out of campus

    Plus ekintzak

    Espezialitate honetan, campusetik kanpo ibiliko zara, inguruko enpresak, GKEak eta erakundeak bisitatuz, eta berariazko prestakuntza-saioetara joango zara, nazioarteko merkatuari, finantza-merkatuari eta garapenari buruzkoak, enpresa, Burtsa eta project financeko kanpo-arduradunek emanak.

    null

    Erantzukizun pertsonalak eta taldekoak hartzen ikasiko duzu

    null

    Zuzendaritza-trebetasunetan trebatuko zara modu praktikoan