Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Egungo industriaren eraldaketa gidatu nahi duzu robotikako azken joerak aplikatuz?
Robotika mundu osoa eraldatzen ari da, industria ingurunea gainditzen duen iraultza eraginez, gizarteko sektore guztiei eraginez. Zu izan zaitezke iraultza honetako protagonista. Adimen artifizialeko teknologiak robotikan aplikatzeak ekoizpen lerroetan inoiz ikusi gabeko automatizazio mailetara iristea ahalbidetzen du.
Robotikak aurrera egin du hainbat sektoretan, hala nola osasunean, nekazaritzan edo etxeko lanen garapenean, eta horrek aldaketa handiak eragingo ditu, bai lanari dagokionez, bai alderdi pertsonalari dagokionez.
Etorkizunean, droneak arduratuko dira etxez etxe entregatzeaz, robotek kirurgietan esku hartuko dute eta fabrikek gizakien laguntzarik gabe lan egin ahal izango dute... Gradu honi esker, eraldaketa horretarako funtsezkoak diren teknologietan espezializatu ahal izango zara.
adimen artifizial edo datuen tratamendu gisa duzun prestakuntza osatzen dutenak, prozesu industrialak eta sozialak etorkizuneko eskaeretan eraldatzeko.
Industrian aitzindari diren fabrikatzaileek hornituak, lan-mundura bideratutako prestakuntza emateko, eta unibertsitateak berak eta Deustuko Salestarrek aliantzan kudeatuak, horien kalitateagatik eta kudeaketagatik aintzatetsitako bi erakunde akademiko.Batxilergotik edo LHtik.
Sarrera-profil eta erritmo askotara egokitzeko moduko gradua; izan ere, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako goi-mailako gradua ikasi baduzu, gradu hau egin dezakezu.
Ibilbide duala egin ahal izango duzu enpresan, 3. eta 4. mailetan.
Bilboko Campusa
Robotikako Ingeniaritza
4 urte - 240 ECTS
Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez
45
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Ibilbide duala
Produktuen eta prozesuen berrikuntzan adituak diren profesionalak trebatzen ditu, eta beren ezagutzak erabiltzen dituzte teknologia berrietan, hala nola robotikan, elektronikan, adimen artifizialean, programazioan, datuen tratamenduan… industriako eta gizarteko proiektuak garatzeko.
Automobilgintza bezalako sektoreetara mugatuta egon ohi da robotika, baina gizartearen etorkizuneko garapenaren funtsezko zutabeetako bat bihurtzen ari da osasuna, garraioa eta, jakina, industria bezalako arloetan.
Laborategietan lortutako prestakuntza praktiko bikaina, non esperimentatzeko aukera izango duzun. Prestakuntza duala egin ahal izango duzu 3. eta 4. mailan (60 ECTS) eta ezagupenak eta gaitasunak eskuratuko dituzu enpresan, Graduarekin batera.
Lan-mundura bideratutako prestakuntza, industria-arloko fabrikatzaile aitzindariek hornitutako lehen mailako laborategiak erabiliz. Robotikako eta ikusmen artifizialeko laborategiak, fabrikazio adimenduneko laborategia...
Tokiko eta nazioarteko etorkizun handiko arlo batean prestakuntza espezializatua. Robotika da lan-proiekzio gehien duten arloetako bat.
Zure Lanbide Heziketako graduko irakasgai batzuk aitortuak izan daitezke. Zure espedientea aztertu ondoren, 60 ECTS kreditu onartzen bazaizkizu, ikasketak 3 urtean bukatu ahal izango dituzu.
1
Gizarteak profesional trebatuak behar ditu robotikako joera berrietatik sortu diren automatizazioko erronka berriei aurre egiteko.
2
Gero eta handiagoa da goi mailako kualifikazioa duten ingeniarien eskaera, balio erantsi handiko XXI. mendeko garapen berrietarako. Bereziki, oso eskualde industrializatuetan gertatzen da.
3
Hemendik 2022ra, 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.
4
Gero eta beharrizan handiagoa dago robotika, interneten garapena, datuen zientzia eta adimen artifiziala bezalako arloetako lanpostu berriak betetzeko.
5
Errealitate areagotua, cloud computing-a, big data, gizarte sareak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, mugikortasuna... dira aprobetxamendu teknologikoko joera batzuk.
Espainiako batxilergo teknologikoaren mailari dagozkion gaitasunak izatea edo goi-mailako heziketa-ziklo bat egin izana honako adar hauetako batean: Informatika eta Komunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazio Mekanikoa edo Instalatzea eta Mantentzea.
Teknologia berrietan (robotika, elektronika, programazioa, komunikazioak, etab.) eta horiek gaurko munduan duten aplikazioan interesa izatea.
Lanerako eta etengabeko ahalegina egiteko gaitasuna, baita, une jakin batzuetan, estresarekiko tolerantzia izatea ere.
Laborategietako lanagatiko, tresna elektronikoen maneiuagatiko eta gailu berriak sortzeagatiko interesa.
Autoezagutza eta heldutasun maila nahikoa, eta profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna.
Jarrera konprometitua irakasteko eta ikasteko prozesuarekin, etengabeko ebaluazioko inguruan.
Gizarteari zerbitzu emateko bokazioa eta oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak