Informatikako Ingeniaritzako Gradua+ Enpresaren Eraldaketa Digitala
+ Bideo-jokoak, errealitate birtuala eta areagotua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Irteera profesionalak

    Etorkizun handiko karrera profesional baten hasiera

    Informatikako Ingeniaritza gradua da gehien eskatzen den karreretako bat, eta bertako graduatuek lan aukera ugari dituzte. 

    Ingeniaritza Fakultateak harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin. Hala, ikasleek hurbiletik ezagutzen dituzte lanbidean dauden eskaerak eta beharrizanak. Hori dela eta, gradudunak profesional moldakorrak dira eta gai dira funtzio ugaritara egokitzeko erakundeen barruan. 

     

    DeustoAlumnik erraztu egingo dizu lan merkatura sartzea. Lege arloko orientazioa eta aholkularitza emango dizu enpleguari lotutako guztian.

    Aditu talde bat dugu, enpleguan eta lan arloko orientazioan 10 urte baino gehiago daramatzana. Graduko azken mailetan hasita, tailer eta jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu eta enplegagarritasunaren bana banako jarraipena egingo dizute.

    Deusto Alumni

    Praktikak eta irteera profesionalakGai izango zara...

    Diseinua eta garapena

    Softwarea diseinatzeko eta garatzeko hainbat esparrutan: aisia, enpresen kudeaketa, edukien banaketa, merkataritza elektronikoa, segurtasuna, etab.

    Aholkularitza

    Informazio sistemen aholkularitza teknologikoa eta funtzionala egiteko

    Segurtasuna

    Sareetan eta informazio sistemetan politiken eta segurtasun teknologien garapena egiteko

    Kudeaketa

    Komunikazio sareak, datu baseak eta informazio sistemak kudeatzeko, baita instalazioen proiektuak eta informazio sistemak zuzendu eta kudeatzeko ere

    Berrikuntza

    Berrikuntza Teknologikoko planak ikertu eta garatzek

    Koordinazioa

    Informazio teknologiekin zerikusia duten enpresa proiektu berritzaileak martxan jartzeko

    % 98,4Enplegu-tasa

    % 100Prestakuntzari lotutako enplegua (berean egiten dute lan)

    Ezagutza orokorretatik espezializaziora

    Praktikak

    null

    Ezagutza orokorretatik espezializaziora

    Praktikak

    Enpresako praktikak funtsezko osagarria dira lanbideko garapenerako.

    Praktikak ziurtatuta daude ikasleen % 100entzat, lanbideko esperientzia izateko, horrek balio handia baitu gero lan merkatuan sartzeko.

    Praktikak 4. mailan izaten dira graduetan eta 5. mailan gradu bikoitzetan, hautazkoak dira eta erakunde laguntzaileko profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz egiten dira

     

     

    Garapen profesionalarekin konprometituta

    Lan arlo hauek izango dituzu aukeran:

    Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko enpresak: informazio sistemen analista, aplikazioen garapena, sistemen eta sareen administratzailea edo proiektuen zuzendaria.

    Industria eta zerbitzu enpresetako informatika sailak, eta administrazio publikoak

    Aholkularitza teknologikoa

    Auditoretza eta segurtasun informatikoa

    Start-up teknologiko berritzaileak

    null