ANECAren ebaluazioa egiaztapen/aldaketa eskaeraz
Esteka Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistrora (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Gailu elektronikoak eta ordenagailuak muntatzen eta desmuntatzen, konpontzen eta hobetzen gozatzen duten pertsona horietakoa bazara, ulertu nahi baduzu nola funtzionatzen duten eta gailu adimendunak garatzea gustatzen bazaizu, hauxe duzu egokiena.
Gradu honekin ikusiko duzu zein harrigarria den elektronika eta gailuen programazioa hainbat alorretan aplikatzea, hala nola industrian, garraioan eta, oro har, gailu aurreratuen bidez balio erantsia eman daitekeen eremu guztietan, eta honako sektore hauetan aplikatzea:
Gainera, enpresek produkzioko teknika eta teknologia berrietara gailu elektronikoen eta prozesuen automatizazioarekin egokitzeko duten gero eta beharrizan handiagoari erantzuten dio.
Prestakuntza horrek ingeniari orok izan behar duen industria prestakuntza klasikoa eta elektronikarekin eta prozesuen kontrolarekin lotutako teknologia berriak konbinatzen ditu. Teknologia industrial klasikoak teknologia berriekin eta prozesuen kontrolarekin.
Ikasketa hauek industria-ingeniari teknikoaren lanbidean jarduteko gaitzen zaituzte, eta ingeniaritza proiektuak kolegiatu eta sinatu egin ditzakezu, eta Automatizazioko, Elektronikako eta Industria Kontroleko Unibertsitate Masterrean sartzeko aukera ematen dute.
Praktikak bermaturik ikasleen % 100entzat. Hitzarmenak ingeniaritza sektoreko 125 enpresa baino gehiagorekin.
Ikasleen % 93 oso edo nahiko pozik dago ingeniaritzako ikasketekin eta 10 ikasletatik 8k gomendatzen dute Deustuko Unibertsitatea.
Bilboko Campusa
Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza
4 urte - 240 ECTS
Espainiera - Euskara - Ingelesa
60
Sarrera prozesua itxita
Learning by doing - eginez ikasi. Enpresetako praktika, proiektu eta kasu errealak, talde-lanak... Gainera, ikasgelan profesionalak izateak aukera emango dizu enpresek bizi dituzten benetako kasuei aurre egiteko.
Konbina itzazu Graduko bi titulu ofizial, eta eskura itzazu 5 urtean.
Gradu honekin Automatizazio, Elektronika eta Industria Kontroleko Unibertsitate Masterrera sartu ahal izango zara
Metodologia oso praktikoa, dinamikoa eta parte-hartzailea. Garatu zure gaitasun profesionalak eta pertsonalak Deusto Tech, Deusto Moto Team eta/edo unibertsitate-enpresa ikasgeletan. Proiektu errealak egin ahal izango dituzu.
1
Ustez handitu egingo da automatizazio, robotika, elektronika eta berrikuntzako profilen eskaria, bai eta prozesuen optimizazioarekin eta kalitatearekin lotutakoa ere (Lan-merkatuko gida, HAYS, 2019).
2
Handitu egin da kualifikazio handiko ingeniarien eskaria, XXI. mendeko garapen berrietarako. Bereziki eskualde oso industrializatuetan.
3
Hemendik 2022ra 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.
4
Eusko Jaurlaritzak apustu egin du adimena txertatzeko ekoizpen-baliabide eta -sistemetan. Horregatik garatu du Basque Industry 4.0 estrategia.
5
Aprobetxamendu teknologikoaren joerak dira Data Analytics, cloud computing, big data, sare sozialak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, mugikortasuna...
Espainiako batxilergo mailari edo baliokideari dagozkion gaitasunak izatea.
Teknologia berriengatiko interesa (robotika, elektronika, programazioa, komunikazioak, etab.) eta horien aplikazioa egungo munduan.
Lanerako eta etengabeko ahalegina egiteko gaitasuna, baita, une jakin batzuetan, estresarekiko tolerantzia izatea ere.
Laborategietako lanagatiko, tresna elektronikoen maneiuagatiko eta gailu berriak sortzeagatiko interesa.
Autoezagutza eta heldutasun maila nahikoa, eta profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna.
Jarrera konprometitua irakasteko eta ikasteko prozesuarekin, etengabeko ebaluazioko inguruan.
Gizarteari zerbitzu emateko bokazioa eta oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak