Industria Diseinuko Ingeniaritzako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lehen zirriborroetatik azken produktura

    Zure karrera profesionalaren hasiera

    Inguruan ditugun objektuak proiektatzen ikasiko duzu –altzariak, etxetresna elektrikoak, ibilgailuak, etab.–, izaera berritzailearekin, enpresaren lehiakortasuna handituz, marka sustatuz eta erabiltzaileen beharrei irtenbideak emanez.

    Ingeniaritza Fakultateak harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira. 

    DeustoAlumnik lan-merkaturako sarbidea erraztuko dizu. Enpleguarekin zerikusia duen orotan orientazioa eta aholkularitza legala emango dizu.

    Aditu-talde bat dugu; talde honek 10 urte baino gehiago daramatza lanean enpleguaren eta lan-orientazioaren inguruan. Graduko azken ikasturteetan, tailer eta jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu, zure enplegagarritasunaren banakako jarraipena eginez.

    Deusto Alumni

    40 urte baino gehiago profesionalak prestatzen

    Deustuko Ingeniaritza

    % 98,4koa da enplegu-tasa Deustuko Ingeniaritzako titulazio guztietan

    % 100ari dira prestakuntzari lotutako enpleguan (ikasi duten arloan lanean)

    GRADU HAU BUKATZEANGai izango zara...

    Produktuak, zerbitzuak eta esperientziak diseinatzeko

    Garatutako proiektuek merkatuaren, enpresaren eta kontsumitzaileen beharrak betetzen dituztela egiaztatzeko eta baita proiektuak gauzatzeko ere.

    Industriaren eta pertsonen beharrak ulertzeko,

    izaera berritzailearekin, enpresaren lehiakortasuna handituz, marka sustatuz eta erabiltzaileen beharrei irtenbideak emanez.

    Berrikuntzarako

    eta produktu eta zerbitzuetan balio erantsiak sortzeko, hala nola jasangarritasuna, zaharkitzapen programatuareriko etika, tokiko ekonomiak bultzatzea eta erabiltzaile guztien beharrak kontuan hartzea.

    Merkatu-nitxoak aurkitzeko

    erabiltzaileen portaera-aldaketak eta kontsumo-joerak identifikatu eta produktu berriak garatzeko

    Estrategikoki pentsatzeko

    enpresaren jarduera denboran, giza baliabideetan eta prozesu teknologikoetan planifikatzeko

    Zure potentziala garatzeko

    Zure sormena eta pentsamendu kritikoa bateratu ahal izango dituzu diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko eta zure ideiak errealitate bihurtzeko.

    Zure ibilbide profesionalarekiko konpromisoa

    Praktikak

    null

    Zure ibilbide profesionalarekiko konpromisoa

    Praktikak

    Enpresako praktikak funtsezko osagarriak dira garapen profesionalerako

    Ikasleak lan merkatuan sartzeko asko baloratuko den esperientzia profesionala lortzera bideratuak daude.

    Praktikak 4. mailan egiten dira, aukerakoak dira eta entitate laguntzaileko profesional baten tutoretzapean egiten dira, eta baita fakultateko irakasle baten laguntzarekin ere.

    INDUSTRIA DISEINUKO INGENIARITZA

    Zure lan-aukerak izan daitezke...

    null

    INDUSTRIA DISEINUKO INGENIARITZA

    Zure lan-aukerak izan daitezke...

    • Diseinuan eta fabrikazioan diharduten enpresa nazionalak eta nazioartekoak: Etxetresna elektrikoak, altzariak, argiak, ekipo elektronikoak, jantziak, bizikletak, eskuko tresnak, makina-erreminta, hiri-ekipamendua, osasun-ekipamendua, automobilgintza, trenbideak eta ontzigintza, etab...
    • Industria diseinuko eta produktuen garapeneko estudioak eta agentziak.
    • Barne-diseinatzaile edo freelance gisa, sail hauetan: I+G-n, Produktuen Garapenean edo Marketinean eta Komunikazioan.
    • Zure diseinu-estudioa, enpresetarako proiektuak garatuz edo zure produktu-lerroa sortuz.