Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradua

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Bizitzeko ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeko

      Graduari buruz

      Gradu honetan era askotako programa fisiko eta kiroletako menperatzen ikasiko duzu, baita alderdi psikologiko, tekniko, soziologiko, taktiko eta antolaketakoak ere. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatu ondoren, arlo hauetan egongo zara espezializatuta:

      • Jarduera fisikoa sustatzen bizimodu osasungarrirako ohitura gisa.
      • Taldeak dinamizatzen, pertsona bakoitzaren ezaugarriei eta testuinguruari erreparatuz.
      • Giza gorputzaren ahalmenak ahalik eta gehien optimizatzen, bai maila fisiko eta mugimendu aldetik eta bai buru aldetik.
      • Jarduera fisikoan eta kirolean oinarritutako entrenamenduak, proiektuak eta programak diseinatzen, garatzen, zuzentzen eta ebaluatzen.
      • Kirola praktikatzeko orduan, errendimendua hobetzeko irtenbideak bilatzen eta proposatzen.
      • Kirol diziplina bakoitzaren praktika egokia menperatzen, teoria eta praktika ezagutuz, hartara lesioak eta beste arazo batzuk saihesteko.
      • Gorputz Hezkuntzaren irakaskuntzan.

      8:00etatik 17:00etara libre egotea eskatzen da. 

      null

      Nolakoa zara?

      Kirola eta jarduera fisikoa interesatzen bazaizkizu maila guztietan eta alderdi horiek hezkuntzan eta osasunean funtsezkoak iruditzen bazaizkizu, hau izan daiteke zure lanbidea. Eta gradu hau zuretzako bereziki diseinatuta dago. 

      null

      Hizkuntzak

      Gradua euskaraz edo gaztelaniaz ikas dezakezu. Kasu batean zein bestean, irakasgairen bat ingelesez ere egin ahal izango duzu. Gradua euskaraz ikasten baduzu, administrazioko C1* hizkuntza eskakizuna izango duzu (*EHAA - 47/2012 dekretua).

      null

      Irakaskuntzako Masterra

      Titulazio honek Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako masterra egiteko eta horretanirakasle aritzeko modua emango dizu. 

      null

      Aipamenak

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Irakaskuntza edo Jarduera Fisikoa eta Osasuna.

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      • Iraupena/kredituak

        4 urte - 240 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        60 plaza

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala eta dedikazio osokoa

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Psikologia eta Hezkuntza
      • Partekatu:

      Zergatik Deustu?

      6 arrazoi gu aukeratzeko

      01

      Egin kalitatearen aldeko apustua

      Deustuko Unibertsitateak tradizio luzea eskaintzen dizu hezkuntza, osasun, aisia eta kudeaketaren esparruko profesionalen prestakuntzan. Era berean, esan dezakegu gaur egun Bizkaian eta Gipuzkoan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eskaintzen duen unibertsitate bakarra dela, Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen duen unibertsitate pribatu bakarra izateaz gain.

      02

      Praktikak bermatuta

      Graduko azken mailan kanpoko praktikak egingo dituzu eta ikasi duzuna erakusteko aukera izango duzu. Plan pertsonalizatua eta tutoretzapekoa da, Fakultateak berariaz aukeratutako kirol klubetan, federazioetan, ikastetxeetan, gimnasioetan eta antzeko erakundeetan egingo duzuna. 

      03

      Nazioarteko esperientzia

      3. mailan, seihileko batean edo ikasturte osoan zehar, jarduera fisikoaren eta kirolaren bestelako errealitate bat ezagutuko duzu, Estatu eta nazioarte mailako ospe handiko unibertsitateekin sinatuta ditugun truke programei esker.

      04

      Kirol instalazio propioak

      Kirol instalazio berrituak eta graduan praktikatzeko berariaz prestatuak izango dituzu. 1.000 baino gehiago zeure esku kirolaren funtsak bertatik bertara ikasteko. 

      05

      Etengabeko prestakuntza

      Prestakuntza osatzeko aukera interesgarria izango duzu graduaren ondorengo graduondoko eta doktoregoko ikasketak egitean Hezkuntza eta Osasun ildoetan. Proposamena osoagoa izango da Kirol arloko Kudeaketa eta Jolas arloak txertatzen badituzu, Deusto Business School (DBS) eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearekin lankidetzan.

       

      06

      Hurbiltasuna eta laguntza

      Ikasteko giro atsegina eta hurbila edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik laugarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sor dakizukeen edozein gaitan gidatzeko

      Gure ikasleen hitzetan

      Lehenengo pertsonan

      Alazne Urkizaren lekukotasuna. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Graduan irakasle adituak daude irakasgai bakoitzean eta kirol bakoitzean. Etengabe laguntzen digute, edukia azaldu eta askatasuna ematen dizute sormena lantzeko.

      Alazne Urkiza

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Rafa Arteagabeitiaren lekukotasuna. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Gizarte zientzien adarreko irakasgaiak ditut gustuko eta ikusi zelan eragiten duen kirolak gizakiarengan, alderdi guztietan.

      Rafa Arteagabeitia

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Josu Ascondoren lekukotasuna. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Azpimarratu behar da zenbat lanbide esparrutan lan egin daitekeen: kirol entrenatzaile, osasunera bideratutako jarduera fisikoa, irakaskuntza, etab.

      Josu Ascondo

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Jarduera fisikoari eta kirolari buruzko masterclass-a

      Jarduera osagarriak

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      Kalitatearen kudeaketa

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      null

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

      Bekak eta Laguntzak

      Baldintza ekonomikoak

      Jarri gurekin harremanetan

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

      Erlazionatutako titulazioak