Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Mekanismo, egitura eta materialetan espezializatutako ingeniaritza

      Graduari buruz

      Industrian eta gure eguneroko bizitzan erabiltzen den teknologia mekanikoa sakontasunez ezagutu nahi duzu? ¿Gustatuko litzaizuke mekanismoak eta produktuak diseinatzea, fabrikazio prozesuak hobetzea edo makinen kalitatea eta segurtasuna bermatzea? Orduan, ingeniaritza mekanikoa da zure bidea.

      Zure prestakuntza zabaldu ahal izango duzu Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Diseinuko Ingeniaritzako gradu bikoitzarekin eta produktuak garatzeko trebatu.

      null

      Zertan datza?

      Teknologia mekanikoan oinarritutako prestakuntza, mekanismoa diseinatzera eta makinen fabrikazio prozesuak, kalitatea eta segurtasuna hobetzera bideratua.

      null

      Automobilgintza eta makina erreminta sektorea

      Lanbide profil honek eskaera handia du automobilgintzaren eta makina erremintaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia handikoa den sektorean.

      null

      INGENIARI TEKNIKO INDUSTRIAL GISA ARAUTUTAKO LANBIDEA

      Ikasketa hauek industria ingeniari tekniko lanbidean jarduteko gaitzen zaituzte, eta kolegiatu eta ingeniaritza proiektuak sinatu ditzakezu.

       

      null

      Praktikak bermaturik ikasleen % 100entzat

      Hitzarmenak ingeniaritza sektoreko 125 enpresa baino gehiagorekin

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        Ingeniaritza Mekanikoa

      • Iraupena/kredituak

        4 urte 240 ECTS - 240 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        55

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Informazio gehigarria:

        Ibilbide Duala

      • Fakultatea:

        Ingeniaritza
      • Partekatu:

      2022-23 IKASTURTEA

      INFORMAZIO SAIOAK

      Aukeratu interesatzen zaizkizun graduak eta gradu bikoitzak, eman izena eta ez geratu zure plaza gabe.

      Ingeniaritza MekanikoaZergatik aukeratu gradu hau

      Zer ematen dit gradu honek?

      Industria ingeniari teknikoak gaur egun egiten duen jarduera zabalari buruzko prestakuntza jasoko duzu, eta, aldi berean, espezializazio maila handia, industriak ingeniariei eskatzen dien bezala, zehazki mekanikaren arloan.

      Master batekin osatu ahal izango dut?

      Gradua egin ondoren, zure prestakuntza osatu ahal izango duzu Automobilgintzako Diseinu eta Fabrikazioko Masterrean edo Industria Ingeniaritzako Masterrean. Horrek legeak araututako ingeniari industrialaren lanbiderako gaituko zaitu eta gaitasun profesional oso zabalak ditu.

      Gradu bikoitza egin ahal izango dut?

      Zure prestakuntza zabaldu ahal izango duzu, Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Diseinuko Ingeniaritzako gradu bikoitzarekin, eta gaitu ahal izango zara prestazio teknologikoak eta estetikoak, kulturak, funtzionalak eta ingurumenekoak eta kalitatezkoak konbinatzen dituzten produktuak eta zerbitzuak garatzeko.

      ZURE ETORKIZUNEKO LANBIDERAKO PRESTATZEN ZAITUGU

      1

      Lan-proiekzioa

      Ustez handitu egingo da automatizazio, robotika, elektronika eta berrikuntzako profilen eskaria, bai eta prozesuen optimizazioarekin eta kalitatearekin lotutakoa ere (Lan-merkatuko gida, HAYS, 2019).

      2

      Ingeniarien eskaria

      Handitu egin da kualifikazio handiko ingeniarien eskaria, XXI. mendeko garapen berrietarako. Bereziki eskualde oso industrializatuetan.

      3

      Etorkizuneko lanbideen datuak

      Hemendik 2022ra 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.

      4

      Industria 4.0

      Eusko Jaurlaritzak apustu egin du adimena txertatzeko ekoizpen-baliabide eta -sistemetan. Horregatik garatu du Basque Industry 4.0 estrategia. 

      5

      Zer profil profesional behar dute enpresek?

      Aprobetxamendu teknologikoaren joerak dira Data Analytics, cloud computing, big data, sare sozialak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, mugikortasuna... 

      Gure ikasleen hitzetan

      Lehenengo pertsonan

      ingeniaritza_MEKANIKOA

      Gradu hau aukeratu nuen, egitura eta eraikinekiko nuen interesagatik, ingeniaritza honen atal garrantzizkoa, hain zuzen. Aurrera egin ahala, gehiago gustatzen zait.

      Nora Cremades

      Ikaslea 2020ko promozioa

      ingeniaritza_MEKANIKA praktikoa

      Hasiera-hasieratik da dena oso praktikoa. Laborategiko makinak erabiltzen ikasten ari gara.

      Julia Gruber

      Ikaslea. 2020ko promozioa

      ingeniaritza_enplegagarritasuna

      Unibertsitateak garrantzi handia ematen dio enplegagarritasunari. Unibertsitateak praktikak eskaintzen dizkizu, gero ere geratzeko aukera duzularik.

      Kevin Cifuentes

      Alumni

      Informazioa

      DeustoTech-ek aukera eman dit ikasitako guztia praktikan jartzeko. Ez dago benetako erabiltzaileek erabiliko duten proiektu bat garatzea bezalakorik.

      Aitor Brazaola

      Alumni.

      INGENIARITZA

      Ezagutza teorikoak funtsezkoak dira, baina laborategietan ikasten dugu benetan zelan aplikatu teoria kasu praktikoetara. Sortzeko, diseinatzeko aukera duzu.

      Itziar Losa

      Ingeniaritzako ikaslea

      Gure ikasleen esperientzia kontatzen dizugu

      Zertan egiten dute lan gure ikasleek?

      Materialen ezaugarriak, egiturak, sistema mekanikoak, etab.

      Argitu zalantzak bideo labur hauekin

      Oraindik ez daukazu argi?

      Nola jakin dezaket gradu hau dela niretzat egokiena?

      Sarrerako profila

      Batxilergo Teknologikoa

      Espainiako batxilergo mailari edo baliokideari dagozkion gaitasunak izatea

      Gizarteari zerbitzu emateko bokazioa eta oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta.

      Lanerako eta etengabeko ahalegina egiteko gaitasuna, baita, une jakin batzuetan, estresarekiko tolerantzia izatea ere.

      Laborategietako lanagatiko, tresna elektronikoen maneiuagatiko eta gailu berriak sortzeagatiko interesa.

      Autoezagutza eta heldutasun maila nahikoa, eta profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna.

      Jarrera konprometitua irakasteko eta ikasteko prozesuarekin, etengabeko ebaluazioko inguruan.

      Ikasketa hauek egiten hasiko direnentzat gomendagarria da ezagutza maila ona izatea fisikan, kimikan, matematikan eta ingelesean, eta, gainera, gaitasun hauek izatea:

      • Arrazoitzeko gaitasuna
      • Sormena eta irudimena
      • Espazioaren ikuspegia
      • Planifikatzeko eta antolatzeko gaitasuna
      • Teknologia berriekiko interesa
      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

      BEKAK ETA LAGUNTZAK
      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      BETEKIZUN EGIAZTATUAK

      BERME SENDOKO TITULAZIOA

      null

      Kalitatea Kudeatzeko Sistema

      Ikusi informazioa

      null

      Egiaztatzea, jarraitzea eta akreditatzea

      Ikusi informazioa

      null

      Onarpenerako irizpideak

      Ikusi informazioa

      null

      Arau akademikoak

      Ikusi informazioa

      Iradokizunak eta erreklamazioak

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      Harremanak

      null

      Ingeniaritza Fakultatea

      944 139 064  

      Ingeniaritza Mekanikoa

      Erlazionatutako titulazioak