Robotikako Ingeniaritzako gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    PROIEKZIO HANDIKO KARRERA PROFESIONAL BATEN HASIERA

    Randstad-en (2018) txosten baten arabera, 2025erako lan-proiekzio handiena duten arloetako bat da robotika. Gainera, hori indartu egiten da RTVEren datuekin, Espainia robotikako munduko zazpigarren potentzia dela berresten baitu, 35.000 robot industrialekin.

    Bestalde, Deloittek adierazi du enpresen %53 automatizazio robotikoa ezartzeko prozesuetan daudela. Horregatik, profil hori duten profesional berriak trebatzen ditugu Deustuko Unibertsitatean, enpresen eskaerei begira.

    Ingeniaritza Fakultateak harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta horrela ikasleek zuzenean ezagut ditzakete lan-munduaren eskaerak eta beharrak.

    Lan-merkatura sartzen lagunduko dizu Deusto Alumnik. Enpleguarekin zerikusia duen orotan legez orientatu eta aholkatuko zaitu.

    Gure aditu-taldeak 10 urte baino gehiago daramatza lanean enpleguaren eta lan-orientazioaren inguruan. Graduko azken ikasturteetan, zure enplegagarritasunaren jarraipena egiten duten tailer eta jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu.

    Deusto Alumni

    40 urte baino gehiago profesionalak prestatzen

    Deustuko Ingeniaritza

    % 98,4koa da enplegu-tasa Deustuko Ingeniaritzako titulazio guztietan

    % 100ari dira prestakuntzari lotutako enpleguan (ikasi duten arloan lanean)

    Gradua amaitzeanGAITASUN HAUEK IZANGO DITUZU...

    Planifikatu eta diseinatzea

    prozesu automatizatu malguak, industria digitala eraldatzeko robotak integratuz.

    Aplikazioak garatzea

    robotika mugikorrean eta elkarlanekoan, non pertsonen eta makinen arteko harremana funtsezkoa den.

    Ikertzea eta berritzea

    sistema robotiko adimendunak diseinatzen, gizartean aplikazio berriak garatzea ahalbidetuko dutenak. 

    Garatu eta mantentzea

    fabrikazioko zelula robotizatuak, ekoizpen-lerroetan egoki integratu ahal izan daitezen. 

    Ezagutzea

    fabrikazio-sistema automatizatu zurrunak nahiz malguak.

    Softwarea diseinatzea

    robotei adimena emateko, informazio sentsoriala prozesatuz eta adimen artifizialeko teknikak aplikatuz, modu autonomoan aritu daitezen. 

    Ezagutza orokorretatik espezializaziora

    Praktikak

    null

    Ezagutza orokorretatik espezializaziora

    Praktikak

    Enpresako praktikak funtsezko osagarriak dira garapen profesionalerako

    Ikasleen %100erako praktika ziurtatuak, lan merkatuan sartzeko asko baloratuko den esperientzia profesionala lortzera bideratuak.

    Praktikak 4. mailan egiten dira, aukerakoak dira eta entitate laguntzaileko profesional baten tutoretzapean egiten dira, eta baita fakultateko irakasle baten laguntzarekin ere.

    Ingeniaritza Robotikoa

    Zure lan-arloak izan daitezke...

    Sistema robotizatuak garatzea hainbat sektoretan: automozioa, nekazaritzako elikagaiak, osasuna, aeroespaziala, energia, fabrikazioa edo makina-erreminta.

    Prozesuen automatizazioko ingeniaritzak eta robotika industriala.

    Ikusmen artifizialean eta ibilgailu autonomoen integrazioan oinarritutako logistika aurreratuko sistemen enpresa hornitzaileak. 

    I+G+b zentroak edo departamentuak.

    null