Lehen Hezkuntzako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      PRAKTIKAK IKASTETXEETANGRADUATU ZAITEZ ESPERIENTZIA PROFESIONALA DUZULA

      2. Ikasturtetik aurrera

      Lehen Hezkuntzako graduan, praktika profesionala nahitaezkoa da eta ikasketa planaren funtsezko atala da. 2. eta 4. mailetan egiten da, eta prestakuntzan pisu eta garrantzi handiena duen jardueretako bat da, 42 ECTS.

      2. Mailan praktikak egingo dituzu orotariko irakasle / tutore modura.

      Laugarren mailan, dedikazio hori zure aipamenarekin lotura handiagoa duten praktika batzuekin konbinatuko duzu.

      Plan pertsonalizatua

      Prestakuntza-plan zorrotz eta sistematikoa da, eta ikasle bakoitzak bi tutore pertsonal ditu bere ikaskuntzan gidari: praktika zentrokoa eta unibertsitatekoa.

      Ezagutu ezazu irakaskuntzaren errealitatea

      Fakultateak hitzarmen ugariditu sinatuta ikastetxeekin, ikastetxe publikoekin, pribatuekin eta itunpekoekin, eta zure profilaren eta interesen arabera egin ahal izango dituzu praktikak.I

      Praktika zentroak Bilboko campusean

      Praktika zentroak Donostiako campusean

      Lan irteerak

      GRADUATU ONDOREN LAN EGINGO DUZU...

      null

      Lan irteerak

      GRADUATU ONDOREN LAN EGINGO DUZU...

      Maisu/maistra modura, EAEko eta EAEtik kanpoko ikastetxe publiko, pribatu eta itunduetan.

      Ikasleak tutorizatu eta irakasgai orokorrak eman ahal izango dituzu, hala nola Hizkuntza, Matematika, Natur Zientziak eta abar, edozein dela ere aukeratzen duzun aipamena.

      Baina gainera...

      AUKERATZEN DUZUN AIPAMENAREN ARABERA:

      Pedagogia Terapeutikoa

      Pedagogia Terapeutikoko Aipamena egiten baduzu, "PT" izan zaitezke, eta siglak "pedagogia terapeutikoko irakaslea” esan nahi du. Laguntza irakaslea da, ikastetxe gehienetan dago, eta hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin lan egiten du.

      Atzerriko hizkuntza aipamenean ingelesa aukeratzen baduzu, ingeleseko irakaslea izan zaitezke. Horrela, zure ikasleen komunikazio gaitasunak hizkuntza horretan garatuko dituzu, etorkizunean mundu globalean moldatzeko aukera izan dezaten.

      Gorputz Hezkuntza aipamena eginez gero, Gorputz Hezkuntza irakasgaiko irakaslea izan zaitezke, bai eta ikastetxeetan, kiroldegietan edo gimnasioetan haurren kirol monitore modura lan egin ere bai.

      Entzumena eta Hizkuntza aipamena eginez gero, hizkuntzaren eta komunikazioaren arazo espezifikoen prebentzioa sustatu eta garatzea izango da zure lana. Era berean, zailtasun zehatz horiek dituzten ikasleei lagunduko diezu, haien komunikazio hizkuntza gaitasunak indartuz.

      null