Psikologiako Gradua+ Erakundeen psikologiako programa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta irteera profesionalak

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Praktikak

    Errealitate profesionalera hurbiltzen zaitugu

    Psikologiako Graduan, praktika profesionala nahitaezkoa da eta 4. mailan egiten da. Ikasketa planaren barruan garrantzi eta pisu handiena duen jardueretako bat da.

    Esperientzia horrek aukera emango dizu graduan zehar eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak aplikatzeko, errealitate profesionalera hurbiltzeko eta zure curriculuma aberasteko, laneratzeari begira. 

    240orduko esperientzia profesional

    12ECTS azken mailan

    Gaizka Agirregoikoaren lekukotasuna Psikologiako praktikei buruz

    Nire lehen aukera Elay talde industrialean izan nuen, bertan lan giroko esku hartzea sortu eta gauzatu nuen.

    Gaizka AgirregoikoaPsikologia

    Ezagutu zure lan irteerak

    Praktiken esparruak

    Giza baliabideak antolatzeko eta garatzeko arloak, langileak hautatzea eta
    lan-orientaziorako prozesuak, langileen prestakuntza eta abar hartzen ditu
    barnean.

    Praktiketako zentroak

    • Langileak hautatzeko eta langileak beren lanpostuetara egokitzeko doikuntza psikosozialeko erakunde, instituzio eta enpresak.
    • Egoera ahulean edo lan-egoera larrietan dauden hainbat kolektbo gizarteratzeko eta/edo gaitzeko lan egiten duten erakundeak.
    • Langileen garapen profesionala, ongizatea eta osasuna sustatzen duten erakundeak.

    Osasun mentaleko, garapeneko edo ikaskuntzarekin lotutako zailtasunak,
    desorekak edo nahasmenduak dituzten haur eta nerabeekin lan egitea.
    Garapen ebolutiboan, ongizate emozionalean eta ikaskuntzan eragina duten
    prozesuetan ebaluazio eta esku-hartze psikologikorako gaitasunak garatzea da
    eremu honen ardatza, hezkuntza-orientazioa, hezkuntza-premia bereziei arreta
    ematea, ikasteko zailtasunak, eta testuinguru klinikoetan eta arreta goiztiarreko
    testuinguruetan esku hartzea profil eta premia desberdinak dituzten haur eta
    gazteekin lan egitea.

    Praktiketako zentroak:

    • Haur eta gazteentzako arreta psikologikoko zentro eta kontsulta pribatuak
    • Arreta goiztiarreko zentroak
    • Institutu eta ikastetxe publiko eta pribatuak
    • Hezkuntza bereziko gelak

    Arazoak, desorekak edo nahasmendu mentalak dituzten helduekin lan egitea,
    zentzu zabalean ulertuta, eta ez hertsiki arlo psikopatologikoan.

    Praktiketako zentroak

    • Buru-nahaste larria duten pertsonen elkarteak
    • Arazo psikologikoak eta sozioemozionalak dituzten pertsonei arreta emateko zentroak
    • Kontsulta pribatuak
    • Buruko gaixotasunak dituzten pertsonen senideei arreta emateko zentroak
    • DeustoPysch
    • Osasunaren eta psikopatologiaren arloko ikerketa
    • Prebentzioa osasun mentalean, mendekotasunetan edo elikadura-jokabidearen nahasmenduak bezalako arloetan

    Funtzionamendu kognitiboa eta/edo portaera gaixotasunak, desgaitasunak,
    istripuak eta/edo adin handiak eraginda arazoak dituzten pertsonekin lan egitea,
    horien ebaluazioa, estimulazioa, esku-hartze psikologikoa, sozializazio
    jarduerak, senideei arreta ematea, sentsibilizazio jarduerak eta abar barne. 

    Praktiketako zentroak

    • Arazoak dituzten pertsonen elkarteak
    • Kalte zerebraleko unitateak
    • Kabinete psikopedagogikoak
    • Zentro espezializatuak
    • Egoitzak
    • Eguneko zentroak
    • Beste baliabide gerontologiko batzuk
    • Ikerketa

    Familia-arazoen ebaluazioa, diagnostikoa, prebentzioa eta esku-hartzea, bai
    eta bazterketa-arriskuan dagoen populazioarena ere.

    Praktiketako zentroak

    • Arrisku-egoeran dagoen populazioarekin lan egiten duten elkarteak 
    • Familia elkarguneak
    • Familia orientazioko zerbitzuak
    • Zentro psikosozialak eta gizarte-babeseko zerbitzu publikoak
    • Kirolaren psikologiarekin lotutako zentroak
    null

    Irteera profesionalak

    Zertan egin dezakezu lan?

    Aholkulari, orientatzaile, talde dinamizatzaile, bitartekari edo terapeuta modura, gizabanakoaren adin eta eremu guztietan.

    Jarduera arloak

    • Osasun zerbitzuak eta osasun zentroak: ospitale orokorrak eta psikiatrikoak, osasun mentaleko zentroak, errehabilitaziokoak, lehen mailako arretakoak, ingurune soziosanitarioak, unitate geriatrikoak, haurrenak, minarenak, zainketa aringarrienak, unitate neurologiko eta onkologikoak eta kabinete psikologikoak.
    • Hezkuntza erakunde formalak eta ez-formalak, haurren eta garapenaren psikologiarekin eta eskola psikologiarekin lotutakoak.
    • Ekimen pribatuko zerbitzu komunitarioak edo administrazio publikoei lotutakoak (Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Udala): Komunitate terapeutikoak, adingabeentzako edo adinekoentzako egoitza zentroak, harrera zentroak, gazteen zerbitzuak, tratu txarren biktimei arreta emateko zerbitzuak, desgaitasunak dituzten pertsonei arreta emateko zerbitzuak.
    • Enpresak eta aholkularitzak: lan osasuna, lan arriskuak, ergonomia, giza baliabideak, langileen hautaketa eta prestakuntza, kalitate sailak, ongizate psikologikoa eta lan harremanak.
    • Ikerketa eta irakaskuntza zentroak: laborategiak, unibertsitateak.
    • Kirol, kultura, turismo eta aisialdi erakundeak.
    • Psikologia juridikoa garatzen duten erakundeak: epaitegiak, auzitegiak, espetxe erakundeak, polizia eta indar armatuak, peritaje psikologikoko zentroak. 
    • Trafikoaren eta segurtasunaren psikologia garatzen duten erakundeak: Trafikoko Zuzendaritza Nagusia (DGT), azterketa zentroak, aseguru etxeak, gidariak prestatzeko zentroak. 
    • Komunikabideak: publizitatea eta marketina (telebista, irratia, prentsa…)