Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Osatu zure gradua hauekin
Ingurune sozioekonomiko globala gero eta konplexuagoa da, eta ondorioak ditu enpresen erabakietan. Kudeatzen ikasi nahi zenuke?
Hizkuntzekiko interesa eta nazioko eta nazioarteko enpresen kudeaketarako prestakuntza sendoa uztartu nahi badituzu, hauxe da zure gradua!
Profil balioaniztuna duten profesionalak prestatzen ditugu, eta alderdi hori oso ondo balioesten dute enpresek, bizi garen ingurune aldakorra dela eta.
Zifrek bermatzen gaituzte; Lanbideren azterlanaren arabera (2023), gure ikasle graduatuen laneratzea % 92koa da.
Ingelesa eta atzerriko bigarren hizkuntza bat ikasiko dituzu.
Ezagutza maila desberdinetara egokitutako talde txikietan lan egiten dugu.
Ikasle bakoitzak bere ibilbidea eta etorkizuneko proiektua diseinatzen ditu. Graduko prestakuntza akademikoak ate asko irekitzen dizkizu, zure curriculuma graduondoko batekin zabaltzen jarraitu nahi baduzu.
Bilboko Campusa
Languages, Management and International Trade
4 urte - 240 ECTS
Espainiera - Euskara - Ingelesa
65 plaza
Presentziala
Sarrera prozesua zabalik
Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, otsailaren 14an, 10:00etatik 14:00etara.
Graduaren osagarri horrek sendotu egiten du zure profil akademikoa lehiakorragoa izan dadin. Negoziaziorako eta kulturen arteko komunikaziorako trebetasunak garatuko dituzu, funtsezkoak baitira era...
01
Ekonomia eta kultura desberdinen arteko bitartekaritza- eta komunikazio-lanak egiteko prestatzen zaitu, horiek funtsezkoak baitira gaur egungo merkatu globalizatuetan.
02
Erakundeetako eremu eta departamentuetan sakontzeko teknika guztiak eskuratuko dituzu.
03
Nazioarteko ekintzak planifikatu, garatu eta koordinatuko dituzu, enpresak edo erakundeak definitutako nazioartekotze-estrategiaren arabera.
04
Irakasgaien % 75 ingelesez ikasten da. Gainera, atzerriko 2. hizkuntza bat ikasiko duzu (frantsesa, alemana edo txinera). Atzerriko egonaldiak osatzen du nazioarteko profila.
05
Zerbitzuetako eta inportazio-esportazioko enpresak, bulegoak, aholkularitzak eta abar ditugu, nazioarteko jarduera dutenak, praktiketako destinoa aukera dezazun.
06
Programaren prestakuntzak aukera zabala eskaintzen dizu: Marketina, Giza Baliabideak, Nazioarteko Merkataritza, Business communication eta Supply Chain Management, besteak beste.
Gradua ikasteak enpresa-kudeaketan eta nazioarteko merkataritzan espezializatzeko oinarriak eman zizkidan.
Multinazional batean praktikak eginez amaitu dut Gradua, eta orain nazioarteko merkataritzako master bat ikasten ari naiz.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egiten badituzu, gure bekak jaso ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak