Informatikako Ingeniaritzako Gradua+ Bideo-jokoak, errealitate birtuala eta areagotua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Ikertu, sortu, egin aurre erronka berriei

    Graduari buruz

    Mundua eraldatzen ari diren enpresak teknologia informatikoaren sektorekoak dira: Google, Amazon, Facebook, Instagram, Apple, Microsoft...

    Ikasi nahi duzu informatika aplikatzen pertsonei soluzioak emateko edo etorkizuneko informazio sistemak diseinatzeko eta eraikitzeko?

    Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien zale amorratua bazara eta ikertzea, sortzeak erronka berriei aurre egitea ikaragarri gogoko badituzu, informatikaren mundua da zure bidea.

    null

    Zertan datza?

    Ikasi teknologia digitalak enpresaren prozesuetan txertatzen eta negozio-eredu berriak eraikitzen.

    null

    Norentzat?

    Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien zale amorratuentzat, gizarteari irtenbide teknologikoak eskaini nahi dizkiotenentzat.

    null

    DeustoTech

    2. mailatik aurrera DeustoTech-eko ikerketa-taldeetan parte hartu ahal izango duzu, ordaindutako beka batekin.

    null

    Gehien eskatzen den enplegua da

    Informatikako Ingeniaritza da azken 4 urteotan eskaera gehien duen lanbidea (trabajando.com-Universia)

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Informatikako Ingeniaritza

    • Iraupena/kredituak

      4 urte - 240 ECTS

    • Titulu propioak:

      + Bideo-jokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotua

      + Enpresaren eraldaketa digitala (IRAUNGITZEAR)

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      235

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Fakultatea:

      Ingeniaritza
    • Partekatu:

    Ate irekietako larunbatak

    Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, otsailaren 14an, 10:00etatik 14:00etara.

    Ezagutu gure titulu propioak

    Osatu zure gradua

    Bideojokoak, Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua

    Aukeratu plus hau baldin eta...

    Unibertso eta pertsonaia propioak eraikitzea interesatzen bazaizu, horrela, esperientzia digital interaktiboak sortzea, adimen artifiziala, errealitate ...

    Informazio gehiago

    Erronka berriei egin nahi diezu aurre?Zergatik aukeratu gradu hau

    NOLA IKASIKO DUZU?

    Ikasteko modua. Enpresa eta talde-lanetako praktika, proiektu eta kasu errealen bidez. Horrez gain, gelan profesionalak izanda, egungo enpresetan bizi dituzten kasu errealei aurre egiteko aukera izango duzu.

    Konputazio aurreratuko laborategia

    56 ordenagailu eta pantaila bikoitz ditu eta ohiko prestazioak baino handiagoak dituzte. Gainera, programazioko 10 laborategi ditugu, guztira 400 PCrekin,, talde-lanak egiteko.

    Lider digitala izateko

    Eraldaketa digitala gidatzen eta IKTei lotutako proiektu teknikoak eta enpresa-proiektuak zuzentzen ikasiko duzu. Hainbat sektoretako funtzio ugaritan aritzeak profesionalki oso baloratutako moldakortasuna emango dizu.

    Gizartea hobetzeko

    Gizarteari laguntzea gogoko baduzu, informatikak soluzio teknologikoak emateko eta osasuna, turismoa edo garraioa bezalako esparruetan eguneroko bizitza errazteko produktuak eta sistemak garatzeko aukera emango dizu.

    Osatu zure prestakuntza masterrarekin

    Gradua + masterra egiten badituzu, biderkatu egingo dituzu gaitasun profesionalak. Deustuko Unibertsitatean ziklo osoa egin dezakezu: gradua 4 urtetan eta Konputazioari eta Sistema Adimendunei buruzko Unibertsitate Masterra urte batean. 

    Gradu bikoitza, ahalegin estra

    Aparteko ahalegina da, baina 5 urteren buruan graduko bi titulu ofizial lortuko dituzu.

    Euskal Herriko Informatikako Ingeniaritzako 1. unibertsitatea eta Espainiako Top 5ean (FCyD eta U-Multirank 2022 rankingak)

    ETORKIZUNEKO LANBIDERAKO PRESTATZEN ZAITUGU

    1

    Tech sektorea, top-ean

    Gorantz doan sektore batean lan egingo zenuke. Munduko 10 enpresa baloratuenen artean, teknologia informatikokoak dira nagusi, hala nola Apple, Google, Microsoft, Amazon eta Facebook. (Munduko enpresa baliotsuenak -2023, FXSSI).

