Grado en Ingeniería Biomédica

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Salidas profesionales

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Lan irteerak

      Etorkizun handiko karrera profesional baten hasiera

      Ingeniaritza Biomedikoko Gradua gehien eskatzen den karreretako bat da, etorkizuneko lanbideen barruan kokatzen delarik. Michigan Tech erakundearen arabera, medikuen diagnostikoak hirukoiztu egiten dira urtean-urtean merkatu balioan eta medikuntzako irudi eta diagnostikoko aurrerakuntza iraultzaileak izugarri aldatzen ari dira medikuntzan aritzeko modua. Horregatik, Deustuko Unibertsitateak gradu hau jarri du abian ikuspegi berritzaile eta etorkizuneko joerekin lerrokatuta.

      Ingeniaritza Fakultateak harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin. Hala, ikasleek hurbiletik ezagutzen dituzte lanbidean dauden eskaerak eta beharrizanak. Hori dela eta, gradudunak profesional moldaerrazak dira eta gai dira funtzio ugaritara egokitzeko erakundeen barruan.

      DeustoAlumnik erraztu egingo dizu lan merkatura sartzea. Orientazioa eta lege arloko aholkularitza emango dizu enpleguari lotutako guztian.

      Aditu talde bat dugu, enpleguan eta lan arloko orientazioan 10 urte baino gehiago daramatzana. Graduko azken mailetan hasita, tailer eta jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu eta enplegagarritasunaren bana-banako jarraipena egingo dizute.

      Deusto Alumni

      40 urte baino gehiago profesionalak prestatzen

      Deustuko Ingeniaritza

      % 98,4koa da enplegu-tasa Deustuko Ingeniaritzako titulazio guztietan

      % 100ari dira prestakuntzari lotutako enpleguan (ikasi duten arloan lanean)

      Ezaguera orokorretatik espezializaziora

      Praktikak

      null

      Ezaguera orokorretatik espezializaziora

      Praktikak

      Enpresako praktikak funtsezko osagarria dira lanbideko garapenerako.

      Praktikak ziurtatuta daude ikasleen % 100entzat, lanbideko esperientzia izateko, horrek balio handia baitu gero lan merkatuan sartzeko.

      Praktikak hautazkoak dira eta 4. mailan egiten dira, erakunde laguntzaileko profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.

       

       

      Gaur egun, Ingeniaritza sektoreko 125 enpresa baino gehiagorekin kudeatzen ditugu praktiketako hitzarmenak.

      Ikasketak amaitzeanGai izango zara...

      Soluzio medikoak eskaintzeko

      Aparatu eta sistema desberdinetako patologiekin lotuta dauden praktika klinikoei aplikatuta, Ingeniaritza Biomedikoko tekniken bidez tratatu daitezkeen arazo medikoak identifikatzeko eta soluzio teknikoak planteatzeko

      Sistema biologikoak ezagutzeko

      laborategiko ikerketa metodo desberdinen emaitzen interpretazioaren bidez, maila molekular, zelular eta histologikoan, biomedikuntzako eta bioteknologiako arazoen konponketan ezagutza horiek aplikatzeko

      Teknologia berriak garatzeko

      adibidez, sentsoreak, robotika eta sareko teknologiak, teleasistentzia eta telemedikuntzarekin lotutako esparru sozio-sanitarioko zerbitzu eta produktuetarako Internet, zerbitzu interaktiboak eta konputazio mugikorra barne

      Produktuak diseinatzeko

      diseinu mekanikoa, (bio)materialen/(bio)fluidoen erabilera jasotzen dituztenak, biobateragarritasuna eta ergonomia teknologikoa bermatuko dituztenak, baita erabiltzailea ardatz hartzen duen diseinua ere

      Adimen artifizialeko metodoak ezartzeko

      Datuen tratamenduko eta adimen artifizialeko algoritmo errazak diseinatu eta ezarriko dituzu, arlo horretara bideratutako prototipatuko eta softwarearen garapeneko plataformak eta tresnak erabiliz.

      Berritzeko

      Ikuspegi berritzailea hartuko duzu, osasunera bideratutako proiektu teknologikoak garatzeko.

      OSASUNERA BIDERATUTAKO INGENIARITZA

      Zertan egin ahal izango duzu lan?

      Ingeniari kliniko edo zientifiko

      Diagnostiko, monitorizazio eta terapia medikoko ekipoen enpresetan, ingeniaritzako ezagutza zientifiko, teknologiko eta metodoak osasun esparruan aplikatzen.

      Biomaterial berriak sortu ahal izango dituzu, erredura larriak dituztenentzako inplanteak, esaterako. Gainera, seinale zerebralak edo irudi medikoak prozesatzea erraztuko duen softwarea garatu ahal izango duzu, ehunak birsortzeko eta errefus gutxiago eragingo dituzten biomaterialak lortzeko.

      Instituzio eta kliniketan protesiak edo exoeskeletoak sortzen.

      Osasun zentroetako ekipamenduen eta azpiegituren kudeaketan. 

      • Diagnostikoko ekipamenduak (eskanerrak, ekografoak, “lab on a chip”…).
      • Tratamendu eta errehabilitazioko ekipamenduak (desfibriladoreak, inplanteak, beso robotikoak…).
      • Bizi kalitatea hobetzeko ekipamenduak (teleasistentzia, telemonitorizazioa…).

      Biomedikuntzako I + G + b zentro edo sailetan.

      null