Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradua

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Bizitzeko ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeko

    Graduaz

    Gradu honetan era askotako programa fisiko eta kiroletakoak menperatzen ikasiko duzu, baita alderdi psikologiko, tekniko, soziologiko, taktiko eta antolaketakoak ere. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatu ondoren, arlo hauetan egongo zara espezializatuta:

    • Jarduera fisikoa sustatzen bizimodu osasungarrirako ohitura gisa.
    • Taldeak dinamizatzen, pertsona bakoitzaren ezaugarriei eta testuinguruari erreparatuz.
    • Giza gorputzaren ahalmenak ahalik eta gehien optimizatzen, bai maila fisiko eta mugimendu aldetik eta bai buru aldetik.
    • Jarduera fisikoan eta kirolean oinarritutako entrenamenduak, proiektuak eta programak diseinatzen, garatzen, zuzentzen eta ebaluatzen.
    • Kirola praktikatzeko orduan, errendimendua hobetzeko irtenbideak bilatzen eta proposatzen.
    • Kirol diziplina bakoitzaren praktika egokia menperatzen, teoria eta praktika ezagutuz, hartara lesioak eta beste arazo batzuk saihesteko.
    • Gorputz Hezkuntzaren irakaskuntzan.

    8:00etatik 17:00etara libre egotea eskatzen da. 

    null

    Sarrerako profila

    Kirola eta jarduera fisikoa interesatzen bazaizkizu maila guztietan eta alderdi horiek hezkuntzan eta osasunean funtsezkoak iruditzen bazaizkizu, hau izan daiteke zure lanbidea. Eta gradu hau zuretzako bereziki diseinatuta dago. 

    null

    Hizkuntzak

    Gaztelaniaz edo euskaraz ikasiko duzu Bilboko campusean eta euskaraz, Donostiako campusean. Euskaraz 144 kreditu gutxienez egiten badituzu
    , euskarako C1 hizkuntza eskakizunarekin baliokidetuko zaizu* (*EHAA - 47/2012 dekretua).

    null

    Irakaskuntzako Masterra

    Titulazio honek Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako masterra egiteko eta horretanirakasle aritzeko modua emango dizu. 

    null

    Praktikak

    Nahitaezko praktikak ikastetxeetan, kirol-klubetan, gimnasioetan, federazioetan, etab.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      80 (Bilboko campusa) - 30 (Donostiako campusa)

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala eta dedikazio osokoa

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesu zabalik

    • Fakultatea:

      Hezkuntza eta Kirola
    • Partekatu:

    Ate irekietako larunbatak

    Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, otsailaren 14an, 10:00etatik 14:00etara.

    Eginez ikasteko instalazioak

    Xabier eraikina. Kirolgunea

    nullIcono para el play del video

    Eginez ikasteko instalazioak

    Xabier eraikina. Kirolgunea

    Bilboko campusean kirolari eskainitako 13.000 m² baino gehiago daude. Kiroletarako instalazioak: padeleko 3 pista, saskibaloiko-kirol ugaritarako 3 kantxa, 4 gimnasio, fitnesseko gela bat, beste jarduera batzuetarako 6 gela, atletismoko zuzena, futbol zelaia, etab.

    Instalazioak ikusi

    Gure ikasleen hitzetan

    Lehenengo pertsonan

    Alazne Urkizaren lekukotasuna. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    Graduan irakasle adituak daude irakasgai bakoitzean eta kirol bakoitzean. Etengabe laguntzen digute, edukia azaldu eta askatasuna ematen dizute sormena lantzeko.

    Alazne Urkiza

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    Rafa Arteagabeitiaren lekukotasuna. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    Gizarte zientzien adarreko irakasgaiak ditut gustuko eta ikusi zelan eragiten duen kirolak gizakiarengan, alderdi guztietan.

    Rafa Arteagabeitia

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    Josu Ascondoren lekukotasuna. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    Azpimarratu behar da zenbat lanbide esparrutan lan egin daitekeen: kirol entrenatzaile, osasunera bideratutako jarduera fisikoa, irakaskuntza, etab.

    Josu Ascondo

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    Eginez ikasteko instalazioak

    Larramendi Eraikina

    nullIcono para el play del video

    Eginez ikasteko instalazioak

    Larramendi Eraikina

    Larramendi eraikin berriak 12.000 m2 ditu eta instalazio modernoak eskaintzen dizkio Donostiako campusari, irakaskuntza eta ikerketa jardueretarako. Espazio horien artean jarduera fisikoak egiteko mota eta neurri ezberdinetako gimnasioak, tatami bat eta fitness gunea daude. Kirol ugaritarako kantxa zabal bat eta harmailak ditu, baita zerbitzu osagarriak ere.

    Instalazioak ikusi

    Zergatik Deustu?

    6 arrazoi gu aukeratzeko

    01

    Kalitatearen aldeko apustua

    Deustuko Unibertsitateak tradizio luzea eskaintzen dizu hezkuntza, osasun, aisia eta kudeaketa arloko profesionalen prestakuntza esparruan. 

    02

    Praktikak bermatuta

    Graduaren azkeneko ikasturtean, kanpoko praktikak egingo dituzu eta ikasi duzuna erakusteko aukera izango duzu. Plan pertsonalizatua eta tutoretzapekoa da, Fakultateak berariaz aukeratutako kirol klubetan, federazioetan, ikastetxeetan, gimnasioetan eta antzeko erakundeetan egingo duzuna.

    03

    Nazioarteko esperientzia

    3. mailan, seihileko batean edo ikasturte osoan zehar, kirol jardueraren bestelako errealitate bat ezagutu ahal izango duzu, Estatu eta nazioarte mailako ospe handiko unibertsitateekin sinatuta ditugun truke programei esker.

    04

    Kirol instalazio propioak

    Bilboko campusean kiroldegi moderno bat dugu, 13.000 m².  baino gehiagokoa. Kirol azpiegitura bi solairutako eraikina da, 9.845 m²-koa, eta futbol zelaiaren azpian dago eraikita.

    Instalazioek padeleko 3 pista, saskibaloiko eta kirol ugaritarako 3 kantxa, 4 gimnasio, fitnesseko gela, beste jarduera batzuetarako 6 gela, atletismoko zuzen bat, etab. dituzte.

    05

    Etengabeko prestakuntza

    Prestakuntza osatzeko aukera izango duzu, ondoren irakaskuntza eta osasun arloko graduondoko eta doktoregoko eskaintza interesgarria duzu eta. Eskaintza hori osoagoa izango da Kirol Kudeaketa eta Kirol Aisia esparruak biltzean, Deusto Business School (DBS) eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearekin batera.

     

    06

    Hurbiltasuna eta harrera ona

    Ikasteko giro hurbila eta bana-banako tutoretza izango duzu lehenengo mailatik laugarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu arlo akademikoan, pertsonalean eta lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea prest izango duzu beti gidari lana egiteko, ikasketetan zehar sortu daitekeen edozein arlotan.

    Jarduera fisikoari eta kirolari buruzko masterclass-a

    Jarduera osagarriak

    null

    ONARPEN PROZESUA

    Ikusi informazioa

    null

    Gaitasunak

    Ikusi informazioa

     

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    IRADOKIZUNAK ETA ERREKLAMAZIOAK

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Bizi Deusto

    Gozatu unibertsitateko esperientzia Deusto Campusekin

    Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    null

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

    Bekak eta Laguntzak

    Baldintza ekonomikoak

    Jarri gurekin harremanetan

    Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak

    Erlazionatutako titulazioak