Informatikako Ingeniaritzako Gradua+ Enpresaren Eraldaketa Digitala
+ Bideo-jokoak, errealitate birtuala eta areagotua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Informatikako Ingeniaritza + EED

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Informatikako Ingeniaritza + Enpresaren Eraldaketa Digitala

    Zertan datza?

    Fintonic, Uber, TripAdvisor… Arrakasta duten negozio asko ekonomia digitalarekin daude lotuta, lanpostu berriak sortzen ari baita. Titulu propio honekin (40 ECTS), Informatikako Ingeniaritzako prestakuntza teknologikoa osatuko duzu enpresa-kudeaketa eta -estrategiarekin, bai eta enpresa tradizionalen eraldaketa digitalarekin ere.

    Negozio-eredu berriak sortzeko eta enpresak eta haien prozesuak eraldatzeko teknologien aplikazioan espezializatu nahi baduzu, titulu hau zuretzat da. 

    Zer emango dizu Enpresaren Eraldaketa Digitaleko titulu propioak?

    Ekonomia digitalaren logika berria ulertzea eta arlo digitalak ahalmen eraldatzaile handiena duen enpresako arloak identifikatzea.

    Enpresaren balio-katearen eragiketetan eta prozesuetan eraginkortasuna hobetzea, informazio-sistemen eta datuen analisien bidez.

    Big Data, Sare Sozialak, Cloud Computing, Adimen Artifiziala …, gaurkotasun handiko teknologiak daude, enpresen eta 4.0 industriaren funtzionamendua hobetzen dutenak, hala nola datuen analitika aurreraturako tresnak, prozesu eta fabrika adimentsuagoak diseinatzeko gaitasuna emango dizutenak.

    Enpresa gizarte eta lankidetza ingurune bihurtzea, palanka teknologiko berrien laguntzarekin (big data, errealitate areagotua, cloud computing, etab.).

    null
    Informatikako Ingeniaritzako + Enpresaren Eraldaketa Digitaleko ikaslea

    Enplegagarritasunak lehentasuna du. Irakasgai asko lan merkatuaren errealitate eta eskakizunetara daude bideratuta.

    Iñigo Orue Informatikako Ingeniaritzako + Enpresaren Eraldaketa Digitaleko ikaslea

    Informatikako Ingeniaritzako lan-irteerez gainGradua amaitzean...

    Chief Technology Officer (Eraldaketa Digitaleko & Teknologiako zuzendaria)

    Estrategia teknologikoa ezartzeaz arduraduna

    Teknologiako eta estrategia digitaleko aholkularia

    Aholkularitza teknologikoa egitea eta enpresaren estrategia digitala aldatzea

    Chief Digital Officer (zuzendari digitala)

    Estrategia digitalak eta aldaketa kudeatzeko kultura ezartzen eta zuzentzen ditu

    Kudeatzea

    Komunikazio-sareak, datu-baseak eta sistema informatikoak kudeatzea.

    Zuzendu eta kudeatzea

    Informazio-sistemen eta -instalazioen proiektuak zuzendu eta kudeatzea.

    Berezko tituluaren gako nagusiak

    Gehiago jakin nahi duzu?

    1

    Iraultza digitala

    Datozen urteetarako, iraultza digital horren inguruan 500.000 lanpostu inguru sortzea espero du EBk.

    2

    Enpresaren kudeaketa eta estrategia

    Big data, finantzak, marketin digitala... Murgildu zaitez enpresaren kudeaketan eta estrategian, berezko titulu honekin

    3

    Lan-irteerak

    Enpresaren teknologia-aholkularitza eta estrategia digitala, ekonomia digitalaren bi arlo

    4

    % 94,3ko enplegu-tasa, eta azken 4 urteetan gehien eskatu den lanbidea.

    informatika-ingeniariaIcono para el play del video

    ZER IKASTEN DA INFORMATIKA + ENPRESAREN ERALDAKETA DIGITALA GRADUAN?

    Zer egiten du informatika-ingeniari batek?Informazio eta Komunikazio Teknologiak atsegin badituzu eta gizartearen hainbat arlotan egunero sortzen diren arazoei konponbide teknologikoak eskaini nahi badizkiezu, zure zain gaude.