Komunikazioa eta ikus-entzunezko teknologiaKomunikazioko Gradua + Ikus-entzunezko eta Multimedia Komunikaziorako Teknologiak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan-irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    LEHENENGO LAN ESPERIENTZIA

    PRAKTIKA PROFESIONALAK

    Praktikak egiteko zentroko profesionalek eta Deustuko Unibertsitateko tutore batek modu pertsonalizatuan lagunduko dizute, Graduan zehar eskuratutako gaitasunak eta ezagutzak aplikatzea ahalbidetuko duen esperientzia praktikoa lortzeko.

    null

    Praktikak bermatuta 4. mailan

    Aukera izango duzu komunikazio planak egiteko, sare sozialak kudeatzeko, webguneak diseinatzeko, aldizkariak diseinatu eta maketatzeko, oharrak idazteko, prentsaurrekoen deialdiak planifikatzeko, albisteak, erreportajeak eta bideoak idatzi eta emateko, eta ikus-entzunezko materialaren edizioa eta ekoizpena prestatzeko.

    null

    + 200 hitzarmen praktiketarako

    Urtez urte, hitzarmen berriak sinatzen ditugu, nahitaez egin beharreko praktikak egiteko komunikazio zerbitzuetako enpresetan, publizitate eta diseinu agentzietan, komunikabideetan, bai eta antolakuntzako komunikazioaren hainbat alderdi lantzen dituzten sailak dituzten beste erakunde batzuekin ere.

    Kontsultatu praktikak egiteko hitzarmenen prozedurak

    Komunikazioa

    LANBIDE-ESPARRUAK

    1

    Erakundeetako komunikazio-arduraduna

    Enpresa edo erakunde bateko profesionala, barne- eta kanpo-komunikazioko planak eta kanpainak planifikatu, antolatu, gauzatu eta kontrolatzen dituena.

    2

    KOMUNIKAZIO KORPORATIBOAREN KUDEATZAILEA

    Irudi eta komunikazio korporatiboaren kudeaketa estrategikoaren arduraduna (identitate bisuala, kultura korporatiboa, ospe korporatiboa).

    3

    KOMUNIKAZIO-AHOLKULARIA

    Komunikazio-prozesuetako aholkularia (publizitatea, harreman publikoak, marka-irudia, nortasun korporatiboa...), erakunde publiko eta pribatuetan besteen kontura. Komunikabide, enpresa eta erakundeei komunikazio-zerbitzuak eskaintzen dizkien profesional independentea

    4

    GIDOILARIA

    Komunikazio-edukien sortzailea, batez ere ikus-entzunezkoak, hainbat formatutan (fikzioa, dokumentala, entretenimendua, etab.) eta hainbat euskarritan (zinema, bideoa, telebista, irratia, multimedia).

    5

    KAZETARITZA-INFORMAZIOKO ERREDAKTOREA

    Kazetaritzako profesionala, edozein euskarri mediatikotan (prentsa, irratia, telebista, Internet), kazetaritzako edukiak sortzen dituena. Erredaktore, erreportari, aurkezle eta zuzendari izan daiteke.

    6

    PRENTSA-ARDURADUNA

    Erakunde publiko edo pribatu bateko prentsa-bulego bateko profesionala, bertako informazio- edo komunikazio-lanak koordinatu eta/edo gauzatzen dituena.

    7

    PUBLIZITATEAREN ETA HARREMAN PUBLIKOEN ARDURADUNA

    Publizitate eta/edo harreman publikoetako agentzia bateko kontuen arduraduna. Publizitate- eta/edo harreman publikoetarako agentzia batean jardutea, sorkuntza-planak eta/edo baliabide-planak eginez.

    Iván GonzálezIcono para el play del video

    Lekukotasuna

    Las prácticas me ayudaron mucho en la inserción laboral, tras lo que he realizado también emprendimientos

    Iván González

    ZERRENDA EZ DA OSOA

    PRAKTIKETAKO ZENTROAK

    Lana bilatzen laguntzen dizugu

    Unibertsitatetik...

    Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.

    Osagarri moduan, urtero antolatzen dugu Enplegu Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpen, mintegi eta tailerretara joateko eta baita hautatze-prozesuetan parte hartzeko ere.

    Argibide gehiago

    null

    Komunikazioko Gradua

    Lanbide-esparruak

    Ivan González

    Kursaal Donostian egin nituen praktiketan konturatu nintzen ikasgelan ezagutzetan oinarri sendoa lortu izana zein garrantzitsua den.

    Ivan González

    Graduduna

    Praktiketako esperientzia
    Daniel Marquínez

    El País egunkarian egin nituen praktiketan konturatu nintzen zein garrantzitsua den testuinguru errealean mugitzen jakitea.

    Daniel Marquínez

    Graduduna

    Praktiketako esperientzia
    Begoña Marañón

    Ikasteko gogoz datoz eta azkar ikasten dute, ideiak emanez, eta oso ondo integratzen dira irratiaren erredakzioan.

    Begoña Marañón

    Euskadiko SER katearen zuzendaria

    Praktiketako ikasleen esperientzia
    Germán Lasa

    Jarrera proaktiboa eta hobetzeko grina espero ditugu graduatu batengandik. Graduatuek ekimena, adiskidetasuna, errespetua eta enpresaren politikarekiko leialtasuna erakutsi dute.

    Germán Lasa

    TECNALIA Ventures-eko komunikazio-marketineko arduraduna

    Nerea Ramos

    Bi esperientzia horiek laguntza handia eman zidaten, lehen aldiz ikusi bainuen neure burua lan-munduan. Horrela ikusten duzu Komunikazioaren profesional bat zarela.

    Nerea Ramos

    Praktikak Diario Vascon eta Teledonostin

    BERRIA bisitatzea

    Zuzeneko harremana profesionalekin

    Rosa María Calaf (RTVE) eta Xabier Madariagarekin (EiTB) solasaldia