Ingeniaritza Biomedikoko Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Osasunaren mundua gero eta teknologikoagoa da

    Gradua

    Urrutiko kirurgia egiteko teknologiak garatu nahi dituzu? Nanoteknologia zelularra interesatzen zaizu? Erantzuna baiezkoa bada, gradu hau egokiz izan daiteke zuretzat

    Zer da ingeniaritza biomedikoa?

    Ingeniaritza Biomedikoa ingeniaritzaren adar berria da, ingeniaritzaren printzipioak, metodoak eta teknikak medikuntzaren eta biologiaren alorrera modu diziplina desberdinen artean aplikatzen dituena.

    Gaur egun, ingeniaritza desberdinen gaitasunak, (bereziki arlo hauetakoak: elektronika eta automatika, industria, mekanika, kimika, informatika-ingeniaritza edo telekomunikazio-ingeniaritza) medikuntzarekin eta biologiarekin lotutako arazoen analisian eta ebazpenean aplikatzen dira diziplina anitzeko ekipoetan.

    null

    Norentzat?

    Izaki bizidunen osasunera eta ongizatera bideratutako teknologia berrien zale diren pertsonak.  

    null

    Kezkak

    Osasun arazoei irtenbideak bilatzeko eta diziplina anitzeko ikuspegitik esperimentatzeko kezkarekin, gizartearen, ingurumenaren eta abarren faktoreak kontuan hartuta. 

    null

    Espezializazio adimenduna

    Eusko Jaurlaritzak espezializazio adimenduneko 3 lehentasun zehaztu ditu, fabrikazio aurreratuarekin, energiarekin eta biozientziekin lotutakoak (giza osasuna dutenak jarduera gune nagusi). Gainera, lurraldearekin lotutako hobi batzuk identifikatu dira, heldutasun maila desberdinekoak.

    null

    e-Vida

    Aukera izango duzu eVIDA taldean parte hartzeko, aurretik esperientzia handia baduzu nazioko eta nazioarteko proiektuetan. Haien ikerketen emaitzak eta aplikazioa ehun artikulu zientifiko baino gehiagotan argitaratu dira nazioarteko aldizkari eta liburuetan, eta nazioarteko 150 konferentzia zientifikotan baino gehiagotan aurkeztu dira.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Ingeniaritza Biomedikoa

    • Iraupena/kredituak

      4 ikasturte - 240 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      45

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Informazio gehigarria:

      Elebiduna: gaztelania-ingelesa

    • Fakultatea:

      Ingeniaritza
    • Partekatu:

    Osasunerako ingeniaritzaZergatik aukeratu gradu hau

    NOLA IKASIKO DUZU?

    Learning by doing - eginez ikasi. Enpresa eta talde-lanetako praktika, proiektu eta kasu errealen bidez. Horrez gain, gelan profesionalak izateak egungo enpresetan bizi dituzten kasu errealei aurre egiteko aukera emango dizu.

    NAZIOARTEKO PROFILA

    Gutxienez, ECTS kredituen % 40 ingelesez egingo dituzu. Datuen zientziak eta adimen artifizialak munduko edozein tokitan eskaintzen dituen inguru desberdinei erantzuteko trebatuko zaitu gradu honek.

    Nazioarteko irakaskuntza partekatua

    30 ECTS urrutiko modalitatean, mundu osoko adituekin. Online hezkuntzaren aldeko apustua oso argia da gradu honetan, proaktibotasuna izaten eta gaitasunak garatzen laguntzen baitu. 

    Profil bereizgarria eta BIO

    Gradu honetako irakasgaietan, adimen artifiziala ingeniaritza biomedikora aplikatuta ikusiko dituzu. Gainera, ikasitako guztia praktikan jarri ahal izango duzu ingeniaritzako laborategietan eta Deusto BIOn.

    Laneko etorkizun handia.

    “US bureau of labour statistics” erakundeak erakusten du lan eskaintzak % 23,1ean haziko direla ingeniari biomedikoentzat 2014-2024 bitartean.

    Gradu bikoitza, eragin handiko erronkei aurre egiteko

    Graduko bi titulu bateratu eta egin itzazu 5 urtetan.

    • Ingeniaritza Biomedikoa + Informatikako Ingeniaritza

    Ezagutzen duzu e-Bizitza? 

    null

    Ezagutzen duzu e-Bizitza? 

    Ezagutu ikertalde honen proiektu guztiak. ¡Oso interesgarriak dira.

    Ikusi hemen

    ETORKIZUNEKO LANBIDERAKO PRESTATZEN ZAITUGU

    1

    Aplikazioa

    Giza anatomia eta fisiologiari buruzko ezagutzak, giza gorputzaren sistemen funtzionamendua eta erregulazioa ulertzeko, baita Ingeniaritza Biomedikoan sartzen diren tekniken bidez tratatu daitezkeen arazo medikoen soluzioak identifikatzeko eta planteatzeko ere.

    2

    Ingeniaritzako profilen eskaera

    Gero eta handiagoa da goi mailako kualifikazioa duten ingeniarien eskaera, XXI. mendeko erronka berrietarako  

    3

    Etorkizuneko lanbideen datuak

    Hemendik 2022ra, 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.

    4

    Zelako profilak eskatzen dituzte enpresek?

    Gero eta beharrizan handiagoa dago robotika, interneten garapena, datuen zientzia eta adimen artifiziala bezalako arloetako lanpostu berriak betetzeko.

    5

    Zelako profil profesionala behar dute enpresek?

    Errealitate areagotua, hodei-konputazioa, big data, gizarte sareak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, mugikortasuna... dira aprobetxamendu teknologikoko joerak

    Nola jakin dezaket gradu hau dela niretzat egokiena?

    Sarrerako profila

    Espainiako batxilergo mailari edo baliokideari dagozkion gaitasunak izatea.

    Teknologia berrietan (robotika, elektronika, programazioa, komunikazioak, etab.) eta horiek gaurko munduan duten aplikazioan interesa izatea. Gaixotasunen diagnostikoarekin eta tratamenduarekin lotutako erronka handiei aurre egiteaz gain.

    Lanerako eta etengabeko ahalegina egiteko gaitasuna, baita, une jakin batzuetan, estresarekiko tolerantzia izatea ere.

    Laborategietako lanagatiko, tresna elektronikoen maneiuagatiko eta gailu berriak sortzeagatiko interesa.

    Autoezagutza eta heldutasun maila nahikoa, eta profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna.

    Jarrera konprometitua irakasteko eta ikasteko prozesuarekin, etengabeko ebaluazioko inguruan.

    Gizarteari zerbitzu emateko bokazioa eta oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta.

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    Betekizun egiaztatuak

    BERME SENDOKO TITULAZIOA

    null

    Onarpenerako irizpideak

    Ikusi informazioa

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Harremanak

    null

    Ingeniaritza Fakultatea

    944 139 064