Informatikako Ingeniaritzako Gradua+ Bideo-jokoak, errealitate birtuala eta areagotua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Informatikako Ingeniaritza + Bideo-jokoak, errealitate birtuala eta areagotua

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Informatikako Ingeniaritza + Bideojokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotua

    Zertan datza?

    Nahi al dituzu sareko bideo-jokoak garatu adimen artifiziala duten pertsonaiekin? Erakartzen al zaitu errealitate birtualeko edo errealitate areagotuko espazioak sortzeak eta simulazio aurreratuak diseinatzeak industriarako eta kontsumorako? jokoak gehitu nahi dizkiezu kudeaketako aplikazio informatikoei?

    Gauza horiek eta beste asko egin ahal izango dituzu titulu propio honekin osatzen baduzu Informatikako Ingeniaritzako titulu propioa. 

    Hau da zure gradua, baldin eta...

    Informatikako Ingeniaritza interesatzen zaizu, eta esperientzia digital interaktiboak garatu nahi badituzu esparru hauetan: 

    • Bideo-jokoak
    • Errealitate Birtuala
    • Errealitate Areagotua
    • Errealitate Mistoa

    Bazenekien...?

    null

    Bazenekien...?

    Bideojokoen eta murgiltze-inguruneen merkatuak hazi eta hazi ari dira, bai fakturazioan bai plantillan, eta urtean % 40-50 inguru haztea aurreikusten da hurrengo urteetan.

    Bideojokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotuko titulu propioarekin (42 ECTS), Informatikako Ingeniaritzako graduatua osatuko duzu informatika grafikoarekin, 2D/3D modelatuarekin eta animazioarekin, ingurune birtualekin eta interaktiboekin. Gainera, esperientzia digital interaktiboak garatuko dituzu entretenimendurako aplikazioetan, ingeniaritza-simulagailuetan, industria-prozesuen entrenamenduetan, baliabide turistikoetan, ibilbide kulturaletan edo denetariko enpresetako multimedia-esperientzietan.

    Gradua amaitzean, gai izango zara:

    1.

    Identifikatzeko...

    bideo-joko baten funtsezko osagaiak. Horrez gain, lehendik dagoen bideo-joko baten ezaugarriak aztertu eta joko propioak edo jokoen aldaerak diseinatu ahal izango dituzu, haien mekaniken eta espero diren erantzun emozionalen definizio egituratuarekin.

    2.

    Zehaztu, diseinatu eta ezartzeko...

    errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko irtenbideak, plataforma anitzeko teknologia eta merkatuan eskuragarri dauden kostu txikiko gailuak erabiliz.

    3

    Zehazteko... bideo-joko baten edo errealitate birtual/areagotuko sistema baten ekoizpen-prozesuko faseak eta rolak.

    Horrekin batera, negozio-eredu bat ere zehaztuko da, erabiltzaileen esperientzia neurtzeko erabilera eta interakzio datuen analisien kontzeptu eta teknikak egoki aplikatuz.

    4.

    Softwarea diseinatu eta garatzeko...

    hainbat arlotan, hala nola aisian, enpresa-kudeaketan, edukien banaketan, merkataritza elektronikoan eta segurtasunean.

    5.

    Egiteko...

    informazio-sistemen aholkularitza teknologikoa eta funtzionala.

    6.

    Segurtasun-politikak eta -teknologiak garatzeko...

    informazio sare eta sistemetan. Gainea, komunikazio-sareak, datu-baseak eta sistema informatikoak kudeatuko dituzu.

    7.

    Zuzendu eta kudeatzeko...

    instalazioen eta informazio-sistemen proiektuak.

    8.

    Ikertu eta garatzeko...

    berrikuntza teknologikoko planak; horrez gain, informazioaren teknologiekin lotutako enpresa-proiektu berritzaileak abian jartzeko gai izango zara. 

    Bideo-jokoen eta kulturaren enpresakHonetan lan egin ahal izango duzu...

    Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) sektoreko enpresak

    Informatikako departamentuak

    Aholkularitza teknologikoa

    Auditoretza eta segurtasun informatikoa

    Start-up teknologikoak

    Irakaskuntza eta ikerkuntza

    Egin ezazu zeure proiektu erreala Immersive Lab-en

    Laborategiak eta softwarea

    null

    Egin ezazu zeure proiektu erreala Immersive Lab-en

    Laborategiak eta softwarea

    Programa honetarako, jarduera desberdinak egiten ditugu ezagutza teorikoa, kasu errealekin esperimentatzea eta gero eta konplexutasun handiagoko ariketak, praktikak eta proiektuak. Horrela, produktu erreal batean bideo joko edo esperientzia interaktibo baten ideia eraldatzeko gai izango zara: Unity erabiliz mugimenduak eta talkak simulatu, animazioak egin grafikoekin edo partikula sistemekin, 3D programazio grafikoko teknika aurreratuak edo pertsonaien adimen artifiziala eta negozio eredua sortzeko datuen azterketa.

    Ezagutu Deustuko Ingeniaritzako laborategiakIcono para el play del video

    Gure laborategietarako bisitaldi arina

    Ikasketen %50 baino gehiago laborategietan egiten dira, erreferente industrial eta teknologikoen ekipamendu eta tresna bereziekin.

    Deustuko Ingeniaritzako laborategiakGure laborategietara egindako bisitaldi arina duzu hau. Ezagutu laborategiei buruzko guztia eta zatoz gu ezagutzera.