Medikuntzako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduaz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Medikuntza

    Graduaz

    Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako Gradua proiektu sendo eta fidagarritasun handikoa da, bai eta beharrezkoa eta berritzailea ere, pertsona ardatz duen medikuntzara bideratua.

    Ikasketa hauek bizi garen gizarteari zerbitzu emateko bokaziotik sortu dira, medikuntzan oso kualifikatuta dauden profesionalak prestatuz, dimentsio zientifikoa eta ikertzailea beren gaitasun profesionalarekin eta dimentsio gizatiarrena integratzeko gai direnak.

    Beharrezkoa da ikasturtean zehar ikasleek goizez eta arratsaldez ordutegi osoan jarduteko aukera izatea.

    null

    Pertsona ardatz duen medikuntza

    Pertsona ardatz duen medikuntzaren alde egiten dugu, horrek gaixoa tratatzea esan nahi du, ez gaixotasuna. Beharrezkoa da pazienteari entzutea eta bere kezkak adierazteko eta galderak egiteko aukera ematea. Medikuntzan, humanismoa ezinbestekoa da.

    Gehiago jakiteko

    null

    AOI metodologia

    AOI (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) metodologiarekin ikasiko duzu, McMaster University berritzaileak (Kanada) duela urte batzuk hasi zuen bezala, haiek beti daude Medikuntzako rankingetako lehen postuetan, munduko medikuntza arloko hezkuntza erabat berrituz.

    Gehiago jakiteko

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Medikuntza

    • Iraupena/kredituak

      6 urte - 360 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      80 plaza

    • Irakaskuntza mota

      Aurrez aurrekoa eta esklusiboa

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Osasun Zientziak
    • Partekatu:

    Testimonio de Elena Barrenetxea

    Gracias a la metodología ABP soy más autónoma, regulo mejor el tiempo y trabajo mejor en equipo.

    Grado en MedicinaElena Barrenetxea

    Zenbakiak berme

    3. euskal erakundea ekoizpen zientifikoan

    1.a irakaskuntzan, espainiar unibertsitateen artean

    15unibertsitate jesuita Medikuntza irakasten dutenak

    Global Teaching Excellence Award 2018an

    Munduko TOP 6an hezkuntzaren berrikuntzan

    DeustoBio

    nullIcono para el play del video

    DeustoBio

    DeustoBio instalazio berriak: Fisiologiako eta Biomekanikako laborategiak, simulazio praktikak egiteko Ospitale Birtuala, trebatze gela bi, lau kontsulta, solairuko gelabat, zainketa intentsiboetako unitatea (ZIU) ebakuntza gela eta defriefing gelak.

    Ikusi instalazioak

    Medikuntza

    6 arrazoi gu aukeratzeko

    01

    Esperientzia osasun arloan

    Deustuko Unibertsitateak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du Osasun Zientzietan, Psikologiako ikasketak ezarri zirenetik.

     

    34 ikertalde ditu, euretatik 19 Eusko Jaurlaritzak bikaintzat aitortuak.

    02

    Ikasi gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz

    Irakasgaiak gaztelaniaz eta ingelesez emango dira, eta euskaraz aukeran.


    Euskaraz ikasteko hautua egiten baduzu, C1 hizkuntza eskakizuna aitortzeko adina kreditu izango dituzu.

    03

    Praktikak lehengo mailatik

    1. eta 2. mailetan, laborategiko praktika aurreklinikoak egingo dira pazienteekin eta simulazio ariketak egingo dira Ospitale Birtualean.

     

    3. mailatik 6. mailara praktika klinikoak egingo dituzu pazienteekin, ingurune errealetan.

    04

    Tutoreak lagunduko dizu prestakuntza prozesuan.

    Tutore bat izango duzu alderdi akademiko, pertsonal eta profesionalei buruzko aholkularitza emango dizuna. 
     

    Eskura izango duzu Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua. Errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dieten erabakiak hartzen lagunduko dizugu.

    05

    Bizi eta prestatu zaitez atzerriko herrialde batean

    4. mailan nazioarteko mugikortasuneko esperientzia bat izateko aukera izango duzu seihileko batean zehar.

    Medikuntzako etorkizuneko gradudunaren eginkizunetarako funtsezkoak diren gaitasunak garatu ahal izango dituzu.

    06

    Ikasketa plan integratzailea

    Ikasketa plana lehenengo egunetik zeure burua garatzen ari den sendagile gisa baliagarri sentitu dezazun diseinatu da. Ezagutzak jasotzeaz gain, komunikazioko eta taldean lan egiteko trebetasunak ere garatuko dituzu. Eduki teorikorik gehienak talde txikietan ikasiko dituzu irakasle bideratzaile batekin.

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    null

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

    Bekak eta Laguntzak

    Baldintza ekonomikoak

    Jarri gurekin harremanetan

    null

    Jarri gurekin harremanetan

    Bilboko campusa

    Deustuko Unibertsitatea

    Unibertsitate etorbidea, 24 48007 Bilbao
    Tel.: 944 139 203
    medicina@deusto.es

    Medikuntza

    Erlazionatutako titulazioak