    2

    Ingeniariak falta dira

    Zu falta zara. XXI. mendeko balio erantsi handiko garapenak egiteko ingeniarien eskariak hazten jarraitzen du.

    3

    Etorkizuneko lanbideen datuak

    Hemendik bi urtera, 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.

    4

    Gora bidean dauden profesionalak

    Gero eta beharrizan handiagoa dago interneten garapena, datuen zientzia, adimen artifiziala eta robotika bezalako arloetako lanpostu berriak betetzeko.

    5

    Zelako profil profesionala behar dute enpresek?

    Cloud computing-a, big data, gizarte sareak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, errealitate birtuala eta areagotua, mugikortasuna dira aprobetxamendu teknologikoko joera batzuk.

    Gure ikasleek kontatuko dizute

    Lehenengo pertsonan...

    Ainara Tellechea

    Unibertsitateko giroa beroa eta atsegina da, eta oro har, lasaia. Bai nire graduko ikaskideekin eta beste titulazio batzuekin, bai irakasleekin harreman harmoniatsua dugu.

    Ainara Tellechea

    Informatikako Ingeniaritza

    Infor.

    Oso karrera praktikoa da, eta beti dituzu eskura edozein lan edo proiektu egiteko behar dituzun tresnak.

    Daphne Aberasturi

    Ikaslea

    Infor.

    Niri beti gustatu izan zait gailuekin aritzea, arakatzea, zirkuituak ikustea… eta argi nuen erabakia. Hasieratik sentitzen duzu zenbaki bat baino gehiago zarela; irakasleak zutaz arduratzen dira, eta laguntzeko prest daude.

    Maria Aldama

    Ikaslea

    ingeniaritza_enplegagarritasuna

    Unibertsitateak garrantzi handia ematen dio enplegagarritasunari. Unibertsitateak praktikak eskaintzen dizkizu, gero ere geratzeko aukera duzularik.

    Kevin Cifuentes

    Alumni

    Informazioa

    DeustoTech-ek aukera eman dit ikasitako guztia praktikan jartzeko. Ez dago benetako erabiltzaileek erabiliko duten proiektu bat garatzea bezalakorik.

    Aitor Brazaola

    Alumni.

    INGENIARITZA

    Ezagutza teorikoak funtsezkoak dira, baina laborategietan ikasten dugu benetan zelan aplikatu teoria kasu praktikoetara. Sortzeko, diseinatzeko aukera duzu.

    Itziar Losa

    Ingeniaritzako ikaslea

    Gure ikasleen esperientzia kontatzen dizugu

    Zertan egiten dute lan gure ikasleek?

    Zibersegurtasuna, adimen artifiziala, softwarearen garapena

    ARGITU ZALANTZAK BIDEO LABUR HAUEKIN

    Oraindik zalantzan?

    Zelan jakin dezaket gradu hau dela niretzat egokiena?

    Sarrerako profila

    Espainiako batxilergo mailari edo baliokideari dagozkion gaitasunak izatea.

    Teknologia berrietan (robotika, elektronika, programazioa, komunikazioak, etab.) eta horiek gaurko munduan duten aplikazioan interesa izatea.

    Lanerako eta etengabeko ahalegina egiteko gaitasuna, baita, une jakin batzuetan, estresarekiko tolerantzia izatea ere.

    Laborategietako lanagatiko, tresna elektronikoen maneiuagatiko eta gailu berriak sortzeagatiko interesa.

    Autoezagutza eta heldutasun maila nahikoa, eta profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna.

    Jarrera konprometitua irakasteko eta ikasteko prozesuarekin, etengabeko ebaluazioko inguruan.

    Gizarteari zerbitzu emateko bokazioa eta oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta.

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bizi Deusto

    Gozatu unibertsitateko esperientzia Deusto Campusekin

    Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak

    Betekizun egiaztatuak

    BERME SENDOKO TITULAZIOA

    null

    Onarpenerako irizpideak

    Ikusi informazioa

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Harremanak

    null

    Ingeniaritza Fakultatea

    +34 944 139 064

    Informatikako Ingeniaritza

    Erlazionatutako titulazioak