Komunikazioko Gradua+ Ikus-entzunezko sorkuntza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruzkoak

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Mezuak sortzeko eta zabaltzeko artea

    Graduari buruz

    Jakin-min handikoa bazara, gaurkotasuna gustuko baduzu eta diziplina ezberdinetatik ikastea nahi baduzu, hauxe da zure gradua. Mundu digitaleko azken joerak ezagutuko dituzu, tresna berritzaileen inguruko trebetasunak eskuratuko dituzu eta zure sormena ahalik eta gehien aprobetxatuko duzu.

    Balio anitzeko profil profesionala lortuko duzu, laneratzeko hainbat aukera emango dizkizuna: hedabide batean lan egiteko edo enpresa eta erakundeen komunikazioaren kudeaketan. Gradu horri esker, gizarte aldaketaren parte izango zara 360º-ko komunikazioaren bidez.

    Helburua da graduatzean honako hauek egiteko gai izatea:

    null

    Elaboratu...

    testuak, produktuak edo mezuak eta edukiak euskarri desberdinetan, errealitate soziala interpretatzeaz gain.

     

    null

    Kudeatu...

    barneko eta kanpoko komunikazioa, enpresaren zuzendaritzatik eta antolaketatik hasi eta publizitate eta harreman publikoetaraino.

    null

    Jardun...

    zentzu etikoz eta konpromiso zibikoz, prestakuntza humanistikoaren arabera.

    null

    Komunikatu...

    Eraginkortazunez testuinguru eta hizkuntza desberdinetan.

    • Tokia:

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Komunikazioa

    • Titulu propioak:

      Ikus-entzunezko sorkuntza

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      75

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Fakultatea:

      Gizarte eta Giza Zientziak
    • Partekatu:

    Ate irekietako larunbatak

    Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, otsailaren 14an, 10:00etatik 14:00etara.

    Gradua sakonean

    nullIcono para el play del video

    Gradua sakonean

     

    Juan Pagola doktoreak, Komunikazio Graduko koordinatzaileak, graduaren berri ematen digu, ikasketa-plana, lanbide-aukerak, mugikortasuna, praktikak edo ikaslearen profila zein den azalduz.

     

    Ezagutu gure titulu propioak

    Osatu zure Gradua

    Ikus-entzunezko sorkuntza

    Titulu propioa euskaraz: tresna profesionalekin proiektuak diseinatzen, ekoizten eta editatzen ikas ezazu.

    informazio gehiago

    KOMUNIKAZIOA

    Gure unibertsitatea bermatzen duten zifrak

    + 150Praktika-hitzarmenak

    Enpresekiko eta erakundeekiko kanpo-praktiketarako hitzarmen berriak kudeatzen dira urtetik urtera.

    95%Ebaluazio positiboa duten irakasleak

    Irakasleek kanpoko ebaluazio positiboa jaso dute programari eta ikasgidari dagokionean.

    100%Nazioarteko programa

    Baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek aukera izango dute seihileko batean beste unibertsitate batean ikasteko.

    + 25urteko esperientzia

    1999az geroztik, komunikazioko profesionalak prestatzen eta profil profesional berrietara egokitzen.

    Lehenbiziko pertsonan

    null

    Lehenbiziko pertsonan

    "Hain azkar bizi garenez, ia ez dugu hausnartzeko astirik; horregatik, gaur egungo munduaz eta komunikabideen eginkizunaz gogoeta eginarazten duten irakasgaiak asko baloratzen ditut."

    Ane Sagarzazu

    Komunikazioan graduatua

     

    Komunikazioa

    Zer eskaintzen dizu Deustuk?

    Komunikazioaren eremu guztietan prestakuntza, lehenengo ikasturteetan. Graduaren azken urtean bi ibilbidetan sakondu ahal izango duzu: Komunikabideak edo Enpresen eta Erakundeen Komunikazioa.

    Irrati-estudioak eta telebista-platoa (edizio- eta grabazio-gela) izango dituzu eskura, behar bezala hornituak.

    - Telebista-platoak bi kamera profesional, errealizazio-mahaia eta argiztapen-sistema ditu, sabaian erraildun fokuekin. Gainera, streaming bidez emititzeko aukera ematen du, zerbitzari ahaltsu bati esker.
    - Irrati-estudioak bi eremutan banatuta daude: eremu teknikoa eta mintzategia. Estudioak campuseko zerbitzarira konektatuta daude; hala, bertan egindako produkzio guztia erabil daiteke Unibertsitateko instalazioen barruko edozein tokitatik.

    Ikasleek, irakasleen laguntzaz, podcastak sortu eta editatzen dituen eta online entzun daitekeen Deusto Irratia sortu dute. Gainera, Deustuko Unibertsitatea Unibertsitate Irratien Elkarteko (ARU) kide da, Estatu osoko dozenaka irratirekin batera.

    Gainera, deustokom.news komunikazioko ikasleen aldizkari digitala ere baduzu. Aldizkari horretan parte hartu ahal izango duzu albisteak, elkarrizketak eta erreportajeak argitaratzen.

    Ikus-entzunezko sorkuntzako titulu propioan prestakuntza praktikoa jasoko duzu teknologiarekin eta software profesionalarekin, eta, horri esker, ikus-entzunezko piezak planifikatu, grabatu eta editatu ahal izango dituzu hainbat formatu eta plataformatan. Gainera, pentsamendu sortzailea eta estrategikoa garatuko duzu, askotariko testuinguru mediatiko eta erakundeetan ikusizko mezu eraginkorrak diseinatzeko, unibertsitateko esperientzia eta ikus-entzunezkoen sektoreko espezialisten parte-hartzea uztartzen dituen irakasle-talde baten eskutik.  

    Nahitaezko lan-praktikak egingo dituzu 4. mailan, erakundeko profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.

    Ikasle guztientzako nazioarteko egonaldiak Amerikan, Asian eta Europan.

    null

    Komunikazioko Gradua

    Testigantzak

    Marta Gómez

    Komunikaziorako tresnak hainbat euskarritan erabiltzen ikasteaz gain, komunikazioak gizartean duen eginkizunetan sakontzen dugu.

    Marta Gómez

    Graduduna

    Irene Galarraga

    Cocktail ezin hobea da jakin-min handiko pertsona sortzaile eta arduratsuentzat, beren buruak irekitzeko prest daudenentzat.

    Irene Galarraga

    Graduduna

    Komunikazioa + TCAM
    Irati Binue

    Irakasleen lana garrantzitsua da lau urte hauetan, gizarte-arazoez arduratzen diren profesionalak prestatzen baitituzte, eta hori guztiz beharrezkoa da gaur egun.

    Irati Binue

    EiTBko erredaktorea

    Diego Urruchi

    Aukera izango duzu medioetako profesionalen esperientziak ezagutzeko, errealitatetik hurbil dagoen prestakuntza baita, eta arrakasta kasuak eta lan praktikoak ditu.

    Diego Urruchi

    Irakaslea eta Media Attack-eko zuzendaria

    Borja Vergara

    Komunikazioa inoiz baino nazioartekoagoa da gaur egun. Ezinbestekoa da lehenbailehen hastea praktikatzen, eta zer hoberik beste herrialde batean bizitzea baino mundu osoko jendearekin.

    Borja Vergara

    Nazioarteko esperientzia - Nantesko Unibertsitatea (Frantzia)

    Begoña Marañón

    Ikasteko gogoz datoz eta azkar ikasten dute, ideiak emanez, eta oso ondo integratzen dira irratiaren erredakzioan.

    Begoña Marañón

    Euskadiko SER katearen zuzendaria

    Praktiketako ikasleen esperientzia

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    null

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egiten badituzu, gure bekak jaso ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK

    Baldintza ekonomikoak

    null

    ONARPEN-IRIZPIDEAK

    Informazioa ikusi

    null

    Konpetentziak

    Graduaren konpetentziak

     

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Bizi Deusto

    Gozatu unibertsitateko esperientzia Deusto Campusekin

    Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak

    Jarri gurekin harremanetan

    null

    Jarri gurekin harremanetan

    GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIAK

    Donostiako campusa: 
    Mundaiz kalea 50, 20012 Donostia


    Harremanetarako:

    943 326 440
    grados.ccsshh.ss@deusto.es


    Komunikazioa

    Erlazionatutako titulazioak