Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Osatu zure gradua hauekin
Graduan zehar, komunikazioko hainbat profesional eta adituk beren esperientziaren berri ematen dute ikasgelan. Benetako mundua unibertsitatera hurbildu nahian aurkezten dira kasu praktikoak, eta erakunde eta komunikabideetako azken joerak. Xabier Madariaga (EiTB), Germán Lasa (Tecnalia), Josep Martí (Cadena Ser), Rosa María Calaf (RTVE), Guillermo Viglione (Dimensión agentzia) … dira bisitan izan ditugun profesionaletako batzuk.
Batez ere Graduaren azken bi urteetan, ikasleek komunikazio-proiektuak egin ditzakete ingurune errealetan. Entitateek proposamenak aurkeztu, eta ikasle-taldeek aztertu eta garatu egin behar dituzte ikasturtean zehar. Besteak beste, azpimarratzekoak dira Akorde-NG Sariak, Noticias de Gipuzkoa egunkariarekin lankidetzan, 3.º mailako Publizitatea irakasgaiaren barruan.
Ikasleek gehien baloratutako jardueretako bat bisitaldiak dira, komunikabideetara (Diario Vasco, Berria, EiTB) eta beste erakunde batzuetara (Tabakalera, Mintzola, Etxepare Institutua). Arduradunek ikasleak bertan daudela aprobetxatzen dute beren lanen berri zehatza emateko. Gainera, ikasleak hainbat aldiz joaten dira zuzeneko prentsaurrekoetara.
Ikasleek urtero betetzen dituzten gogobetetze-inkestetan ondo baloratzen da ikasleen eta irakasleen arteko harremana. Deustuko titulazio guztietan bezala nabarmentzen da arreta pertsonalizatua eta tratu hurbila irakasgaien jarraipenean eta tutoretza programatuetan.
Telebistako platoak hiru kamera profesional, errealizazio-mahaia eta argiztapen-sistema ditu, sabaian erraildun fokuekin. Gainera, streaming bidez emititzeko aukera ematen du, zerbitzari ahaltsu bati esker. Bi irrati-estudioak bi eremutan banatuta daude: teknikoa eta mintzategia. Estudioak campuseko zerbitzarira konektatuta daude; hala, bertan egindako produkzio guztia erabil daiteke Unibertsitateko instalazioen barruko edozein tokitatik.
Graduan zehar, ikasleek podcast-edukiak sortu eta editatzeaz gain erredakzio digitala egiten dute, Deusto Irratian eta DeustoKom blogean parte hartuz. Deustuko Unibertsitatea Unibertsitate Irratien Elkarteko (ARU) kide da, Estatu osoko dozenaka irratirekin batera.
Unibertsitateko baliabide bat da eta, zure errendimendu akademikoari dagokionez emaitzarik onenak lortzen lagunduko dizu. Horrez gain, bai maila pertsonalean eta etorkizunean baita maila profesionalean ere garatzen lagunduko dizu.
Ezgaitasunen bat, gaixotasun kronikoren bat, arazo psikiko eta/edo psikologikoren bat edo aldi baterako ezintasunen bat baduzu, curriculum-egokitzapenak eta tresna osagarriak (makuluak, atrilak, audifonoak, etab.) eskaintzen dizkizugu.
Irakasgaietan sor daitezkeen ulermen-zailtasunetan laguntza ematera, eta egin beharreko jardueretan eta lanetan orientazioa ematera eta jarraipena egitera bideratuta daude.
Unibertsitatera egokitzen laguntzeko diseinatuta dago. Tutorearengana jo dezakezu edozein arazo edo kezka duzula ere (ikasketak, errendimenduan eragiten dizuten kontu pertsonalak, ekimen berriak, hobekuntza-proposamenak, etab.).
MARINA abad galzacorta
NEREA abos mendizabal
JOSE ANGEL achon insausti
LUZIA alberro goikoetxea
ARITZ arano irizar
LEIRE arrieta alberdi
BEGOÑA atin arratibel
MIKEL atxa elordui
GAIZKA azcona cueva
Enara artetxe gonzález
XABIER barandiaran irastorza
JAVIER bienzobas aramburu
MARIA BEGOÑA blanco paniagua
DAVID buján carballal
Miren berasategi zeberio
M.JESUS corcostegui aranguren
ROSA diez urrestarazu
Ana dominguez fanlo
Rocío de las muñecas san segundo
ANIA elorza saez
ROGELIO fernandez ortea
AITOR garmendia lazcano
NEREA goikoetxea gazpio
BASAGAITZ guereño omil
Mª CINTA guinot viciano
Beñat galdós aizpurua
Miren gutiérrez almazor
ASUNCION ibañez romero
IDOIA irigaray apalategui
JOSE RAMON irigoyen diez
CRISTINA iturrioz landart
Nuria jiménez trinidad
EIDER landaberea abad
MAITE lanzagorta sordovilla
MARIA larraza malcorra
CONCEPCION lasagabaster olazabal
ASIER leoz aizpuru
Jorge R. lópez benito
MIKEL madina ugartemendia
MARIA BEGOÑA miguel perez
ALAZNE mujika alberdi
ION muñoa errasti
ITZIAR muñoz aldama
José Antonio marin paredes
ITZIAR navarro picabea
JON ona saenz
MADDI orcajo gonzalez
Hodei oliver mendiolagoitia
JUAN IGNACIO pagola carte
ELIXABETE perez gaztelu
MILA perez gonzalez
OLATZ pison arizcuren
Diego pérez urruchi
ANA ISABEL recalde delgado
IKER rioja andueza
MARIA PILAR rodriguez perez
JON sagastagoitia orbea
BEGOÑA sanz garrido
ESTHER zulaika ijurko