Osatu zure gradua hauekin
Egin hegan zure etorkizunerantz
Turismoa bidaiatzea baino askoz gehiago da. Prestatu ez ezik, harrapatu ere egiten zaitu. Nazioarteko harremanen mundua da, jasangarri izateko modua ematen du, digitala eta sortzailea izatekoa, azkar aldatzen diren taldeak eta joerak lantzekoa eta gidatzekoa.
Nola uztartu jasangarritasuna eta errentagarritasuna? Nola eragiten dio TikTok programak gure bidaiatzeko moduari? Nola erabil dezakegu adimen artifiziala turismoan? Nola bateratu daitezke ingurumena zaintzeko interesa eta tokiko enpresena?
Deustuko Unibertsitatean prestakuntza emango dizugu profesional kritiko bihurtu zaitezen eta turismoan – eta askoz haratago – zure bidea aurki dezazun.
Marketin digitala, merkatuen adimena, jasangarritasuna, datuen kudeaketa, gobernantza edo esperientzien diseinua: gai berriek bidea zabaltzen dute, egun, talentuaren eskaerari aurre egiteko. Leku bat helmuga turistiko bihurtzen eta turistak erakartzen dituzten esperientziak diseinatzen ikasiko duzu.
Ikasketa plan berria turismo arloko enpresa eta erakundeekin lankidetzan diseinatu da. Benetako enpresentzako benetako proiektuetan lan egingo duzu. Gainera, praktikan gauzek nola funtzionatzen duten ikasiko duzu, enpresetara bisitak, irteera profesionalak eta praktikak eginez.
Bezeroen esperientziak hobetzeko orduan, teknologiak turismoaren sektorean zer egin dezakeen ikusiko duzu. Bidaia-esperientzia sinestezinak diseinatuko dituzu, eta, aldi berean, ingurune naturalekiko eta tokiko biztanleekiko errespetuzkoak eta pertsona guztientzakoak.
Sektore gutxi dira turismoa bezain nazioartekoak. Horregatik irakasten dizugu beste kultura eta ohitura batzuk errespetatuz lan egiten. Gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz (aukeran) lan egiten ikasiko duzu, baita laugarren hizkuntza batean ere (frantsesa, alemana edo txinera). Interesgarria dirudi? Begiratu gure ikasketa plana.
Bilbao
Turismoa
4 urte - 240 ECTS
International Trade Skills
Espainiera - Euskara - Ingelesa
90
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
gaztelania, ingelesa - euskara eta 2. hizkuntza: Frantsesa, alemana edo txinera
Enpresen logistika, finantza, erosketa eta garraioa kudeatzen ikasiko duzu nazioarteko testuinguruan.
01
Washingtongo Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, bidaiatzeak gure bizi kalitatea modu positiboagoan hautematea eta baloratzea eragiten du.
02
Gaur egun neurozientifikoek badakite leku eta esperientzia berriek gure burmuina berrantolatu eta gure buruak biziberritu ditzaketela.
03
Gaur egun, turismoa munduko ekonomiaren % 5 inguru da. Gainera, sektorea munduko ekonomiaren bikoitza haziko da datozen 10 urteetan.
04
2022an, COVID pandemia bizi ondoren, 900 milioi turistak baino gehiagok egin zituzten nazioarteko bidaiak.
Kontsultatu gure infografia eta ezagutu aukeran dituzun lan irteera batzuei buruzko informazioa
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egiten badituzu, gure bekak jaso ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak
GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIAK
Bilboko Campusa:
Unibertsitate Etorbidea 24, 48007 Bilbo
Harremanetarako:
GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIAK
Donostiako Campusa:
Mundaitz 50, 20012 Donostia
Harremanetarako: