Psikologiako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduaz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Psikologia

      Graduari buruz

      Giza portaera eta portaera jorratuko dituzu. Ulertzen, aztertzen, azaltzen eta haietan esku hartzen ikasiko duzu pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta ongizatea sustatzeko.

      Beste pertsonengatiko sentiberatasun handia baduzu, entzuten badakizu eta komunikatzeko eta entzuteko gaitasuna garatzen jarraitu nahi baduzu, eta besteen beharrizanetan inplikatu nahi baduzu, Psikologia duzu zeuretzako moduko gradua.

      Ezagutu Psikologiaren funtsezko lau arlo

      Psikologiako ikasketak Unibertsitateko Osasun arloan daude kokatuta. 4 arlotan sakontzeko modua ematen dizute hautazko irakasgaien bidez.

      null

      Psikologia Klinikoa eta Osasunarena

      Esparru horretan prestatuko zara buruko nahasmenduetan, egokitzeko arazoetan edo osasun arazoekin lotuta dauden alderdi psikologikoetan (minbizia edo gaixotasun kronikoak) esku hartzeko eta nahasmendu horiek ulertzeko.

      null

      Gizartean esku hartzearen Psikologia

      Gizarte arazoekin lotuta dauden alderdi psikologikoetan edo egokitzapenekoetan zelan esku hartu ulertzera bideratuta dago. Tratu txar, indarkeria, baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden taldeetan esku hartzen da.

      null

      Lanaren eta erakundeen Psikologia

      Irakasgaiek motibazioarekin, lidergoarekin, komunikazioarekin, lan gatazkekin edo jazarpenarekin edo laneko osasunarekin lotutako gaietan orientatzeko eta esku hartzeko prestatzen zaituzte.

      null

      Hezkuntza Psikologia

      Arlo hau eskolako diagnostikoarekin, orientazio pertsonal eta bokazionalarekin, familia aholkularitzarekin, ebaluazioarekin edo hezkuntzako testuinguruetan pertsonen zailtasun psikologikoetan esku hartzearekin dago lotuta. 

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        Psikologia

      • Iraupena/kredituak

        4 urte - 240 ECTS

      • Titulu propioak:

        Diploma de especialización en Psicología de las Organizaciones

        Honors Program

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        180

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Psikologia eta Hezkuntza
      • Partekatu:

      Accede a toda la documentación importante de la Facultad

      Lourdes Cobián

      Asko gustatu zitzaizkidan eztabaidatzeko eta ikuspuntuak trukatzeko ariketa praktikoak zituzten irakasgaiak.

      Lourdes CobiánPsikologiako Graduduna

      Deustu

      6 ARRAZOI GU AUKERATZEKO

      01

      Osatu zure gradua

      Psikologiako Graduak aukera ematen dizu Erakundeen Psikologiako Espezializazio Diploma bateratuta ikasteko 2. mailatik aurrera. Titulu propio horrekin ikasiko duzu edozein lan arlotan gizakiak ahalik eta hoberen integratu daitezen esku hartzen.

       

      02

      DeustoPsych

      Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak baliabide berritzaile eta teknologikoki aurreratuak jartzen dizkizu eskura. Horien artean, DeustoPsych azpimarratu daiteke, Psikologia eta Osasuneko I + G + b-ko Unitatea, 700 m2 baino gehiago dituena.

      03

      Praktikak bermatuta

      Psikologiako Graduko ikasle guztiek egiten dituzte praktikak azken ikasturtean zehar (ikasturtean zehar edo udako hilabeteetan egiteko aukera). Lanbideko esperientziako 240 orduko plan bat da, Psikologiaren hainbat esparrutan eta erakunde publiko zein pribatuetan. 

      04

      Eta Graduaren ondoren, zer?

      Prestakuntza osatu eta lanbideko beste ate batzuk ireki ahal izango dituzu Deustuko Unibertsitatean dagoen graduondoko eskaintza zabalari esker. Gizartean esku hartzearen Psikologian, Neuropsikologian, Droga-mendekotasunetan etab. espezializatu zaitezke. 

      05

      Nazioarteko esperientzia

      Titulazioak lortu nahi duen nazioarteko izaera dela eta, Fakultateak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzu, nazioarteko mugikortasuneko esperientzia bat izateko aukera edukiko duzu ikasturte oso batean (3. mailan).

      06

      Tutoretza pertsonalizatua

      Laguntza pertsonalizatua izango duzu maila guztietan Tutoretza Planari esker. Maila bakoitzeko gairik beharrezkoenetan lagunduko dizute. Zeure tutorea izango duzu eta harengana joan ahal izango zara edozelako arazo edo kezkaren bat sortzen zaizunean (ikaskuntzaz, errendimendu akademikoaz, ekimen berriez, hobetzeko proposamenez, etab.). 

      Prestakuntza hirueleduna.ZEIN HIZKUNTZATAN IKASIKO DUT?

      GAZTELANIAKO TALDEA ETA EUSKARAKO TALDEA

      Gaztelaniako taldea edo euskarako taldea aukera dezakezu. Bi kasuetan, irakasgai batzuk ingelesez egin ahal izango dituzu (% 40raino). Euskara taldea aukeratuz gero, C1 hizkuntza maila aitortzeko behar diren kredituak egingo dituzu (irakasgaien % 85eraino) (BOPV - Decreto 47/2012).

      Aukeran gradu hirueleduna: euskara-ingelesa-gaztelania

      Gainera, gradu hirueleduna egiteko aukera izango duzu, euskara-ingelesa-gaztelania. Horretarako, gutxienez kredituen % 25 ingelesez egin beharko duzu, eta C1 maila duzula egiaztatu beharko duzu.

      INGELESEKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA GRADU AMAIERAN

      Psikologiako Graduko ikasleek, 2. mailan, Psikologiarako Ingeles Teknikoa irakasgaia izango dute. B2 maila ematen da eta ebaluatzen da. Irakasgaia gainditu ondoren, Graduko hizkuntza eskakizuna beteko da.

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      Betekizun egiaztatuak

      Berme sendoko titulazioa

      null

      ONARPEN PROZESUA

      Ikusi informazioa

      null

      Arau akademikoak

      Ikusi informazioa

      null

      KALITATEAREN KUDEAKETA SISTEMA (KKS)

      Informazio gehiago

      null

      EGIAZTAPENA, JARRAIPENA ETA AKREDITAZIOA

      Informazio gehiago

      null

      IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      null

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

      Bekak eta Laguntzak

      Baldintza ekonomikoak

      Jarri kontaktuan gurekin

      Psikologia

      Erlazionatutako titulazioak