Lehen Hezkuntzako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradua

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    GRADUAZ

    ZER IKASIKO DUT?

    Gradu honek 6 eta 12 urte bitarteko haurren maisu/maistra izateko prestatuko zaitu. Horretarako, ikasiko duzu pertsonak nolakoak garen, bizi garen gizartea nolakoa den, ezagutza nola antolatzen den eta neskato eta mutilei beren hazkunde pertsonalean eta sozialean nola lagundu.

    null

    BOKAZIORIK BADUZU...

    Haurren hezkuntza eta haien ikaskuntza prozesuan lagundu nahi badiezu; eskola gizarte aldaketaren eragile gisa sinesten baduzu eta ideia horretatik lan egitea gustatzen bazaizu, gradu hori zuretzat da.

    null

    ONDO IKASIKO DUZU...

    Nola garatzen den ikaskuntza eta nola lan egin pertsonen zaintzan.Gainera, taldeak kudeatzen eta ikasleei orientazio pertsonala eta akademikoa ematen ikasiko duzu.

    null

    BI AIPAMEN CAMPUS BAKOITZEAN 

    3. eta 4. mailetan, arlo hauetako batean sakontzeko aukera izango duzu:

    • Bilboko campusean: Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo Pedagogia Terapeutikoa.
    • Donostiako campusa Entzumena eta Hizkuntza / Gorputz Hezkuntza
    null

    HIZKUNTZAK

    Batez ere euskaraz ikasiko duzu eta ikasgaiak ingelesez egiteko aukera izango duzu. Gradua amaitutakoan, Eusko Jaurlaritzak euskararen C1* hizkuntza eskakizuna aitortuko dizu, zure ikasketen % 60 baino gehiago euskaraz egiten baituzu. Atzerriko Hizkuntzan ingeles aipameneko ingelesez ematen dira.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Lehen Hezkuntza

    • Iraupena/kredituak

      4 urte - 240 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      60

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Hezkuntza eta Kirola
    • Partekatu:

    Deustuko Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako lekukotza

    Lehenengo pertsonan

    Graduak aukera asko eskaintzen ditu, pertsonekin harremana izatea eta hezkuntza arloko berrikuntza gustuko dituen jende motibatzailearentzat.

    Itsaso de GregorioLehen Hezkuntza
    Deustuko Unibertsitateko Lehen Hezkuntzako lekukotza

    Lehenengo pertsonan

    Txingudi Ikastolan egin nituen praktikak eta Erasmus, Norvegian, metodologia liluragarria duen herrialdean eta horrek guztiak lagundu egin dit pr...

    Martín de SandeLehen Hezkuntza
    testimonio educación primaria Universidad de Deusto

    Lehenengo pertsonan

    Siempre he pensado que la educación tiene el poder de cambiar las cosas, así que este grado estaba hecho a mi medida.

    Leire PinedoEducación Primaria

    Deustuko Unibertsitatea

    6 arrazoi gu aukeratzeko

    01

    IKUSPEGI ZABALA

    Tutorea izan ahal izango zara eta irakasgai orokorrak eman ahal izango dituzu; baina, horrez gain espezializazio batekin aterako zara gradutik, lau arlo hauetako batean: Pedagogia Terapeutikoa (Bilbao), Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (Bilbao), Gorputz Hezkuntza (Donostia) edo Entzumen eta Hizkuntza (Donostia).

    02

    IBILBIDE BIKAINA

    Euskadin hezkuntzako eta hezkuntzaren berrikuntzako ikasketetan aitzindari eta lider den erakunde baten irakaskuntza eta ikerketako esperientzia izango duzu, irakasleen etengabeko prestakuntzan eta ikastetxeen kudeaketan tradizio handia duen batena.

    03

    PRAKTIKA PLAN ZABALA

    2. eta 4. mailan egingo dituzu kanpoko praktikak. Beraz, graduatzen zarenean, ondo ezagutuko duzu ikastetxeetako lanbideko errealitatea. Tutoretzapean eta pertsonalizatuta egiten den programa bat da, ikastetxeko egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.

    04

    JARRAITU PRESTATZEN

    Gradua amaitutakoan, aukera izango duzu espezializatzen jarraitzeko, Deustuko Unibertsitatean eskaintzen diren gainerako hiru aipamenetako edozeinetan. Lanbideko ikuspegia hobetzeko aukera ezin hobea da. Era berean, espezializazioko beste ikasketa batzuetara (master ofizialak, doktoregoa) jotzeko ateak zabalduko dizkizu.

    05

    Hurbiltasuna eta laguntza

    Ikasteko giro atsegina eta hurbila edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik laugarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sor dakizukeen edozein gaitan gidatzeko

    06

    BERRIKUNTZA JARRAIBIDE

    Konturatzen gara hezkuntza munduak eta berrikuntzak uztartuta joan behar dutela. Horregatik, Lehen Hezkuntzako Graduak metodologia praktikoa erabiltzen du, sormena eta gaitasuna ardatz hartuta. Gainera, eskura izango dituzu baliabide berritzaileak eta teknologikoki aurreratuak, ikasteko prozesuan lagungarri izango dituzunak.

    null

    ONARPEN PROZESUA

    Ikusi informazioa

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    null

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

    Bekak eta Laguntzak

    Baldintza ekonomikoak

    Kontaktua

    Lehen Hezkuntza

    Erlazionatutako titulazioak