Industria eta zerbitzu sektoreetarako proiektuak lideratu eta zuzentzen dituzten profesionalak prestatzen ditu gradu honek, sektore horietan prestakuntza tekniko zabala eskatzen baitzaie zuzendariei. Produkzio eta zerbitzuetako enpresen kudeaketa eta zuzendaritzako ezaupideek ikuspegi globala ematen diete enpresei, ezin bestekoa emaitzak hobetzeko.
Hori dela eta, profesional hauek era askotako arloetan dihardute: kalitatea, erosketak, merkataritza, logistika, produkzioa, prozesuak, mantentze lanak, ingurumena, berrikuntzaren kudeaketa, proiektuen kudeaketa, giza baliabideak, etab. Era berean, lanbidean aritu daitekeen sektorea industria zein zerbitzuetakoa izan daiteke.