Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
4. mailako hautazko irakasgaien 30 ECTSen barruan, aukeran dago 6 ECTS egitea kanpoko lan-praktiketan, ingurune profezionaletan.
Zure etorkizuneko lanbidearekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko aukera ematen dute, benetako egoeretan.
Praktikak egiten diren kanpoko erakundeko tutore batek eta unibertsitateko beste batek ikaslearen jarraipena egiten dute praktikek iraun bitartean, eta txostenen bidez ebaluatzen dute ikasleak gaitasun orokorrak eta berariazkoak lortu dituen.
Estatuko enpresa, erakunde eta entitate publiko eta pribatuetan eta, zenbaitetan, nazioartean.
Lehen lan-esperientzia hau erakusleiho ezin hobea da lan-gaitasunak erakutsi eta curriculum vitaea aberasteko.
Praktiken bidez, benetako lan-talde bati ematen dioten balio erantsiaz ohartzen dira gure ikasleak.
Nire esperientzia bikoitza izan zen: Kontsuletxe batean eta ikerkuntza-bulego batean praktikak egiteko zortea izan nuen.
01
Lan-praktikek ikasgelako ikasketa teorikoa eta praktikoa osatzen dute eta konpetentzia teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak garatzen laguntzen dute.
02
eta jardungo duzun lanari egokitutako metodologia ezagutzen laguntzen dizute, graduko 4 ikasturteetan ikasitakoa kontrastatuz eta aplikatuz.
03
gure ikasleen gaitasunak eta lanbide-prestakuntza enpresetan eta erakundeetan Gainera, erakundeko kideekin arituta, harreman pertsonalak aberasten dira.
04
Lehen esperientzia praktiko horren bitartez, ikasleen gaitasunak handitu eta errazago laneratuko dira.
Estatuen Kanpo Zerbitzua: misio diplomatiko eta kontsularrak, estatu, autonomia-erkidego eta tokiko administrazioetako kanpo-proiekzioko organoak...
Eskualdeetako gobernu arteko erakundeak (Europar Batasuna, Europako Kontseilua, NATO...) eta mundukoak (NBE, UNESCO, UNICEF...)
Analistak Estatuetako informazio- eta inteligentzia-zerbitzuetan
Zuzendaritza-kontseilariak enpresa, merkataritza-ganbera, gizarte-erakundeetako nazioarteko negozioetan.
Ikertzaile eta analistak nazioarteko harremanetan.
Teknikari edo zuzendariak Nazioarteko GKEetan, nazioarteko lankidetza-programetan…
Aholkulariak nazioarteko politika, ekonomia, turismo, ingurumenean…
Kudeatzaileak nazioarteko proiektu eta programetan…
Nazioarteko korrespontsalak
Nazioarteko informazioan espezializatutako kazetariak.
Komunikazio-arduradunak gobernuen arteko, gobernuz kanpoko eta nazioz gaindiko enpresetan
Unibertsitateko irakasleak
Ikerketa-institutuak, Think Tanks
Graduko lehenengo promozioa 2017ko ekainean graduatu zen.
Urteetako lanaren fruituaren hasierako harrotasun puntuari erantsi behar diogu egindako ahaleginaren saria eta erakutsitako talentua.
Gure ikasle ohiek arrakastaz ekin diete beren laneko ibilbideari hainbat esparru profesionaletan, baita graduondoko prestakuntzan ere, munduko unibertsitaterik ospetsuenetan.
INFOGRAFIA honetan ikusiko dituzu adibide batzuk.
Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.
Horren guztiaren osagarri, urtero antolatzen dugu Enpleguaren Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpenetara, mintegietara eta tailerretara joateko eta, baita hautaketa-prozesuetan parte hartzeko ere.