Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Osatu zure gradua hauekin
Komunikazioa lanbide gisa interesatzen bazaizu, komunikabideetan lan egin nahi baduzu eta enpresetan eta erakundeetan komunikazioa eta irudia kudeatu nahi badituzu,… hau da zure gradua. Diziplinen arteko prestakuntza jaso eta merkatuaren beharretara egokitzeko gaitasuna izango duzu.
Istorioak kontatzea gustatzen bazaizu soinuarekin eta irudi mugikorrekin, Komunikazioko Graduari gehitu Ikus-entzunezko Komunikazioaren eta Multimediaren Teknologietan sakontzea.
Graduatzean hauek denak egin ahal izango dituzu:
testuak, produktuak edo mezuak eta edukiak hainbat euskarritan, gizarte errealitatea interpretatzeaz gain.
barne eta kanpo komunikazioa, enpresaren zuzendaritza eta antolakuntzatik hasi eta publizitatera eta harreman publikoetara.
zentzu etikoa, gizalegea, prestakuntza humanistiko batekin.
ganoraz, hainbat testuinguru eta hizkuntzatan.
Donostiako Campusa
Komunikazioa
4 urte - 240 ECTS
Tecnologías para la Comunicación Audiovisual y Multimedia
Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez
75
Presentziala
Ezohiko fasea: maiatzak 2 > ekainak 2
Gradu Amaierako Lana 6 ECTS
Ohiko epearen ondoren 2022-23 ikasturterako plaza libreak dituzten ikasketek berriro irekiko dute sarrera-eskaera epea, ezohiko fasean, maiatzaren 2tik ekainaren 2ra.
Ezohiko epeari buruzko informazioa nahi baduzu, bisitatu graduko onarpenaren atala.
Gertakariak kontatzen eta azaltzen zalea zara, hitza, soinua eta irudien indarra mugimenduan edo mugimendurik gabe lagun dituzula?
Enpresekiko eta erakundeekiko kanpo-praktiketarako hitzarmen berriak kudeatzen dira urtetik urtera.
Irakasleek kanpoko ebaluazio positiboa jaso dute programari eta ikasgidari dagokionean.
Baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek aukera izango dute seihileko batean beste unibertsitate batean ikasteko.
1999az geroztik, komunikazioko profesionalak prestatzen eta profil profesional berrietara egokitzen.
Komunikazioaren eremu guztietan prestakuntza, lehenengo ikasturteetan. Graduaren azken urtean bi ibilbidetan sakondu ahal izango duzu: Komunikabideak edo Enpresen eta Erakundeen Komunikazioa.
Irrati-estudioak eta telebista-platoa (edizio- eta grabazio-gela) izango dituzu eskura, behar bezala hornituak.
- Telebista-platoak bi kamera profesional, errealizazio-mahaia eta argiztapen-sistema ditu, sabaian erraildun fokuekin. Gainera, streaming bidez emititzeko aukera ematen du, zerbitzari ahaltsu bati esker.
- Irrati-estudioak bi eremutan banatuta daude: eremu teknikoa eta mintzategia. Estudioak campuseko zerbitzarira konektatuta daude; hala, bertan egindako produkzio guztia erabil daiteke Unibertsitateko instalazioen barruko edozein tokitatik.
Ikasleek, irakasleen laguntzaz, podcastak sortu eta editatzen dituen eta online entzun daitekeen Deusto Irratia sortu dute. Gainera, Deustuko Unibertsitatea Unibertsitate Irratien Elkarteko (ARU) kide da, Estatu osoko dozenaka irratirekin batera.
Ezinbestekoa da ikus-entzunezko mezuak eta multimedia-mezuak erabiltzea audientziengana heltzeko, eta enpresek eta komunikabideek badakite hori. Multimedia digitaleko, ikus-entzunezko, bideojokoetako eta multimedia interaktiboko tresnak modu eraginkor eta sortzailean erabiltzen ikasiko duzu, profil profesional lehiakorragoa emango dizutenak.
Nahitaezko lan-praktikak egingo dituzu 4. mailan, erakundeko profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.
Ikasle guztientzako nazioarteko egonaldiak Amerikan, Asian eta Europan.
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak