Egiaztapen/aldaketa eskaeraren ANECA ebaluazioa
Esteka Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistrorako (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Industrian eta gure eguneroko bizitzan erabiltzen den teknologia mekanikoa sakontasunez ezagutu nahi duzu? ¿Gustatuko litzaizuke mekanismoak eta produktuak diseinatzea, fabrikazio prozesuak hobetzea edo makinen kalitatea eta segurtasuna bermatzea? Orduan, ingeniaritza mekanikoa da zure bidea.
Zure prestakuntza zabaldu ahal izango duzu Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Diseinuko Ingeniaritzako gradu bikoitzarekin eta produktuak garatzeko trebatu.
Teknologia mekanikoan oinarritutako prestakuntza, mekanismoa diseinatzera eta makinen fabrikazio prozesuak, kalitatea eta segurtasuna hobetzera bideratua.
Lanbide profil honek eskaera handia du automobilgintzaren eta makina erremintaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia handikoa den sektorean.
Ikasketa hauek industria ingeniari tekniko lanbidean jarduteko gaitzen zaituzte, eta kolegiatu eta ingeniaritza proiektuak sinatu ditzakezu.
Hitzarmenak ingeniaritza sektoreko 125 enpresa baino gehiagorekin
Bilboko Campusa
Ingeniaritza Mekanikoa
4 urte 240 ECTS - 240 ECTS
Espainiera - Euskara - Ingelesa
55
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Industria ingeniari teknikoak gaur egun egiten duen jarduera zabalari buruzko prestakuntza jasoko duzu, eta, aldi berean, espezializazio maila handia, industriak ingeniariei eskatzen dien bezala, zehazki mekanikaren arloan.
Gradua egin ondoren, zure prestakuntza osatu ahal izango duzu Automobilgintzako Diseinu eta Fabrikazioko Masterrean edo Industria Ingeniaritzako Masterrean. Horrek legeak araututako ingeniari industrialaren lanbiderako gaituko zaitu eta gaitasun profesional oso zabalak ditu.
Zure prestakuntza zabaldu ahal izango duzu, Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Diseinuko Ingeniaritzako gradu bikoitzarekin, eta gaitu ahal izango zara prestazio teknologikoak eta estetikoak, kulturak, funtzionalak eta ingurumenekoak eta kalitatezkoak konbinatzen dituzten produktuak eta zerbitzuak garatzeko.
1
Ustez handitu egingo da automatizazio, robotika, elektronika eta berrikuntzako profilen eskaria, bai eta prozesuen optimizazioarekin eta kalitatearekin lotutakoa ere (Lan-merkatuko gida, HAYS, 2019).
2
Handitu egin da kualifikazio handiko ingeniarien eskaria, XXI. mendeko garapen berrietarako. Bereziki eskualde oso industrializatuetan.
3
Hemendik 2022ra 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.
4
Eusko Jaurlaritzak apustu egin du adimena txertatzeko ekoizpen-baliabide eta -sistemetan. Horregatik garatu du Basque Industry 4.0 estrategia.
5
Aprobetxamendu teknologikoaren joerak dira Data Analytics, cloud computing, big data, sare sozialak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, mugikortasuna...
Materialen ezaugarriak, egiturak, sistema mekanikoak, etab.
Espainiako batxilergo mailari edo baliokideari dagozkion gaitasunak izatea
Gizarteari zerbitzu emateko bokazioa eta oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta.
Lanerako eta etengabeko ahalegina egiteko gaitasuna, baita, une jakin batzuetan, estresarekiko tolerantzia izatea ere.
Laborategietako lanagatiko, tresna elektronikoen maneiuagatiko eta gailu berriak sortzeagatiko interesa.
Autoezagutza eta heldutasun maila nahikoa, eta profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna.
Jarrera konprometitua irakasteko eta ikasteko prozesuarekin, etengabeko ebaluazioko inguruan.
Ikasketa hauek egiten hasiko direnentzat gomendagarria da ezagutza maila ona izatea fisikan, kimikan, matematikan eta ingelesean, eta, gainera, gaitasun hauek izatea:
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak