Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    EZAGUTU EZAZU KIROL ARLOKO ERREALITATE PROFESIONALA

    PRAKTIKAK

    Aplikatu jasotako ezagupenak

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduan, praktika profesionala nahitaezkoa da eta prestakuntzaren funtsezko atala da. 4. Mailan egiten da, eta 12 ECTS ditu. 

    Prestakuntza plan zehatza, sistematikoa eta pertsonalizatua da, eta ikaskuntzaren gidari izateko, ikasle bakoitzak bi tutore ditu:

    • Praktiketako zentroko tutorea
    • Unibertsitateko tutorea

    Esperientzia horrek aukera emango dizu graduan zehar eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak aplikatzeko, errealitate profesionalera hurbiltzeko eta zure curriculuma aberasteko, laneratzeari begira.

    Non egiten dira praktikak?
     

    • Ikastetxeetan
    • Kirol klubetan
    • Gimnasioetan
    • Federazioetan
    • Kirol elkarteetan
    • Udaletan

     

    Zentroen zerrenda

    Praktiketako erakunde batzuk:

    KARRERA PROFESIONALA KIROLAREN MUNDUAN

    IRTEERA PROFESIONALAK

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduak, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako lanbiderako masterra egiteko bidea emateaz gain, hainbat lan irteera izateko trebatzen zaitu:

    Gorputz Hezkuntzako irakaslea

    • Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaslea, aldez aurretik Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako lanbiderako masterra eginda.
    • Gorputz Hezkuntzako irakaslea. Kirol sistema ez ofizial publiko eta pribatuetako irakaskuntza.

     

    Kirol monitorea

    • Kirol jardueren eta ariketa fisikoko programen monitorea kirol zentroetan, gimnasioetan eta erabilera anitzeko espazioetan.
    • Jarduera fisikoko programetan, aisialdi aktiboan, kirol aisialdian, kirol inklusiboan eta jolas eta kirol turismoko teknikaria gisa esku hartzea.

     

    Kirol entrenatzailea

    • Trebatzaile pertsonala eta prestaketa fisiko-deportiboa.
    • Osasuna, ongizatea eta egoera fisikoa hobetzeko ariketa fisikoko programak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, enpresetan ere.
    • Jarduera fisikoa berregokitzea eta preskribatzea.

     

    Kirol zuzendaria

    • Kirol kluben, kirol federazioen eta kirol erakundeen zuzendaritza teknikoa.
    • Eskolatik kanpoko jardueren koordinazioa eta kirol zentroen zein kirol instalazioen kudeaketa.
    • Kirol, aisialdi eta komunitate programen nahiz ekitaldien kudeaketa eta antolaketa.
    • Jarduera fisikoaren, kirolaren, osasunaren eta ongizatearen arloko aholkularitza eta kontsultoretza.
    • Kirol zentroetako eta kirol federazioetako zuzendaritza.
    • Kiroletako enpresa eta programen zuzendaritza eta kudeaketa.